Ireki menu nagusia

Ernesto José Gasco Gonzalo (Donostia, 1963ko uztailaren 24a) Euskal Herriko politikaria da, PSE-EE alderdikoa. Geografia eta Historian lizentziatua, 1995 urtetik Donostiako zinegotzi da; 1995-1999 bitartean, Gazteria eta Lankidetza eta 1999tik Udaltzaingo eta Mugikortasuneko ordezkaritzetako ardurak hartu zituen. 2008ko Espainiako hauteskunde orokorretan diputatu izendatu zuten. 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondorioz osaturiko PSE-EEko gobernuan, garraioetarako kontseilariorde izendatu zuten. Bere homosexualitatea aldarrikatu eta gayen eskubideak defendatzeagatik ezaguna da. Iñigo Alonsorekin ezkonduta dago eta harekin Euskal Erkidego Autonomoko lehenengo izatezko bikotea osatu zuen, Odón Elorza alkateak egina. Nepotismoaren ondorioz, bere ezkontidea Eusko Jaurlaritzako goi-karguetarako eta bere lagun bat Trenbidearen Euskal Museoko zuzendari jartzea leporatu zaizkio.[1]

Ernesto Gasco
ErnestoWikipediaOK.jpg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2008ko martxoaren 25a - 2009ko maiatzaren 14a - María Arritokieta Marañón Basarte
Barrutia: Gipuzkoa
Hautaketa: 2008ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
Jaiotza Donostia1963ko uztailaren 24a (56 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza  (56 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Lantokia(k) Madril
Kidetza PSE-EE
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

ErreferentziakAldatu

http://archive.is/OnWK#selection-409.0-409.79