Pasteur Institutua

osasun erakundea

Pasteur Institutua mikrobiologiaren arloan espezializatutako fundazio pribatu frantziarra da. Louis Pasteurrek sortu zuen 1887an, bai eta izena eman ere. Gaixotasun infekziosoen ikerketan mende bat baino gehiago ibili ondoren, HIESaren eragilea identifikatzea azken hamarkadotako lorpenik handienetakoa izan da. Izan ere, mundu mailako erakunde zientifikorik hoberenen artean dago.

Pasteur Institutua
Datuak
Mota ikerkuntzarako institutua, ospitalea eta hezkuntza-erakundea
Herrialdea Frantzia
Jarduera
Kidetza PSL Research University, Couperin Consortium (en) Itzuli eta Renater (en) Itzuli
Eskumendekoak
Agintea
Egoitza Paris
Historia
Sorrera 1887
Sortzailea
Facebook: InstitutPasteur Twitter: institutpasteur Instagram: institutpasteur LinkedIn: institut-pasteur Youtube: UC7o7xRfm-MEAMMwES2crk5Q Edit the value on Wikidata

100 ikerketa unitatek osatzen dute eta 2.700 pertsona baino gehiagok bertan lan egiten dute. Halaber, Parisen egoitza nagusia duen arren 24 zentro daude Frantziatik at, garapenaren bidean dauden herrialdeetako osasun egoera hobetzeko lanean bereziki. Besteak beste, aipatzekoak dira Belgika, Alemania, Errusia, AEB, Kanada, Txina, Hego Korea, Kamerun eta Nigerreko zentroak.

Kanpo estekakAldatu