Miklós Rózsa

Miklos Rozsa» orritik birbideratua)

Miklós Rózsa (hungarieraz: Rózsa Miklós; Budapest, 1907ko apirilaren 18a - Los Angeles, Ameriketako Estatu Batuak, 1995eko uztailaren 27a) hungariar musikagilea izan zen, AEBetako hiritartasuna zuena.

Miklós Rózsa

Bizitza
JaiotzaBudapest1907ko apirilaren 18a
Herrialdea Hungaria
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLos Angeles1995eko uztailaren 27a (88 urte)
Hobiratze lekuaForest Lawn Memorial Park (en) Itzuli
Familia
AmaRegina Berkovits
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Music and Theatre Leipzig (en) Itzuli 1929)
Hizkuntzakhungariera
ingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, musikologoa, piano-jotzailea, soinu banda konpositorea eta musikagilea
Lantokia(k)Hungaria
Jasotako sariak
Genero artistikoamusika klasikoa
DiskoetxeaMGM Records

mrs.miklosrozsa.info
IMDB: nm0000067 Allocine: 39317 Allmovie: p109047
Spotify: 3ulUkIj0owxd4Qedpfock2 Musicbrainz: 0008af7d-2aa1-4b4d-80af-b3b64ee3cac6 Discogs: 647195 Allmusic: mn0000583723 Find a Grave: 6678159 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Biolina ikasi zuen lehenbizi, eta kimikako ikasketak egiten ari zela, pianoa ikasten hasi zen. Ondoren, kimikako ikasketak utzi eta Leipzigeko kontserbatorioan hasi zen musikako ikasketak egiten. 1929an lortu zuen bere diploma, eta urte horretan bertan aurkeztu zuen garrantzizko bere lehenengo lana, Bariazioak hungariar nekazari-kantu batentzat. 1931n Parisen hartu zuen bizilekua, eta Europan zehar bidaiatu zuen, Konposizioa, bariazioak eta bukaera orkestrarako lanarekin. Nahiko harrera ona izan zuen, eta garai hartako orkestra-zuzendari nagusiak izan zituen zuzendari.

Arthur Honegger ezagutu zuen, eta hark zinema-musikarako zaletasuna sortu zion. Ondoren, Londresa joan zen 1935ean, eta Trinity College of Music-eko orkestra-zuzendari izan zen. 1938tik 1942ra bitartean, Alexander Kordaren zinema-konpainiako musika-zuzendari izan zen, Londresen lehenbizi eta Estatu Batuetan ondoren (Lau luma zuri, 1939; Bagdadeko lapurra, 1940). Three Hungarian Sketches orkestrarako lanak izugarrizko arrakasta izan zuen.

1937 eta 1938. urteetan François-Joseph saria irabazi zuen Budapesten. 1940an Ameriketako Estatu Batuetara joan zen bizitzera, eta Hollywooden hartu zuen bizilekua. Han, zazpigarren arteko musikagile nagusietako bat izatera iritsi zen. MGMen lan egin zuen (1948-1962) eta Los Angelesko Unibertsitatean irakasle izan zen (1945-1965). Garai horretan, Estatu Batuetako hiritartasuna hartu zuen. Kontzertua harizko tresnetarako lana (1943, 1957an zuzendua) Estatu Batuetako orkestra nagusiek jo zuten. 1956an Biolinerako kontzertua sortu zuen, 1966an Pianorako kontzertua, eta 1969an Biolontxelorako kontzertua.

Rózsarenak dira, halaber, Serenata (1932; 1946an berrikusi eta Hungariar serenata izenburuaz argitaratua), Txirula eta pianorako sonata (1938) eta Klarinete bakarrerako sonata (1987). Musikagileen hainbat erakundetako presidente izan zen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu