María Teresa ("Mayte") Martínez Jiménez (Valladolid, 1976ko maiatzaren 17a) espainiar atleta ohia da, 800 metrotan espezializatua.  

Mayte Martínez

(2010)

Q30334193 Itzuli

Bizitza
JaiotzaValladolid1976ko maiatzaren 17a (48 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdistantzia erdiko korrikalaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak 800 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua56 kilogramo
Altuera168 zentimetro

Twitter: maytemartinez IAAF: 14261047 Olympic.org: mayte-martinez Edit the value on Wikidata

Historiako Espainiako kirolaririk onenetarikoa da, 17 aldiz Espainiako txapeldun absolutua izan da, 9 aldiz aire librean (2000-2001-2002-2004-2005-2006-2007-2009-2010) eta beste 8 pista estalian (2001-2002-2003-2004-2005-2006-2007-2008). Gainera, gaur egungo errekor nazionala du 800 metro eta 1.000 metrotan pista estalian eta 1000 metrotan aire librean. Nazioarteko aire libreko lehiaketetan 800 metroko proban emaitza garrantzitsuak lortu ditu, Europako txapelketan 2 azpitxapelketa eta Munduko Txapelketan brontzezko 2 dominak nabarmenduz. 37 aldiz izan da nazioarteko txapelketetan Espainiako selekioarekin.

2007an kirolari onenaren Kirol Sari Nazionala eman zioten, eta Kirol Merituaren Errege Aginduaren Zilarrezko Domina lortu zuen 2008an.

Emaitzak

aldatu
Urtea Lehiaketa Lekua Postua Marka
2000 Olinpiar Jokoak   Sydney, Australia 8. Finalaurrekoan 2: 03,27
2001 Munduko txapelketa  Edmonton, Kanada 7.a 2: 00.09
2002 Pista Estaliko Europako Txapelketa   Viena, Austria 4.a 2: 01,50
2002 Europako txapelketa   Munich, Alemania 2.a 1: 58,86
2002 Munduko Kopa   Madril, Espainia 2.a 1: 59,24
2003 Pista Estaliko Munduko Txapelketa   Birmingham, Ingalaterra 3.a 1: 59,53
2004 Pista Estaliko Munduko Txapelketa  Budapest, Hungaria 4. Finalaurrekoan 2: 01.06
2004 Olinpiar Jokoak   Atenas, Grezia 8. Finalaurrekoan 2: 03,30
2005 Pista Estaliko Europako Txapelketa   Madril, Espainia 2.a 2: 00.52
2005 Munduko txapelketa   Helsinki, Finlandia 5.a 1: 59,99
2006 Europako txapelketa   Göteborg, Suedia 7.a 2: 00,10
2007 Munduko txapelketa   Osaka, Japonia 3.a 1: 57,62
2007 IAAF Urrezko Liga   Erroma, Italia 2.a 1: 59,74
2007 IAAF Urrezko Liga   Zurich, Suitza 2.a 2: 00.42
2007 IAAF Urrezko Liga   Berlin, Alemania 2.a 1: 59,83
2007 IAAF Zirkuituaren Finala   Stuttgart, Alemania 2.a 1: 58,14

Marka pertsonalak

aldatu

Aire librea

aldatu

Pista estalia

aldatu

Sariak

aldatu
Bereizketa Urtea
Zilarrezko domina - Kirol Merituaren Errege Agindua 2008
Saria Urtea
  Kirol Sari Nazionala
" Urteko Espainiako atleta onena "
2007

Kanpo estekak

aldatu