Max Beckmann (Leipzig, Saxonia, Alemaniar Inperioa, 1884ko otsailaren 12a - New York, AEB, 1950eko abenduaren 27a) alemaniar margolaria izan zen.

Max Beckmann

Bizitza
JaiotzaLeipzig1884ko otsailaren 27a
Herrialdea Alemania
HeriotzaNew York1950eko abenduaren 27a (66 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaKing Albert School (en) Itzuli
Weimar Saxon-Grand Ducal Art School (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, arkitektura proiektuen marrazkilaria, grabatzailea, idazlea, unibertsitateko irakaslea eta ilustratzailea
Lantokia(k)Niza
Paris
Berlin
Frankfurt am Main
Florentzia
Amsterdam
Haga
Zandvoort
Zürich
Londres
Boulder (Colorado)
Saint Louis eta New York
Enplegatzailea(k)Städelschule (en) Itzuli
Washingtongo Unibertsitatea Saint Louisen
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaBavariako Arte Ederren Akademka
Berlin Secession (en) Itzuli
Accademia delle Arti del Disegno (en) Itzuli
Mugimenduaespresionismoa
Objektibotasun berria
Genero artistikoaerretratua
izadi hila
biluzia
animal art (en) Itzuli
figure (en) Itzuli
margolaritza historikoa
interior view (en) Itzuli
paisaia margolaritza
margolaritza mitologikoa
Autorretratua
Christian art (en) Itzuli

Musicbrainz: 6c7de9d2-e3a8-4505-b67b-39a08d5f78b4 Discogs: 1509661 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Leipzigen jaioa, nekazari familia bateko kidea. Bera jaio eta Leipzigen bizitzera joan ziren. Gaztetik marrazketan aritu izan zen eta 1900 urtean Weimarreko Arte Eskolan ikasketak egin zituen.

1903 urtean Minna Tuberekin ezkondu zen eta Parisera joan ziren. Beckmann Florentzian eta Genovan ere izan zen; azkenik 1904 urtean Berlinera bizitzera joan zen. 1912 urtean bere lehen erakusketa antolatu zuen eta bere lehen margolanetan inpresionisten eragina nabarmena da. Bere lana arrakastatsua zela eta, arteari buru-belarri ekinez aritu ahal izan zuen. Lehen Mundu Gerran mediku izan zen baina nerbio krisi batek jota utzi behar izan zuen. Gudan bizitako esperientziek eragin handia izan zuten bere ondorengo lanetan; hala bada, bere margolanek espresionista kutsua hartu zuten.

Beckmannek  Frankfurt am Mainen klaseak eman zituen 1915 geroztik baina 1933 urtean Nazien alderdiak lan hori bertan behera uztera behartu zuten. 1930. hamarkada hasieran Parisera margotzera sarri joaten zen eta garai honetan hain zuzen ere, triptikoak erabiltzeari ekin zion, neurri batean Boscoren lanen eraginpean.

Naziek 1937 urtean bere margoak endekatutzat (ikus Arte endekatua) sailkatu zituzten eta Beckmann Amsterdamera bizitzera joan zen.

1947an Amsterdam utzi eta AEBtara jo zuen. Lehenik eta behin Missourin  bizi izan zen, geroago, New Yorken1950 urtean bihotzekoak jota zendu zen bere erakusketa batean parte hartzeko Metropolitan Museumerako bidean.

Beckmannek hainbat autorretratu margotu zituen, besteak beste Smoking jantzita autorretratua (1927), gaur egun klasikotzat jota. Bere beste lan asko eguneroko bizitzako irudiak dira. Sarritan gorputz elbarri eta barregarriak irudikatu zituen, dirudienez 1920ko eta 1930eko hamarkadetako Alemaniako gobernuari kritika egiteko, baita bere Lehen Mundu Gerran bizitako esperientzien aipamen gisa.

Bere bizitza osoan zehar brontzezko zortzi eskultura besterik ez zituen egin eta hauek gizakien mugimenduak adierazten zituzten, hala nola dantzariak spagat edo pinu zubia egiten. Pieza horiek erakusgai daude Frankfurt am Main-eko Städel institutuan.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. Bere erakusketaren oharra eta Spagat eskultura, hemenː huma3.com

Kanpo estekak aldatu