Jeronimo Bosch
Jeronimo Bosch[1][2] (jaiotzako izen-deiturez: Jeroen Anthoniszoon van Aeken; 's-Hertogenbosch, 1450 i. - 1516ko abuztua) herbehereetar margolari eta grabatzailea izan zen.
Jeronimo Bosch | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jheronimus van Aken |
Jaiotza | 's-Hertogenbosch, 1450 |
Herrialdea | Hegoaldeko Herbehereak |
Talde etnikoa | Herbeheretarra |
Heriotza | 's-Hertogenbosch, 1516ko abuztua (65/66 urte) |
Hobiratze lekua | 's-Hertogenbosch |
Familia | |
Aita | Anthonis van Aken |
Ezkontidea(k) | Aleyt Goyaerts van den Meerveen (en) |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | nederlandera |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, marrazkilaria, arkitektura proiektuen marrazkilaria eta artista bisuala |
Lantokia(k) | 's-Hertogenbosch |
Lan nabarmenak | |
Mugimendua | Primitibo flandestarra Northern Renaissance (en) |
Izengoitia(k) | Aeken, Hieronymus van, Aken, Hieronymus van, Aken, Jeroen Anthoniszoon van, Aken, Jheronymus van, Aquen, Jheronimus eta Bos, Jeronimus |
Genero artistikoa | margolaritza erlijiosoa genero-margolana margolaritza historikoa erretratua allegory (en) |
Bizitza
aldatuPintore familia batean sortu zen, eta haren bizitzaz gauza gutxi jakin arren, sorterritik ez bide zen mugitu; Bosch deitura herriaren izenetik datorkio, 's-Hertogenbosch-i Den Bosch («basoa») izena ere ematen baitzaio. Boschen jardunaren lehen lekukotzak 1480koak dira; laster bihurtu zen entzute handiko pintore. Berrogeiren bat koadro eta beste hainbeste marrazki ezagutzen zaizkio. Filipe II.ak haren obra asko erosi zituen, eta horregatik pintore honen koadro asko ikusgai daude Espainian.
Oso estilo berezia izanda ere, Flandesko pinturaren maisuen ezagutza agertzen du bere lanetan. Irudi fantastikoak eta alegiazko animaliak sarritan agertzen diren Boschen koadroetan, egitura errealista eta sinbolikoetan emanak. Sinboloen ugaritasunak iluntzen du, askotan, obraren ulermena. Koadroen ezaugarrien arabera, lehen aldikoak bide dira: Zazpi bekatu nagusiak, Eromen-harriaren erauzketa, Eroen ontzia, obra satirikoak eta herri inspirazioarekin zerikusia dutenak. Heldutasunean lan handiak ondu zituen: Atseginen baratzea, Belar gurdia, Azken epaia, San Antonioren tentazioak, San Joan Patmosen, Seme barreiatzailea. Koadro honetan Boschen irudimenak izaki hibridoak, animaliak, landareak, giza irudiak nahasten ditu infernuko ikuskarietan, xehetasun krudel eta erotikoak erantsiz. Azken aldikoak dirudite Kristoren Nekaldia gaitzat hartzen duten koadroek: Arantzazko koroa, Ecce Homo, kolore ilunagokoak eta aurpegi desitxuratuak, karikaturazkoak agertzen dituztenak. Boschen marrazkietan naturaren behaketa zorrotza ere islatzen da: Hontzaren habia.
Estiloa
aldatuEromena, bekatua eta heriotza dira Boschen gai nagusiak; horietan garai hartako krisi espiritualaren adierazpena ikusi nahi izan dute. Fantasiazko irudiak, isekazkoak eta groteskoak, erabili zituen gai erlijiosoak eta moralak azaltzeko. Haren margolanetako protagonista gizateria bekataria da, infernura kondenatua. Santuen eredua da artistak salbaziorako iradokitzen duen bide bakarra. Hau badierazteko hainbat baliabide artistiko erabili zituen (ilun-argia, perspektiba, paisaiak), mezua ez hain gogorra eta poetikoagoa izatea lortzen dutenak. Haren imitazioak, infernu eta tentazioenak batez ere, ugaldu egin ziren XVI. mendean, baina Pieter Bruegel Zaharra jotzen da benetako ondorengo bakartzat. XX. mendean, surrealistek Boschen eragina aitortu zuten.
Irudi galeria
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/2/20 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jeronimo Bosch |