Georges Boulanger

Georges Ernest Jean-Marie Boulanger (Rennes, 1837ko apirilaren 29a - Ixelles, Belgika, 1891ko irailaren 30a) jeneral eta politikari bat izan zen. Kabilian, Italian eta Kotxintxinan izan ondoren, Frantzia eta Alemania arteko gerran (Frantzia-Prusiar Gerra) hartu zuen esku (1870-1871) eta, Tunisiako oste kolonialen buru izan ondoren, Gerrako ministro izendatu zuten 1886an. Abertzale sutsua eta alemaniarren aurkakoa, 1888an, hauteskundeetan parte hartu zuen (Ligue des Patriotes) eta lau departamendutan garaile izan ondoren, irabazle izan zen Parisen (1889ko urtarrila). Bere maitaleari jaramon eginda, ordea, ez zen Eliseora joan eta gobernuak Estatuaren aurkako kolpea prestatu zuelako salaketa egin zion. Erbestera alde eginik, bizitza osorako kondenatu zuten Parisen eta, Ingalaterran egon ondoren, bere buruaz beste egin zuen Belgikan, bera baino lehentxeago hila zen maitalearen hilobi gainean. Boulangismoa eta Boulangistak edo Boulanger jeneralaren jarraitzaile abertzale sutsuak desagertu egin ziren, militarra hil ondoren.

Georges Boulanger
Georges Ernest Boulanger by Atelier Nadar.jpg
Q59554365 Itzuli

1888ko abuztuaren 1a - 1889ko apirilaren 4a
Frantziako Gerra ministro

1886ko urtarrilaren 7a - 1887ko maiatzaren 18a
Jean-Baptiste Campenon (en) Itzuli - Théophile Ferron (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotza Rennes1837ko apirilaren 29a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Ixelles1891ko irailaren 30a (54 urte)
Hobiratze lekua Ixelles Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua suizidioa: bala zauria
Familia
Ezkontidea(k) Lucie Renouard (en) Itzuli
Bikotekidea(k) Berthe de Courrière (en) Itzuli
Marguerite Brouzet (en) Itzuli
Hezkuntza
Heziketa École Spéciale Militaire de Saint-Cyr (en) Itzuli
lycée Georges-Clemenceau (en) Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta gudaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Infanteria
Gradua dibisio-jeneral
Parte hartutako gatazkak Second Italian War of Independence (en) Itzuli
Kotxintxinako kanpaina
Frantzia-Prusia Gerra
Repression of the Commune (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ligue des Patriotes (en) Itzuli
Georges Boulanger - signature.png

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Boulanger  


  Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.