Behobia-Donostia lasterketa


Behobia-Donostia lasterketa Behobiatik Donostiara urtero egiten den 20 kilometroko oinezko maratoi erdia da. Fortuna Kirol Elkarteak antolatzen du[1] eta 1979az geroztik urtero jokatu izan da[2], 2020an ezik, nahiz eta lehenengo lasterketa 1919an izan zen.

Behobia-Donostia lasterketa
Sorrera 1919 (gizonezkoa)
1979 (emakumezkoa)
Tokia Behobia-Donostia (Gipuzkoa)
Modalitatea maratoi erdia
Distantzia 20 km
Garaipen gehien Gizonezkoak:
Espainia Alfonso Alvarez (5)
Espainia Alberto Juzdado (5)
Emakumezkoak:
Euskal Herria Maria Luisa Irizar (7)
Errekorrak Gizonezkoak (2023):
0:59:56 MarokoEuskal Herria C. Lachgar
Emakumezkoak (2018):
1:09:43 Espainia Aroa Merino
Txapeldunak Gizonezkoak (2024):
MarokoEuskal Herria Chakib Lachgar
Emakumezkoak (2024):
Katalunia Mireia Guarner

Azaroaren bigarren asteburuan izaten da eta korrikalari kopuru handiak hartzen du parte. Azken urteetan 27.000 partehartzaile izan ditu.

Historia

aldatu
 
Behobia-Donostia lasterketaren ibilbidea 2017ko datuekin.
Behobia-Donostia lasterketa euripean, 2010eko ekitaldian.
 
Behobia Txikia.

Hasiera (1919-1926)

aldatu

Lehenengo lasterketa 1919ko martxoaren 30ean egin zen, eta Juan Mugertza elgoibartarra izan zen garailea, 1 h 17 m 50 s-ko denbora eginda.[3]

1920an, Henri Daliére frantsesak irabazi zuen, eta Mugertza segundo gutxira heldu zen. Urte hartan, Real Sociedad taldeak utzitako Atotxa futbol zelaian bukatu zen.

1921. urtean, aurreko urtean gertatutakoa errepikatu zen. Henri Daliére frantsesa izan zen garailea, baina ezin izan zuen aurreko urteko marka ondu.

1922. urtean, Serafín Uleciak irabazi zuen. Urte horretan autoak, motoak, zikloak eta bestelako gurpildun tramankuluez osatutako "suiveurs"-en karabana bitxia osatu zen.

1923. urtean, bosgarren edizioan, bigarren urtez jarraian gailendu zen Serafín Ulecia, Dalièreren errekorretik bi segundora geldituta. Edizio honetan mugaz bestaldeko sei lasterkarik parte hartu zuten, hiru Biarritz Olimpique elkartekoak eta beste hiru Aviron Bayonnaisekoak.

1924an irteera lekua aldatu zuten, 20 kilometroak Gran Kursaal kasinoaren parean betetzeko. Orduko hartan, Juan Manuel Azpiroz, Añorga Kirol Elkarteko aiarrak irabazi zuen, erraztasun handiz.[4]

1925. urtean Salbidegoitia bilbotarrak irabazi zuen.

Lasterketaren lehen garai honetako azkena 1926ko martxoaren 28an jokatu zen. Zortzigarren edizioa zenez antolatzaileek kanpoko korrikalariak eraman zituzten korrika egitera lasterketa goratzeko asmotan. Aurreko urtean bezala, Salbidegoitia bilbotarra izan zen garaile

Bigarren garaia (1936-1963)

aldatu

1936ko martxoaren 29an lehenengo aldiz lasterketa honetan errelebo modalitatea jarri zuten martxan.lau korrikalarik osatutako taldeak ziren eta taldekide bakoitzak bost kilometro egin behar zituen. Behobia-Donostia lasterketako lehenengo errelebo irabazleak Zarautzeko "Euzko-Gaztedi" taldeko Soraluze, Laurgain, Arritokieta eta Unzueta izan ziren.

Gerra Zibila zela eta zenbait urteetan lasterketarik gabe geratu ziren korrikalariak baina 1941eko apirilaren 13an berpiztea lortu zuen lasterketa famatuak. Horrela, Real Sociedad de Fútbol de San Sebastián taldeko Jose Beloki, Luis García, Miguel Sukunza eta Emilio Navarro suertatu ziren garaile 1h 09'28 denborarekin.

1942. urtean, aurreko urtean gertatu bezala, Real Sociedad de Fútbol de San Sebastián taldeak irabazi zuen.

Berriro ere urte batzuetako etenaldia jasan behar izan zuen lasterketak baina 1949. urtean korrikalariek berriro izan zuten aukera helmugatik pasatzeko. Gainera, Espainiakoak ez ziren taldeak hasi ziren parte hartzen. Club Athletique Municipal de Bordeaux taldeak irabazi zuen errekorra hautsiz 1h 05m 32s-ko denborarekin.

Aurrekoetan bezala, etenaldi bat gertatu zen, urtebetekoa. Horrela, 1951eko maiatzaren 13an egin zen lasterketan Association Sportive Montferrandaise taldeak irabazi zuen 1 h 5' 19 denborarekin.

Hainbat urtean jokatu gabe egon eta gero, 1963. urtean egin zen berriro, eta orduko hartan C.A. Jaizkibel talde militarrak eraman zuen garaipena, errekor berria eginda (1 h 01' 26).

Hirugarren garaia (1979- )

aldatu

1979an bakarkako lasterketara itzuli zen[2]. Aurreneko urtetik gizonezkoen eta emakumezkoen lasterketa jokatu zen. Ondoren etorriko ziren beste hainbat lasterkarirentzako lehia ere, hala nola pertsona ezinduak, gazteak, patinatzaileak, arraun elkarteen artekoa...

1980. hamarkadan Alfonso Alvarez toledoarrak bost garaipen lortu zituen[5] eta Maria Luisa Irizar andoaindarrak zazpi garaipenetako ibilbideari ekin zion[6]. Hurrengo urteetan Alberto Juzdado (5 garaipen)[7] eta Chema Martínez (4 garaipen)[8] nagusitu ziren gizonezkoetan eta emakumezkoetan Rocío Ríos asturiarrak hiru aldiz irabazi zuen.

2014an ibilbide berria estreinatu zen, 20 kilometro zehatz dituena[9]. Ordutik Carles Castillejok, Aroa Merinok eta Chakib Lachgarrek hiruna garaipen lortu dituzte. 2024an ibilbidea 196 metro luzeagoa izan zen Abiadura Handiko Trenaren lanek behartuta.[10]

Palmaresa

aldatu

Korrikalariak

aldatu
Urtea Gizonezkoak Denbora Emakumezkoak Denbora
1919 Juan Mugertza 1:17:50
1920 Henri Daliere 1:12:55
1921 Henri Daliere 1:13:22
1922 Serafín Ulezia 1:14:50
1923 Serafín Ulezia 1:12:47
1924 Manuel Azpiroz 1:14:22
1925 E. Salbidegoitia 1:15:29
1926 Dionisio Carreras 1:18:12
1927-
1935
ez ziren jokatu
1936¹ Euzko Gaztedi 1:07:29
1937-
1940
ez ziren jokatu
1941¹ Real Sociedad 1:09:28
1942¹ Real Sociedad 1:10:07
1943-
1948
ez ziren jokatu
1949¹ CAM Bordeaux 1:05:32
1950¹ ez zen jokatu
1951¹ AS Montferrandaise 1:05:19
1952-
1962
ez ziren jokatu
1963¹ Jaizkibel KE 1:01:26
1964-
1978
ez ziren jokatu
1979 J.M. Irazu 1:03:55 Begoña Zuñiga 1:21:01
1980 Juan Mari Garin 1:03:26 Maria Luisa Irizar 1:22:35
1981 Alfonso Alvarez 1:04:39 Begoña Zuñiga 1:27:10
1982 Peio Garin 1:02:47 Carol Rosset 1:19:20
1983 Alfonso Alvarez 1:04:27 Maria Luisa Irizar 1:17:20
1984 Andres Alfaro 1:02:58 Maria Luisa Irizar 1:15:45
1985 Alfonso Alvarez 1:01:43 Maria Luisa Irizar 1:12:01
1986 Alfonso Alvarez 1:02:34 B. Aytnier 1:19:20
1987 Alfonso Alvarez 1:03:01 Begoña Zuñiga 1:19:40
1988 Juan Mari Garin 1:01:48 Virginia Hernandez 1:18:37
1989 Chema Fernandez 1:03:57 Marina Prat 1:12:27
1990 Juan Mari Garin 1:02:39 Gloria Azpilikueta 1:20:58
1991 Peio Garin 1:01:43 Rosa Talavera 1:15:14
1992 Diego Gartzia 1:00:23 Marina Prat 1:14:59
1993 Jesus De Grado 1:02:13 Maria Luisa Irizar 1:15:30
1994 Diego Gartzia 1:01:34 Maria Luisa Irizar 1:12:26
1995 Alberto Juzdado 0:59:42 Maria Luisa Irizar 1:13:16
1996 Alberto Juzdado 0:59:40 Rocio Ríos 1:10:24
1997 Antonio Perez 1:00:54 Angelines Rodriguez 1:12:40
1998 Carlos De la Torre 1:01:07 Rocio Ríos 1:08:54
1999 Alberto Juzdado 0:59:23 Amaia Ortega 1:12:45
2000 Julius Gidaguday 1:01:34 Maria Jose Pueyo 1:13:43
2001 Philip Rugut 0:59:27 Rocio Ríos 1:11:50
2002 Benjamin Rotich 0:59:40 Iratxe Aranburu 1:15:38
2003 Alberto Juzdado 1:02:13 Iratxe Aranburu 1:13:42
2004 Alberto Juzdado 1:00:44 Wahby Kenza 1:11:15
2005 Chema Martinez 1:02:11 Rael Kimayo 1:14:12
2006 Chema Martinez 1:03:01 Elena Moreno 1:13:28
2007[11] Chema Martinez 1:01:48 Sarah Kerubo 1:09:26
2008[12] Chema Martinez 1:00:31 Ana Casares 1:13:43
2009[13] Rafael Iglesias 1:01:16 Maria Jose Pueyo 1:12:15
2010[14] Rafael Iglesias 1:01:11 María Lopez de Tejada 1:15:10
2011[15] Abrha Milaw Asefa 1:02:56 Trihas Gebre Aunoon 1:08:07
2012[16] Jaume Leiva 1:01:33 Oihana Kortazar 1:14:42
2013[17] Pedro Nimo 1:04:30 Claudia Behobide 1:16:20
2014[18] Juan Carlos Hernandez 1:01:37 Vanessa Veiga 1:09:58
2015[19] Carles Castillejo 1:01:13 Raquel Gomez 1:13:39
2016[20] Carles Castillejo 1:00:19 Aroa Merino 1:10:55
2017[21] Carles Castillejo 1:00:39 Aroa Merino 1:11:05
2018[22] Jaume Leiva 1:00:21 Aroa Merino 1:09:43 (R)
2019[23] Chakib Lachgar 1:00:57 Gema Barrachina 1:11:32
2020² ez zen jokatu
2021[24] Eneko Agirrezabal 1:01:41 Nuria Lugueros 1:12:42
2022[25] Nan Oliveras 1:01;29 Cristina Silva 1:11:32
2023[26] Chakib Lachgar 0:59:56 (R) Laura Rodriguez 1:14:24
2024[27] Chakib Lachgar 1:02:19 Mireia Guarner 1:14:04
  • ¹ 1936 eta 1963 artean taldeek hartu zuten parte erreleboka.
  • ² 2020ko ekitaldia bertan behera gelditu zen COVID-19 pandemiaren erruz.

Patinatzaileak

aldatu

Patinatzaileen sailkapena[28].

Urtea Gizonezkoak Denbora Emakumezkoak Denbora
2010 Iñigo Vidondo 0:49:31 ?
2011 Nicolás Alonso 0:37:50 ?
2012 Iñigo Vidondo 0:39:43 ?
2013 Alberto Alemán 0:49:01 ?
2014 Alberto Alemán 0:43:27 ?
2015 Alberto Alemán 0:37:07 ?
2016 Sergio Uriarte 0:39:49 Maite Ancin ?
2017 Nicolás Alonso 0:39:17 Idoia Martínez de la Fuente 0:49:24
2018 Aitor Vacas 0:25:00* Idoia Martínez de la Fuente 0:27:29*
2019 Aitor Vacas 0:42:09 Nere Karrera 0:51:55
  • 2018an 15 kilometroko distantzian jokatu zen.

Pertsona ezinduak

aldatu

Pertsona ezinduen sailkapena, maila guztietan[29].

Urtea Handbike Ikusmen urritasuna Gurpildun aulkia Elbarritasun zerebrala Mugimendu ezintasuna Patinatzailea
2011 Joel Jeannot (0:45:27) Alberto Suarez (1:07:16)
2012 Joel Jeannot (0:37:33) Alberto Suarez (1:05:29)
2013 Ludovic Narce (0:42:36) Sergio Álvarez (1:18:10)
2014 Yannick Graet (0:39:51) Alberto Suarez (1:06:43) Alberto Pereira
(1:01:30)
Imanol Elkoroberezibar
(2:38:30)
Luis Bustingorri
(1:18:26)
Serafin Lizoain
(1:38:22)
2015 Joel Jeannot (0:33:36) Oscar Santos (1:26:16) Phillippe Le Gouic
(0:55:11)
Aitor Goñi
(2:54:11)
ez Rabie Ouali
(1:22:39)
2016 Joel Jeannot (0:37:50) Abel Ávila (1:14:20) Alberto Pereira
(1:10:42)
ez Luis Bustingorri
(1:19:36)
Alain Irazu
(1:16:39)
2017 Luis Miguel Marquina (0:37:35) Abel Ávila (1:14:31) Phillippe Le Gouic
(0:57:42)
Imanol Elkoroberezibar
(2:45:00)
Jesus Manuel Blasco
(1:29:48)
Alain Irazu
(1:08:41)

Gazteak

aldatu

Gazteen sailkapena[30].

Urtea Irabazlea Denbora
2014 Miguel Alonso 0:15:02
2015 Amets Aranberri 0:14:41
2016 Iker Anglada 0:14:59
2017 Ekaitz Aginagalde 0:14:36

Erreferentziak

aldatu
  1. Shami. «Running» C.D. Fortuna K.E. (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
  2. a b Irutxuloko, Hitza(e)ko. (2019-11-08). «Ehun urte, hamar mugarri» Irutxuloko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
  3. (Gaztelaniaz) «Historia de la Maratón Behobia San Sebastián archivos» Hotel K10 (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
  4. «Aitonaren izenean» Berria 2024-11-09 (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
  5. (Gaztelaniaz) Toledo, La Tribuna de. (2023-11-20). «Alfonso: mito en La Behobia y quesero en Tembleque» La Tribuna de Toledo (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
  6. «Maria Luisa Irizarrek zazpi aldiz irabazi du Behobia-Donostia» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
  7. (Gaztelaniaz) «Juzdado se impone en la Behobia-San Sebastián» La Voz de Galicia 2004-11-14 (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
  8. «Chema Martínez se apunta la Behobia-San Sebastián por cuarto año consecutivo | Más Deporte | deportes | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
  9. «2024ko Behobia-Donostiak 3.000 partaide gutxiago eta ibilbide luzeagoa izango ditu - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
  10. elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2024-11-06). «Inoiz izan den Behobia-Donostia lasterketarik luzeena ospatuko da igande honetan» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
  11. «GARA - Euskal Herriko egunkaria» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-11).
  12. Berria.eus. «Chema Martinez eta Ana Casares irabazle Behobia-Donostia lasterketan» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-11-11).
  13. Berria.eus. «Rafa Iglesias eta Maria Jose Pueto garaile Behobia-Donostian» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-11-11).
  14. «Rafa Iglesias: “Nire garaipenik landuena, politena eta gehien bete nauenetakoa izan da”» irutxulo.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-11).
  15. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Abrha Milaw etiopiarrak irabazi du Behobia-Donostia» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-11).
  16. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Jaume Leiva eta Oihana Kortazar nagusi Behobia-Donostian» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-11).
  17. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Pedro Nimok eta Klaudia Beobidek irabazi dute Behobia-Donostian» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-11).
  18. Berria.eus. «Hernandez eta Veiga garaile Behobia-Donostian» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-11-11).
  19. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Carles Castillejo eta Raquel Gomez garaile» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-11).
  20. Berria.eus. «Carles Castillejo eta Aroa Merino garaile» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-11-11).
  21. Berria.eus. «Castillejo eta Merino irabazle, aurten ere, Behobia-Donostian» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-11-12).
  22. SL, TAI GABE DIGITALA. (2018-11-11). «Jaume Leiva eta Aroa Merino, nagusi Behobia-Donostian» naiz: (Noiz kontsultatua: 2018-11-11).
  23. «Chakib Lachgar eta Gema Barrachina garaile Behobia-Donostian» EITB Euskal Irrati Telebista 2019-11-10 (Noiz kontsultatua: 2021-11-14).
  24. Ostolaza, Paulo. «Eneko Agirrezabal eta Nuria Lugueros gailendu dira Behobia-Donostian» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-14).
  25. (Gaztelaniaz) «Nan Oliveras y Cristina Silva, ganadores de la 57 edición de la Behobia - San Sebastián» El Diario Vasco 2022-11-13 (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  26. «Lachgar eta Rodriguez, garaile 2023ko Behobia-Donostia lasterketan» EITB 2023-11-12 (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
  27. «Chakib Lachgar, Mireia Guarner eta beste 24.000 korrikalari garaile, Behobia-Donostian» Berria 2024-11-10 (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
  28. Behobia - San Sebastián: Sailkapena. (Noiz kontsultatua: 2017-11-17).
  29. Behobia - San Sebastián: Sailkapena. (Noiz kontsultatua: 2017-11-17).
  30. Behobia - San Sebastián: Sailkapena. (Noiz kontsultatua: 2017-11-17).

Kanpo estekak

aldatu