Margarita Tudor
Margarita Tudor (Westminster jauregia, 1489ko azaroak 28-1541eko urriak 18) Henrike VII.a Ingalaterrakoaren eta Elisabet Yorkekoaren bi alaba bizirauleetako bat izan zen, baita Henrike VIII.a Ingalaterrakoa erregearen arreba nagusia ere. Bere lehen ezkontza Jakue IV.a Estuardorekin izan zen, eta honen ondoren beste bi aldiz ezkondu zen.
Margarita Tudor | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Londres, 1489ko azaroaren 28a | ||
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma | ||
Heriotza | Methveneko gaztelua, 1541eko urriaren 18a (51 urte) | ||
Hobiratze lekua | Perth | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra | ||
Familia | |||
Aita | Henrike VII.a Ingalaterrakoa | ||
Ama | Elisabet Yorkekoa | ||
Ezkontidea(k) | Jakue IV.a Estuardo (1503ko abuztuaren 8a - Archibald Douglas, 6th Earl of Angus (en) (1514ko abuztuaren 4a (egutegi gregorianoa) - Henry Stewart, 1st Lord Methven (en) (1528ko martxoaren 3a (egutegi gregorianoa) - | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | |||
Leinua | Tudor etxea | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Lantokia(k) | Eskozia | ||
Lehen urteak
aldatu1489ko azaroak 28an jaioa, bi egun beranduago, azaroak 30ean bataiatua izan zen (San Andres egunez) Westminstergo Santa Margarita elizan, Eskoziako errege santu bakarraren izen bera zuelarik. Orotara, Margarita hiru aldiz ezkondu zen.
Ezkontza eta seme-alabak
aldatuLehen ezkontza 1503ko abuztuak 8an izan zen, 13 urte zituenean. Holyrood abadian ezkondu zen Edinburgon, Jakue IV.a Estuardo erregearekin, errege ingelesak Eskozia frantziar eraginetik urruntzeko egin zuen ahalegin batean. Beraz, Jakue V.a Estuardoren ama eta Maria Estuardoren amona izan zen. Gainera, Mariaren ezkontidea zen Lord Darnleyren amona ere izan zen bere bigarren ezkontzaren bidez. Guztietan garrantzitsuena Jakue eta Margaritaren arteko ezkontzak zuzenean, Koroen Elkarketara eraman zuela da.
Ezkontza honetatik sei seme-alaba jaio ziren
- Jakobo (Holyrood jauregian jaioa 1507ko otsailak 21ean-Stirling gazteluan 1508ko otsailak 27) Rothesayko dukea
- Alaba bat (Holyrood jauregian jaioa eta hila 1508ko uztailak 15ean).
- Arturo (Holyrood jauregian jaioa 1509ko urriak 20an-Edinburgoko gazteluan 1510eko uztailak 14) Rothesayko dukea.
- Jakue V.a Estuardo (Linlithgow jauregia, 1512ko apirilak 10-Falkland, Fife, 1542ko abenduak 14) Eskoziako erregea bere aitaren oinordeko bezala.
- Alaba bat (jaioa eta aldez aurretik hila Holyrood jauregian 1512ko azaroan).
- Alexandro (hil ondorengo semea, Stirling gaztelua, 1514ko apirilak 30-Stirling gaztelua 1515eko abenduak 18) Rosseko dukea.
Bere senarra Flodden Fieldeko guduan, Northumberlanden hila 1513ko irailak 9an, Margarita erregeorde bihurtu zen bere seme Jakobo V.aren adin txikitasunaren ondorioz.
Hurrengo urtean, 1514ko abuztuak 6an, Kinnoulleko elizan Archibald Douglas, Anguseko kondearekin ezkondu zen. Ezkontza honetatik alaba bat jaio zen.
- Margarita Douglas (Harbottle gazteluan jaioa, Northumberland, 1515eko urriak 8an-Hackney, Londres, 1578ko martxoak 9) Mateo Estuardo, Lennoxeko IV. kondearekin ezkondua, ezkontza honetatik Henrike Estuardo, Lord Darnley jaio zen, Maria I.a Eskoziakoa erreginaren bigarren senarra.
Ezkontza berri honek erregeordetzatik kendua izatea eragin zuen John Stewart, Albanyko II. dukearen mesedetan, nork, handik gutxira, haur-erregearen zaintza lortu zuen. Margaritak Ingalaterrara ihes egin zuen, non 1517 arte egon zen, Albanyren falta probestuz Eskoziara itzultzea lortzen duenean.
Alabaina, bere ezkon bizitza Angusekin geroz eta okerrago zihoan, are gehiago honek erregearen zaintza lortzen duenean, eta honela erresumaren erregeordetza ziurtatuz 1524tik Jakue V.ak ihes egitea lortu zuen arte, 1528an.
Margarita Angusetas 1527an dibortziatu zen, eta hirugarren aldiz 1528ko martxoak 3an ezkondu zen Henrike Estuardorekin, ondoren Lord Methwen I.a. Ezkontza honetatik alaba bat jaio zen.
- Dorotea Estuardo (1529 inguruan jaioa-gazterik hila)
Jakue V.a errege gazteak ihes eginda, bere amarekin eta Lord Methwenekin bildu zen, denbora batez bere aholkularirik garrantzitsuenak izan zirenak. Margarita eta bere semearen arteko harremanak oso urrunekoa eta hotza izaten amaitu zuen, alabaina, berak bere amak bere eta bere anaia Henrike VIII.a Ingalaterrakoa erregearen artean batzar bat egiteko saiakerak arbuiatu zituenean, traizioa egin izana egotziz. Gainera, Lord Methwenetaz dibortziatzeari uko egiteak are min handiagoa egin zion jada hautsita zegoen euren arteko harremanari.
Methveneko gazteluan hil zen, Pertshiren, 1541eko urriak 18an, 51 urte zituela, eta Pertheko San Joan abadia kartujoan lurperatua izan zen
Aurrekoa Margarita Danimarkakoa |
Eskoziako erregina ezkontidea 1503ko abuztuak 8-1513ko irailak 9 |
Ondorengoa Magdalena Valoiskoa |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Margarita Tudor |