Linlithgow jauregia

Linlithgow jauregia (ingelesez: Linlithgow Palace) Eskoziako Linlithgow herrian dagoen jauregia da, Mendebaldeko Lothian eskualdean. Eskoziako errege-erreginen egoitza izan zen XV. eta XVI. mendeetan. A mailako eraikina izendaturik dago.

Linlithgow jauregia
Linlithgow Palace
Linlithgow Palace, Peel and Royal Park
St Michael's Linlithgow.jpg
San Migel eliza eta Linlithgow jauregiaCommons-logo.svg Irudi gehiago
Kokapena
Estatua Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Scottish council areaMendebaldeko Lothian
Koordenatuak 55° 58′ 43″ N, 3° 36′ 03″ W / 55.9785°N,3.60097°W / 55.9785; -3.60097Koordenatuak: 55° 58′ 43″ N, 3° 36′ 03″ W / 55.9785°N,3.60097°W / 55.9785; -3.60097
Arkitektura
Ondarea
Webgune ofiziala

HistoriaAldatu

XII. mendean errege jauregi bat izan zen bertan baina toki estrategikoa izanik 1302an Eduardo I.a Ingalaterrakoaren tropek gotorlekua ezarri zuten haren lekuan, the Peel izena eman ziotena. 1424an su handi batek gotorlekua erre zuen eta haren lekuan Linlithgow jauregia eraiki zuen Jakue I.a Estuardok 1424an bertan. Ordukoa da alboan dagoen San Mikel eliza ere. Eskoziako erregeen jauregia bihurtu zen eta hainbat errege erregina bertan jaio ziren, Jakue V.a eta Maria I.a. Erregeen itsas-portu ofiziala babesteko Blackness gaztelua eraiki zuten.

1603an Ingalaterra eta Eskoziako koroek bat egin zutenean errege familia Ingalaterrara joan ziren eta Linlithgow ia ez zuten erabili. 1607an iparraldeko zatia erori egin zen eta 1618 eta 1622 artean berreraiki egin zuten. 1746an Cumberlandeko dukearen armadak su eman zion gazteluari.

XIX. mendetik aurrera Historic Scotland erakundearen esku egon da eta honek egin ditu beharrezko berriztatze lanak.

IruditegiaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu