Maria Aragoikoa

Portugalgo erregina eta aristokrata espainiarra Aragoi eta Gaztelako infanta
María Aragoikoa» orritik birbideratua)

Maria Aragoikoa (Kordoba, Kordobako Erresuma, 1482ko ekainaren 29aLisboa, Portugal, 1517ko martxoaren 7a) Portugalgo erregina izan zen, 1521ean hil zen Manuel I.a Portugalgoaren bigarren emaztea. Espainiako errege-erregina Katolikoen (Isabel I.a Gaztelakoa eta Fernando II.a Aragoikoa) laugarren alaba zen.[1]

Maria Aragoikoa

Portugalgo erregina ezkontidea

1500 - 1517
Elisabet Aragoikoa (1470-1498) - Katalina Austriakoa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaria d'Aragó i de Castella, María de Aragón y Castilla
JaiotzaKordoba1482ko ekainaren 29a
HerrialdeaAragoiko koroa
 Gaztelako Koroa
 Portugalgo Erresuma
HeriotzaLisboa1517ko martxoaren 7a (34 urte)
Hobiratze lekuaJeronimotarren monasterioa
Heriotza modua: arazo puerperala
Familia
AitaFernando II.a Aragoikoa
AmaElisabet I.a Gaztelakoa
Ezkontidea(k)Manuel I.a Portugalgoa  (1500eko abuztuaren 30a (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaTrastamara leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaristokrata
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 58460376 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Maria Kordobako Errege Kristauen Alkazarrean jaio zen 1482ko ekainaren 29an. Bikiz haurdun zegoela, hiri horretara joan baitzen Isabel ama, Granadako Gerra hasi zenean. Haurdun zegoenean, Isabel erreginak Albolafiako Noria deseginarazi zuen, zarata handia sortzen baitzuen.[2] Jaio zen lehena Maria izan zen, eta bigarrena, gizonezkoa edo emakumezkoa, hilda jaio zen. Kordobako lehen zezenketa dokumentatua infantaren jaiotzagatik izan zen. Kordobako meskita-katedralean bataiatu zen uztailaren 7an. Alejandro Giraldino eta Andrés de Miranda jakintsuen eskutik jaso zuen hezkuntza, neba-ahizpek bezala. Literaturan eta hizkuntza klasikoetan nabarmendu zen María.[3]

Gurasoak, Errege Katolikoak, hasieran Eskoziako Jacobo IV.a Estuardorekin ezkontzen saiatu ziren arren, Katalina ahizpa Arturo Tudorrekin konprometituta baitzegoen, eta Espainiakoak emazte eta ahizpak izanda senarren etsaitasuna lasaitzea espero bazen ere, azkenean planak baztertu egin ziren.[4]

Ibilbidea

aldatu

Portugalgo erregina

aldatu

María Aragoiko Isabel ahizpa eta Manuel Portugalgo erregearen ezkontzara joan zen. Haren zeremonia eta festak Valentzia de Alcántaran (Cáceres) egin ziren, 1497an, eta berak ere huraxe izango zuela senar jakin gabe.[5] Urtebete geroago, Isabel ahizparen heriotza goiztiarrak bilakaera aldatu zuen, eta Mariak Manueli hitz eman zion alargun geratu berria zela. Ezkontza egiteko baldintzetako bat izan zen juduak Portugalen kristautasunera nahitaez aldatzea, askok Gaztela eta Aragoitik kanporatu ondoren ihes egin baitzuten herrialde hartara.[6] Botereen bidezko ezkontza Granadan egin zen 1500eko abuztuaren 24an. Andregaia emate eta benetako ezkontza, berriz, urriaren 30ean egin ziren Alcácer do Sal-en, 18 urte zituela. Senar-emazte zoriontsuak izan ziren. Hala, Portugalgo eta Gaztela-Aragoiko errege-familien arteko ezkontza-politikari jarraitu zioten, Portugal, Gaztela eta Aragoi batu nahian. 1580an hirurak lotu ziren, Portugal, Gaztela eta Aragoi.[7][1]

 
Maria erregina eta San Joan irudikatzen dituen eskultura, Jeronimoen Monasterioaren atarian, 1517. Nicolau Chanterenne (c.1470-1551)

Beste pribilegio eta dohaintza batzuez gain, erregeak Viseu eta Torres Vedras hiribilduak eman zizkion. Senar-emazteek hamar seme-alaba izan zituzten, besteak beste, Joan III.a Portugalgo erregea, Isabel Portugalgo Germaniako Erromatar Inperio Santuaren enperatrizea (amona Isabel Katolikoaren omenez horrelaxe deitua), eta Beatriz Portugalgoa Saboiako dukesa.[7]

María Manuel senarraren proiektu inperialaren aldeko lagun sutsua izan zen. Besteak beste, zera espero zuten: Meka eta Medinako hiri santu islamitak suntsitzea, Mameluko sultanatoa eranstea eta kristautasunaren leku santuak konkistatzea, bereziki Jerusalem.[8]

1517ko martxoaren 7an hil zen Lisboan, azken erditzearen ondoren oso ahulduta baitzegoen. 1516ko irailaren 9an jaio zen Antonio izeneko haur bat, egun gutxi batzuk baino iraun ez zuena. Bere bizitza arriskuan zegoen azken semearen haurdun zegoenean, bederatzi seme-alaba izan zituen aurreko erditzeak zirela eta. Lisboan, sortzaileetako bat izan zen Belemeko Jeronimoen Monasterioan lurperatu zuten.

Ondorengoak

aldatu

Portugalgo Manuel I.a osabarekin izan zuen ezkontzatik hamar seme-alaba jaio ziren:

Genealogia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «Maria (D.).» Portugal - Dicionário Histórico, Corográfico, Heráldico, Biográfico, Bibliográfico, Numismático e Artístico: 823-824..
  2. Córdoba, El Día de. (2 de noviembre de 2008). «La infanta cordobesa que reinó en Portugal» El Día de Córdoba.
  3. Córdoba, El Día de. (8 de enero de 2017). «La reina de Portugal que nació en Córdoba» El Día de Córdoba.
  4. Bergenroth, G A, ed. (1862). "Spain: July 1498, 21-31". Calendar of State Papers, Spain, Volume 1, 1485-1509.
  5. «Iglesia Nuestra Señora de Rocamador» Extremadura Turismo.
  6. lab.rtve.es. «Personaje María de Aragón en la serie Isabel, interpretado por Susana Abaitua» Mapa de personajes de la tercera temporada de la serie Isabel - Lab RTVE.es.
  7. a b «María de Portugal | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es.
  8. Harris, Carolyn (2017). Raising Royalty: 1000 Years of Royal Parenting. Dundurn Press.

Kanpo estekak

aldatu


Aurrekoa:

Isabel Aragoikoa

Portugal eta Algarvesko erregina ezkontidea


1500-1517
Hurrengoa:

Leonor Austriakoa