Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Portugalgo inkisidore nagusia eta Lisboako kardinala zen. Haren iloba Sebastian Portugalgo erregea hil zenean egin zuten errege. Handikiak eta goi-mailako elizgizonek Portugalgo koroa Espainiako Filipe II.aren esku jar zezaten lortu bazuen ere, ez zen Espainiako erregea erregegai izendatzera ausartu, ongi baitzekien Portugalgo hirietako ordezkariak erabaki horren aurka zeudela. Hil zenean, Filipe II.a Portugalen sartu, Antonio, Cratoko prioreak gidaturiko gudarosteen aurrean nagusitu eta Portugalgo errege izendatu zuen bere burua.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henrike I.a Portugalgoa