Elisabet Aragoikoa (1470-1498)

politikari portugesra

Elisabet Aragoikoa (Dueñas, 1470eko urriak 2Zaragoza, 1498ko abuztuak 23), Fernando II.a Aragoikoa eta Elisabeth I.a Gaztelakoaren alaba nagusia izan zen. Asturiasko printzesa izan zen bitan, Gaztela eta Aragoiko infanta eta, lasterrago, Portugalgo erregina ezkontidea izan zen.

Elisabet Aragoikoa (1470-1498)


Asturiasko printze

1498ko apirilaren 29a - 1498ko abuztuaren 23a

Aragoiko koroako heir presumptive (en) Itzuli

1497ko abenduaren 8a - 1498ko abuztuaren 23a
Portugalgo erregina ezkontidea

1497ko irailaren 30a - 1498ko abuztuaren 23a
Leonor Viseukoa - Maria Aragoikoa

Asturiasko printze

1476ko apirila - 1480ko maiatza
Joana Beltraneja - John, Prince of Asturias (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaDueñas1470eko urriaren 2a
Herrialdea Gaztelako Koroa
Aragoiko koroa
 Portugalgo Erresuma
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaZaragoza1498ko abuztuaren 23a (27 urte)
Hobiratze lekuaConvento de Santa Isabel de los Reyes, Toledo (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: arazo puerperala
Familia
AitaFernando II.a Aragoikoa
AmaElisabet I.a Gaztelakoa
Ezkontidea(k)Afonso, Prince of Portugal (en) Itzuli  (1490eko apirilaren 18a (egutegi gregorianoa) -  1491ko uztailaren 13a)
Manuel I.a Portugalgoa  (1497ko iraila -  1498ko abuztuaren 23a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaTrastamara leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
portugesa
Jarduerak
Jarduerakaristokrata eta ezkontidea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Haurtzaroa aldatu

1470ko urriaren 2an jaio zen Dueñasen, Palentzian, bere gurasoak Buendiako kondeen Jauregian haien buruak babesten ari zirela 1469an Valladoliden ezkondu eta gero, Henrike IV.a Espainakoaren nahien kontra. Jauregi hau Pedro Vazquez de Acuñarena zen, Toledoko artzapezpiku Alonso Carrillo de Acuñaren anaia, zeinek hasiera batetik isabeldar auzia babestu zuten, bere ezkontza Fernando Aragoikoarekin hitzartuz. Gainera, konderriko oinordekoa, Lope Vazquez de Acuña, Fernandoren senidea bihurtu zen bere izeba Ines Enríquez de Quiñonesekin ezkondu zenean.

Asturiasko printzesa Gaztelako Ondorengotza Gerran aldatu

1474ko abenduaren 11n bere amaren osaba Henrike IV.a Gaztelako erregea hil zen. Bi egun geroago, abenduaren 13an, bere amak bere burua erregina izendatu zuen Segovian[1]. 1475ko otsailean Gorteetako deialdia egin zen, infantari leialtasuna zin egin ziezaioten Asturiasko printzesa gisa. Titulua elkarrekin eraman egin behar zuen Gaztelako erregeen alaba izateagatik, hauek semerik ez zuten bitartean[2].

1475eko maiatzean Juana de Castilla lehengusua Portugalgo Alfonso erregearekin ezkondu zen. Juanak eusten dio tronuaren oinordeko legitimoa dela, bere ahaidetasunean erortzen diren zalantzak gorabehera, eta bere burua Gaztelako erregina dela aldarrikatzen du. Horrek Gaztelako oinordekotza gerra izenarekin ezagutzen den gerrako gatazka sortu zuen .

Gorteak 1476ko apirilean ospatu ziren Madrigal de las Altas Torresen. Horietan berresten da enbaxadore napolitarraren aurrean printzesak Capuako printzearekin duen ezkontza-akordioa. Hala ere, dena aldatzen da 1478ko ekainaren 30ean, bere amak bere anaia Joan Aragoikoa erditzen duenean. Gizonezkoa jaioz gero, bere anaiak oinordekotza lerroa aldatu zuen, baina Elisabetek Asturiasko printzesa titulua mantendu zuen 1480an bere anaiak Asturiazko printze bezala zin egin zuen arte.

Portugalgo printzesa aldatu

 
Elisabeten erretratua Valentin Cardereraren Iconografia española-n

Behin erresuma hispanoen oinordekotza ziurtatuta, Errege Katolikoek, euren alabentzako ezkontzak hitzartzea erabaki zuten.

1479an Elisabeten eta Alfontso, Portugalgo printze oinordekoa eta Joan II.a Portugalgoa bizirik irauten zuen seme bakarraren arteko ezkontza adostu zen, Alcaçovaseko Itunaren klausula batean adostu zen bezala (Tercerías de Moura). Erreginak Alfontso hautatu zuen Napoli eta Frantziako erregeen proposamenak jarraitu gabe. Erreginak Elisabet konpentsatu nahi zuen, testigantza koetaneoak deritzotenez, printzesak ez zuelako ulertzen nola lehenengo alaba izan arren eta Gaztelan emakumeak erreinatu ahal zuten arren, zergatik ez zen koroaren oinordekoa izaten jarraitu Joan printzearen jaiotza eta gero. Isabel Portugalera aldatu zen ziurgabetasunez, ez baitzekien bere iragana nolakoa izango zen bere herrialde berrian. Printzesak ez zuen inola ere lotura hori nahi, eta, horregatik, bere amak kanpai-hots batekin agurtu nahi izan zuen. Ezkontza 1490ko azaroak 3an ospatu zen, Estremoz hirian. Ezkontzaren momentuan Elisabet hogai urte zituen, Alfontsok, berriz, hamabost. Adin ezberdintasuna alboz utziz, elkar ezagutu zuten lehen momentutik senar-emazteak maitemindu ziren eta ezkontza arrazoi politiko gisa hasi izan arren bikotea maitasunez jarraitu zuten haien ezkontza.

Elisabet eta Alfontsoren lotura poza izan arren denbora gutxi iraundu zuen. 1491ko uztailak 13an infante gaztea hil egin zen zalditik jauzi eta gero. Seme-alaba izan gabe eta min handiarekin, Isabel Sevillara aldatu zen, nondik haren gurasoak erreinuaren egoeratan lagunduko ditu.

Portugalgo erregina eta Asturiasko printzesa aldatu

Bere senidearen heriotzaren pena erakusteko, Elisabet bere ilehoria moztu zuen eta tunika bat janzten hasi zen. Honekin batera, belo lodi batekin estaltzen hasten da. Isilik bizi izan zen, otoitzean murgilduta. Ahizpa klaratarren ohitura hartu zuen eta gurasoei baimena eskatu zien moja bihurtzeko, hauek ukatu zioten arren.

Elisabet eta Fernando printzesa berriz ezkontzea nahi zuten Portugaleko oinordeko berriarekin, Manuel, Elisabet ezagutu zuenak Portugalera egindako bidai batetik eta printzesan interesa erakutsi zuenak. Printzesa alargunak ez zuen batasun hori nahi. Kristau fedearen defendatzaile handia bihurtu zen eta penintsulako heretikoak kanporatu nahi zituen.

 
Rocamadorreko eliza, Valencia de Alcántaran, non Elisabet eta Manuel I.a Portugaleko ezkontza ospatu zen.

Otoitzean eta ohiturak hartzea nahiago zuen arren, Elisabet ezin izan zuen bere gurasoen presioari eutsi. 1496an Manuel I.a Portugalkoarekin ezkontzea onartzen du. Ezkontza onartzeko baldintza gisa judutarrak Portugaletik[3] kanporatu behar direla esan zuen. Hasieran, Manuel erregeak zalantzatan hartu zuen Elisabeten eskaintza, judutarrak miresten baitzituen beren ezagutzengatik eta koroari ematen zizkioten finantza zerbitzuengatik, baina amaieran Elisabeten baldintza onartu egin zuen. Hala, 1497ko irailak 13an erregeak eta printzesa Elisabet Medina del Campotik atera ziren Valencia de Alcantara mugako hiriaren bidean, 30ean ezkontza ospatzeko. Handik gutxira, Isabel Portugalen sartu zen erregina ezkontide gisa, bere senar berriarekin batera.

1497ko urriak 4an bere anaia Joan[4] hiltzen da, Asturiaseko printzea, Elisabet berriro ere Gaztelako tronuaren oinordekoa bihurtuz. Elisabet eta Manuel Errege Katolikoek deituta Guadalupeko Monasteriora iristen dira 1498ko apirilaren 7an.

Heriotza aldatu

Hala ere, iritsi zirenetik, Elisabet eta Fernando konturatu ziren alabaren jarrera ez zela aldatu. Portugalgo erreginak bigarren ezkontza baino lehen bezain ilun eta urduri jarraitzen zuen. Gaztelara itzultzearen momentuan bost hilabeteko haurdunaldia zeraman. Abuztuaren 23an Miguel de la Paz[5] izeneko haur bat erditu zuen, baina semea jaio eta ordu betera Elisabet hil zen[6]. Gertaera tragiko hau Zaragozako Artzapezpiku Jauregian gertatu zen, gaur egungo Zaragozako Elizbarrutiko Museoa osatzen duten geletan. Gaur egun Toledoko Santa Isabel de los Reyes komentuan lurperatuta dago.

Genealogia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. de Ulloa, Martín. (1796). «XV - Continúa la serie de los reyes de Castilla hasta los cátolicos D. Fernando y D.ª Isabel», Tomo II. Imprenta de Sancha, 460-461 or..
  2. Carretero Zamora, Juan Manuel. (1988). En Siglo Veintiuno, ed. Cortes, monarquía, ciudades: las Cortes de Castilla a comienzos de la época moderna (1476-1515).. .
  3. LA EXPULSIÓN DE LOS JUDÍOS DE PORTUGAL. Sfarad.es.
  4. Aram, Bethany.. (2001). La reina Juana : gobierno, piedad y dinastía. Marcial Pons ISBN 84-95379-31-7. PMC 48638207. (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
  5. Ferrer Valero, Sandra, 1976-. Breve historia de Isabel la Católica. ISBN 978-84-9967-840-5. PMC 1035372735. (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
  6. de Mariana, Juan. Historia General de España, vol. XIV. , 13 or..

Kanpo estekak aldatu

Aurrekoa:

Elisabet I.a Gaztelakoa
Asturiasko printzesa

1474-1480
Oinordekoa:

Joan Aragoikoa
Aurrekoa:

Joan Aragoikoa
Asturias eta Geronako printzesa

1497-1498
Oinordekoa:

Miguel de la Paz
Aurrekoa:

Leonor Viseukoa
41x41px

Portugal eta Algarveseko erregina ezkontidea1497-1498

Oinordekoa:

Maria Aragoikoa