Granadako Gerra (gaztelaniaz: Guerra de Granada) 1482 eta 1491 arteko kanpaina militarrak izan ziren, Fernando II.a Aragoikoak eta Elisabet I.a Gaztelakoak Granadako Erresuma konkistatzeko asmotan eginak.[1] Kristauek Boabdilen eskuetan zegoen Iberiar Penintsulako azken eremu musulmana hartu zutenean, Errekonkista deitu izan dena amaitu zen. Gerraren ondorioz, 1496an Alexandro VI.a aita santuak errege-erregina katolikoak titulua eman zien Elisabeti eta Fernandori.

Granadako Gerra
Errekonkista
Francisco Padillaren "Granadaren kapitulazioa".
Data14811492
LekuaGranadako Erresuma
EmaitzaGaztelako koroak Granadako Erresuma bereganatu zuen
Gudulariak
Gaztelako eta Aragoiko koroak
Ordena militarrak
Europar gurutzatuak
Granadako Erresuma
Banu Zegri
Banu Gomer
Banu Sarrai
Buruzagiak
Fernando II.a Aragoikoa
Elisabet I.a Gaztelakoa
Diego de Merlo
Rodrigo Ponce de León
Enrique Pérez de Guzmán
Iñigo López de Mendoza
Alonso de Cárdenas
Rodrigo Téllez Girón
Diego López Pacheco
Gonzalo Fernández de Córdoba
Hernán Pérez del Pulgar
Andrés Cabrera
Pedro Enríquez
Francisco Ramírez
Muley Hacen
Zaghall
Sidi Yahya

Boabdil
Aixa
Indarra
10.000 zaldun, 50.000 infante eta 30.000 peoi ezezagunak

Hamar urteko gerra ez zen etengabeko kanpaina, baizik eta udaberrian hasi eta neguan amaitzen ziren saiakerak. Gaztelar armadak bere gain ahalegin handiena hartu zuen, aragoiarrek itsas-armada eta zenbait artillari besterik ez baitzituzten eraman. Musulmanen arteko barne-borrokak bere posizioa ahuldu zuen.

Gerra 1491ko azaroaren 25eko Granadako Hitzarmenaz (edo Kapitulazioaz) amaitu zen, Granadako setio eta gudu luzearen ondoren.[2] 1492ko urtarrilaren 2an, Gaztela eta Aragoiko errege-erreginak Alhambrara sartu ziren, konkistari amaiera emanez.[3] On Iñigo López de Mendoza Tendillako kondea izan zen konkista ondoko Granadako lehen alkatea, Donostia Kulturaren arabera.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Pérez, Joseph. (1988). Isabel y Fernando. Los Reyes Católicos. Madril: Nerea ISBN 84-86763-06-1..
  2. (Gaztelaniaz) Fernández y González, Francisco. (1866). Estado social y político de los mudéjares de Castilla considerados en si mismos y respecto de la civilización española. Real Academia de la Historia, 431 or. - or..
  3. Prescott, William H.. (1995). Londres: Greenhill Books ISBN 1-85367-193-2..
  4. «San Telmo Museoak jineta ezpata zaharberritu du, bere bildumako balio» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
Al Andaluseko historia
Musulmanen konkista (711-732)
Kordobako Omeiatarrak (756-1031)
Lehenengo taifa aldia (1009-1106)
Almorabideen agintea (1085-1145)
Bigarren taifa aldia (1140-1203)
Almohade Kaliferria (1147-1238)
Hirugarren taifa aldia (1232-1287)
Granadako Emirerria (1238-1492)
  Artikulu hau Espainiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak

aldatu