Ireki menu nagusia

Luigi Zampa (Erroma, 1905eko urtarrilaren 2aib., 1991ko abuztuaren 16a) italiar zinema zuzendaria izan zen.

Luigi Zampa
Zampa luigi 1.jpg
Bizitza
Jaiotza Erroma1905eko urtarrilaren 2a
Herrialdea  Italiako Erresuma  (1905eko urtarrilaren 2a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1991ko abuztuaren 16a)
Heriotza Erroma1991ko abuztuaren 16a (86 urte)
Hobiratze lekua Campo Verano Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Experimental Centre of Cinematography Itzuli
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria eta gidoilaria
IMDb nm0952737

BiografiaAldatu

1941ean egin zuen lehen filma, L'attore scomparso (1941). Bigarren Mundu Gerraren ondoren higikunde neoerrealistan parte hartu zuen; Vivere in pace (1946, Bakean bizi) eta L'onorevole Angelina (1947, Angelina agurgarria) dira garai horretako film aipagarrienak, herri komediaren moldean eta umoreaz baliatuz eginak. Anni difficili (1948, Ez-urteak), Anni facili (1953, Izan-urteak) eta L'arte di arrangiarsi (1954) dira haren hiru film hoberenak, gerra aurreko eta ondoko Italiako gizartearen ikuspegi garratza ematen dutenak. Gero komedia sail bat egin zuen, Alberto Sordi antzezlearekin: Il magistrato (1959, Epailea), Il vigile (1960, Zaindaria). Dramak ere egin zituen: Processo alla città (1952, Epaiketa hiriari), La romana (1954), Gente di rispetto (1975, Itzal handiko jendea).

FilmografiaAldatu

ErreferentziakAldatu


  Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.