Lost (euskaraz Galduak) drama telesail estatubatuarra da, zeina jatorrian American Broadcasting Company (ABC) kateak eman zuen 2004-ko irailaren 24tik 2010eko maiatzaren 22ra, sei denboralditan bildutako 121 kapituluetan. Telesailak naturaz gaindiko eta zientzia fikziozko osagaiak ditu eta Hego Itsaso Bareko uharte misteriotsu batean istripu izan duten Sidney-tik Los Angeles-erako hegazkin komertzial baten bizirauleak jarraitzen ditu. Istorioa oso serializatuta dago. Kapituluek normalean uhartean gertaturiko kontaketa nagusi bat dute oinarrian, pertsonaien inguruko informazio gehigarria eskaintzen duten flashback edo flashforward-en bitartez lagundurik.

 Lost (telesaila)
Jatorria
Sortzailea(k)Damon Lindelof, J. J. Abrams eta Jeffrey Lieber
Argitaratze-data2004
IzenburuaLost
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua6
Atalak121
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaparanormal television program (en) Itzuli, zientzia-fikzioa, telebista drama, robinsonade (en) Itzuli eta supernatural film (en) Itzuli
Iraupena42 minutu
Grabazio lekua(k)Oahu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Jack Bender
Stephen Williams (en) Itzuli
J. J. Abrams

[[Kategoria:Stephen Williams (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
Gidoigilea(k)Damon Lindelof
Carlton Cuse (en) Itzuli
Edward Kitsis (en) Itzuli
Adam Horowitz (en) Itzuli
Elizabeth Sarnoff (en) Itzuli
Brian K. Vaughan (en) Itzuli

[[Kategoria:Carlton Cuse (en) Itzuli idatzitako telesailak]]
[[Kategoria:Edward Kitsis (en) Itzuli idatzitako telesailak]]
[[Kategoria:Adam Horowitz (en) Itzuli idatzitako telesailak]]
[[Kategoria:Elizabeth Sarnoff (en) Itzuli idatzitako telesailak]]
[[Kategoria:Brian K. Vaughan (en) Itzuli idatzitako telesailak]]
Antzezlea(k)
Nestor Carbonell (Richard Alpert (en) Itzuli)
Evangeline Lilly (Kate Austen (en) Itzuli)
Elizabeth Mitchell (Juliet Burke (en) Itzuli)
Ian Somerhalder (Boone Carlyle)
Michelle Rodriguez (Ana Lucia Cortez (en) Itzuli)
Harold Perrineau (Michael Dawson (en) Itzuli)
Adewale Akinnuoye-Agbaje (Mr. Eko (en) Itzuli)
Jeremy Davies (Daniel Faraday (en) Itzuli)
Kiele Sanchez
Josh Holloway (James "Sawyer" Ford (en) Itzuli)
Henry Ian Cusick (Desmond Hume (en) Itzuli)
Naveen Andrews (Sayid Jarrah (en) Itzuli)
Daniel Dae Kim (Jin-Soo Kwon (en) Itzuli)
Yunjin Kim (Sun-Hwa Kwon (en) Itzuli)
Jeff Fahey (Frank Lapidus (en) Itzuli)
Rebecca Mader (Charlotte Lewis (en) Itzuli)
Michael Emerson (Ben Linus (en) Itzuli)
Emilie de Ravin (Claire Littleton (en) Itzuli)
Malcolm David Kelley (Walt Lloyd)
Terry O'Quinn (John Locke (en) Itzuli, Man in Black (en) Itzuli)
Titus Welliver (Man in Black (en) Itzuli)
Dominic Monaghan (Charlie Pace (en) Itzuli)
Rodrigo Santoro
Jorge Garcia (Hugo "Hurley" Reyes (en) Itzuli)
Maggie Grace (Shannon Rutherford (en) Itzuli)
Matthew Fox (Jack Shephard (en) Itzuli)
Cynthia Watros (Libby Smith (en) Itzuli)
Ken Leung (Miles Straume (en) Itzuli)
Zuleikha Robinson (Ilana Verdansky (en) Itzuli)
Paula Malcomson (en) Itzuli (Colleen Pickett (en) Itzuli)
Fionnula Flanagan (Eloise Hawking (en) Itzuli)
Sam Anderson
M.C. Gainey
John Terry
William Mapother
Alan Dale
Clancy Brown
Julie Bowen
Kevin Durand
Doug Hutchison
Alexandra Krosney (en) Itzuli
Lance Reddick (en) Itzuli
Brian Goodman
Bill Duke
Robert Patrick
Saul Rubinek
Beth Broderick
Andrew Divoff
Sonya Walger
Graham McTavish
Fisher Stevens
Zoë Bell (en) Itzuli
Marguerite Moreau
Madeline Carroll
Theo Rossi
Marlene Forte
Michael Cudlitz
Swoosie Kurtz
Mackenzie Astin
Sean Whalen
Mark Pellegrino
Carter Jenkins
Josh Randall
Eric Lange (en) Itzuli
Fredric Lehne
Diana Scarwid (en) Itzuli
Tom Irwin
Anthony Azizi
Jeff Perry
Christopher Jaymes
Veronica Hamel
Jenny Gago
Sterling Beaumon
Chris Mulkey
Justin Chatwin
Ian Gomez
Rob McElhenney
Julian Barnes
Kevin Chapman
Frederick Koehler
Jose Yenque (en) Itzuli
Samm Levine
Skye McCole Bartusiak
Julie Adams
Faran Tahir
Greg Grunberg
Melissa Gilbert
Michael Landon
L. Scott Caldwell
François Chau





























[[Kategoria:Paula Malcomson (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]










[[Kategoria:Alexandra Krosney (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Lance Reddick (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]









[[Kategoria:Zoë Bell (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]











[[Kategoria:Eric Lange (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]

[[Kategoria:Diana Scarwid (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]














[[Kategoria:Jose Yenque (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]








Ekoizpena
Konpainia ekoizleaABC Signature
Bad Robot Productions (en) Itzuli

[[Kategoria:Bad Robot Productions (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
Ekoizle eragileaCarlton Cuse (en) Itzuli
Bryan Burk (en) Itzuli
Jack Bender
Jeff Pinkner (en) Itzuli
Stephen Williams (en) Itzuli
Edward Kitsis (en) Itzuli
Adam Horowitz (en) Itzuli
Elizabeth Sarnoff (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaMichael Giacchino
Emanaldia
Jatorrizko igorlea American Broadcasting Company
Hasiera-data2004ko irailaren 22a
Amaiera-data2010eko maiatzaren 23a
Argumentu nagusiauhartea, hegazkin-istripua, unibertso paraleloa, flashback, flashforward (en) Itzuli eta Fatuma

abc.go.com…
IMDB: tt0411008 Filmaffinity: 370639 Allocine: 223 Rottentomatoes: tv/lost Allmovie: v315149 Metacritic: tv/lost TV.com: shows/lost
Facebook: LOST Twitter: lostofficial Netlix: 70136118Edit the value on Wikidata

Lost Jeffrey Liebes-ek, J.J. Abrams-ek eta Damon Lindelof-ek sortu zuten. Hauek hasierako kapitulua idatzi eta J.J. Abrams-ek zuzendu zuen. Telesaila aurrera joan ahala, Damon Lindelof eta Carlton Cusek aurrera eramateko ardura hartu zuten, telesailaren  ekoizle exekutiboak bihurtu ziren eta kapitulu asko idatzi zituzten. Bere antzezle zerrenda luzeaz eta Oahu-n, Hawaii-n, grabatzearen kostuaz gain, telesaila inoiz telebistan ekoitzi den garestienetarikoa izan zen; lehenengo kapituluak bakarrik $14 milioi inguru kostatu zuen. Lost-en mitologia eta unibertso fiktizioa beste hedabide batzuetan zabaldu da, batez ere, mini-kapituluen bitartez: Missing Pieces  eta The new man in charge deitutako 12 minutuko epilogo batez.

Bere jatorrizko emanaldian izan zuen harrera ona eta arrakasta komertziala lortu ondoren, kritikariek inoiz eman den dramarik onenetarikoa dela esan dute. Lehenengo denboraldiak bakarrik, 16 miloi ikusle izan zituen kapitulu bakoitzeko. Bere sei denboraldietan zehar, sailak 11 milioiko ikusleren bataz bestekoa izan du kapitulu bakoitzeko. Gainera, Lost-ek zine munduko hainbat izendapen izan zituen bere emanaldian eta  horietako asko irabazi zituen, horien artean Emmy saria 2005ean, BAFTA saria 2005ean,Urrezko globo saria 2006an eta Screen Actor Guild saria. IMDb.com webguneko erabiltzaileek ere puntuazio altuena eman diote webgunearen lehenengo hamar urtetan (2002-2012)

Espainian Cuatro, FOX eta La 2 telebista kateen bitartez ikusi ahal izan zen eta Frantzian TF1 katean.

Istorioa

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

2004 urtean, Sydneytik Los Angelesera zihoan hegazkin batek, Pazifikoko uharte batean istripua izan du. Biziraunleek, laguntzarik iristen ez dela ikusita, bertan bizitzen ikasi beharko dute uharteko arrisku eta misterioei aurre eginez.

1. denboraldia

aldatu

Lehenengo denboraldia Oceanic Airlines-eko 815 hegaldiaren istripuaren ondorioekin hasiko da. Istripuak bizirauleak irla huts batean kokatuko ditu, eta Jack Shepard, medikua, talde-buru bilakatuko da. Bere biziraupena hainbat izaki misteriotsuk eraginda ikusiko da: hartz polarrak, oihana astintzen duen izaki ikusezina (“ke munstroa”) eta irla bareko biztanle maltzurrengatik (“besteak”). Emakume frantses bat ere aurkituko dute, Danielle Rousseau, istorio nagusia baino 16 urte lehenago irlara heldu zena, eta bere alabaren bila suharki dabilena. Gainera, burdinazko eskotila bat dute dute oihanaren erdian. Bi biziraule, Locke eta Boone, eskotila irekitzen saiatzen direnean, taldeko beste lau, Michael, Jin, Walt eta Sawyer irla uzten saiatzen dira eraiki duten txalupa batean. Bitartean, kapitulu bakoitzak bizaraule batean ardaztutako flashbackak ditu, istripuaren aurretik zuten bizitzari buruzko zehaztapenak emanik.

2. denboraldia

aldatu

2. denboraldiak bizirauleen eta besteen arteko gatazka jarraituko du eta fedea eta zientziaren arteko talkako gaia jorratuko da, misterio zaharrak argitzen eta berriaz sortuz. Aurreko denboraldian uhartea utzi zuten lau bizirauleek, Besteekin topatuko dira itsasoan eta Michael-en semea gatibu hartuko dute. Bizirauleak irlara itzultzera behartuko dituzte, eta hegazkinaren atzealdeko bizirauleak aurkituko dira. Jack eta John-en arteko botere talka eskotilan aurkitutako arma eta medizinengatik “The long con” kapituluan argituko da, Sawyer-ek armak lapurtzen dituenenan. Eskotilla, 30 urte lehenago Dharma iniziatibak sortutako ikerkuntza gune bat dela argituko da eta bertan proiektu zientifikoak egiten zirela. Desmond Humen deitutako gizon bat eskotilan bizi da hiru urtez, ordenagailu programa bat 108 minututan behin aktibatzen gertaera katastrofiko bat ekiditzeko. Bere semea berreskuratzeko, Michael-ek bizirauleak saltzen ditu eta Jack, Sawyer, eta Kate gatibu hartzen dituzte. Michael-i itsasontzi bat ematen diote eta bere semearekin uhartetik ihes egiten du. Bitartean John-ek eskotillako ordenagailua txikitzen du, eta uhin elektromagnetiko batek uhartea astintzen du. Gertaera honek uhartearen kokalekua salatzen du eta aurreko uhin berdin bat hegazkinaren istripuaren eragina dela argitzen da.

Denboraldiak

aldatu

ABC kate estatubatuarrak bi zatitan eman zuen Lost-en lehendabiziko kapitulua, bi astez jarraian. Ordura arte (2004) inoiz ekoitzi zen kapitulu piloturik garestiena izan zen (14 milioi dolar), eta Lloyd Braunek lanpostua galdu zuen hori ekoizteko baimena emateagatik.[1]

Telesaila, 2004an hasi zen emititzen ABC telebista katean arrakasta handiarekin. Modu honetan, hurrengo bi urteetan telesailaren iraupena luzatzeko hainbat modu erabili zituzten, soberako trama eta pertsonaiak sartuz baina beti ere kalitate teknikoa eta dramatikoa mantenduz. Ikuslegoaren kritiken ondoren, Damon Lindelof eta Carlton Cuse gidoigile nagusiek, ekoizleekin adostu zuten telesailari bukaera data bat ematea eta aurrerantzean trama nagusiak jorratzea; honela hiru denboraldi gehiago egitea aurreikusi zuten 2010 urtera arte. Laugarren denboraldia beste guztien artean motzena izan zen, 2008an egon zen AEBtako gidoigileen grebaren ondorioz, baina ordainez hurrengo bien atal kopurua igo zen. Azken denboraldia 2010ean emititu zen mundu mailan interes handia piztuz, ohi baino atal luzeago batekin.

Sakontzeko, irakurri: «Lost atalak»
Denboraldia Atalak Emisio urteak
1 25 2004 - 2005
2 24 2005 - 2006
3 23 2006 - 2007
4 14 2008
5 17 2009
6 17 2010

Pertsonaiak

aldatu

Telesaileko pertsonaia nagusien zerrenda:

Sakontzeko, irakurri: «Lost pertsonaiak»

Erreferentziak

aldatu

Zenbakiak

aldatu

Telesailean zehar zenbaki talde bat agertu da maiz hainbat eratan. Burrhus Frederic Skinner zientzialariak asmatutako Valenzetti ekuazioa osatzen duten zenbakiak dira kaosarekin lotuta daudenak.

  • 4, 8, 15, 16, 23, 42

Abizenak

aldatu

Telesaileko hainbat pertsonaien abizenak filosofo, pentsalari edo zientzialari famatuetan oinarrituta daude.

Dharma ekimena

aldatu

Dharma ekimena (Department of Heuristics And Research on Material Applications), 1970. urtean Gerald eta Karen DeGroot zientzialarien eskutik sortua izan zen Alvar Hanso enpresariaren Hanso fundazioaren finantziaziori esker. Uharte misteriotsu horretan mota askotako ikerketak burutzen zituzten, estazio desberdinetan banaturik.

  • The swan (zisnea): Elektromagnetismoari buruzko ikerketak burutzen zituen.
  • The arrow (gezia): Defentsa estrategiak pentsatzeko erabiltzen zen.
  • The pearl (perla): Beste estazioen bideo zainketa burutzen zuen.
  • The staff (bastoia): Medikuntza ikerketak burutzen zituen.
  • The hydra (hidra): Ikerketa zoologikoak eta antropologikoak burutzen zituen.
  • The flame (garra): Komunikazioak kontrolatzen zituen.
  • The looking glass (ispilua): Komunikazioak kontrolatzen zituen.
  • The tempest (ekaitza): Esperimentu kimikoak burutzeko erabiltzen zen.
  • The orchid (orkidea): Espazio-denbora hausturak ikertzen zituen.
  • The lamp post (farola): Irlatik kanpo ezagutzen den estazio bakarra da berau topatzeko erabiltzen zena.

80. hamarkadan Hanso fundazioak ekimena amaitutzat eman zuen baina ez dago argi benetan zer gertatu zen ezta zein egoeratan geratu ziren uharteko instalazio eta ikerketak. Gaur egun, Octagon Global Recruiting proiektuarekin berriro martxan jarri zen.

Beste formatuak

aldatu

Telesailaren arrakasta dela eta, beste formatu batzuetara zabaldu da.

Idatziak

aldatu

Telesaileko unibertsoan oinarritutako hiru liburu idatzi dira arrakasta gutxirekin.

  • Endangered Species - Cathy Hapka
  • Secret Identity - Cathy Hapka
  • Signs of Life - Frank Thompson

Hilero, telesailari buruzko albiste, erreportai eta elkarrizketak eskaintzen dituen aldizkari ofiziala argitaratzen da.

  • Lost: the oficial magazine

Jokoak

aldatu

2006an Xbox 360 eta Playstation 3 bideo-jokoetarako eta Windows PCren bidez ordenagailuetan jolasteko argitaratu zen lehen jokoa da. Protagonista Elliott Maslow argazkilaria da telesaileko istorioaren abioi berean bidaiatzen duena eta bere helburua uhartetik alde egitea da.

  • Lost: the video game

Interneten modu interaktiboan telesailarekin erlazionatutako fikziozko istorio batzuetan parte hartzeko joko desberdinak sortu dira denboraldi desberdinen arteko tarteetan.

  • The lost experience - Rachel Blake, Hanso fundazioan infiltratzen da beren jarduerak ikertzeko.
  • Find815 - Sam Thomas, Oceanic-Air empresako pilotu ohiak, 815 hegaldiaren istripua ikertzen du.
  • Octagon global recruiting / Dharma wants you - Dharma ekimenak mundu osoko jendea kontratatu nahi du bere jardueretan parte hartzeko.
  • University of Lost - Telesailaren inguruko fikziozko unibertsitate birtual bat da.

Bereziak

aldatu
  • Missing pieces edo mobisode delakoak, denboraldiak osatzen dituzten sekuentzia motzak dira eta zuzenean telefono mugikorretara deskargatzeko egin dituzte. Denetara hamahiru izan ziren guztiak Jack Benderren eskutik zuzenduak 2007 eta 2008 artean.
Sakontzeko, irakurri: «Lost atalak»

Erreferentziak

aldatu
  1. «Negozioaren bataila» Berria 2018-04-26 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak

aldatu