Aire-istripu
Aire-istripua edozein aireontzirekin gertatzen den ustekabeko gertakaria da, lehorrean edo hegaldian. Hegazkin-gertakari bat honela definitzen da: istripu bat ez bezala, eragiketen segurtasunari eragiten dion edo eragin diezaiokeen aireontzi baten eragiketari lotuta dagoen gertakari bat.[1]
Aireontzi batek hain kalte larria jasaten duenean, eta kalte hori erabateko hondamentzat hartzen denean (konponketa ekonomikoki bideragarria ez denean), edo guztiz suntsituta dagoenean eta erroldetan ezgaitasuna eman zaionean, "kroskoa istripuz galtzea" (ingelesez: hull loss accident) esaten zaio.[1] Horrek gertaera istripu gisa erroldatzen dela esan nahi du, nahiz eta biktima larririk edo zauritu larririk ez egon; esate baterako, kalte konponezina dakarren nahitaezko lurreratze batean gertatuko litzatekeen bezala. Aire-segurtasunean izandako hobekuntzek istripu- eta biktima-kopurua murriztuz joan dira.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Ingelesez) AirSafe.com. (2009-1-23). Definitions of Key Terms Used by AirSafe.com. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «2017 ha sido el año más seguro para la aviación civil: un accidente por cada 7,36 millones de vuelos» El País 2018/01/02.