Lezo–Errenteriako geltokia
Koordenatuak: 43° 18′ 57″ N, 1° 53′ 58″ W / 43.315916°N,1.899434°W
Lezo–Errenteria Gipuzkoako Errenteria udalerriko geralekua da, Euskal Herrian dagoena. Donostiako Renfe Aldiriak sarearen linearen trenak zerbitzu daeta Renfe Operadorako distantzia Ertaineko zerbitzuak ditu.
![]() | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hurrengo trenak | ||||||||
| ||||||||
![]() | ||||||||
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Jaizkibel hiribidea, 2; 20100 | |||||||
Udalerria |
Errenteria, ![]() | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Kodea | 11516 | |||||||
Gunea | 1. gunea / 2. gunea | |||||||
Irekiera | 1863ko urriaren 18 | |||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 7 | |||||||
Jabea | ADIF | |||||||
Eragilea(k) | Renfe Operadora | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
Distantzia ertaina | 25 Irun ↔ Miranda Ebro | |||||||
Renfe Aldiriak |
![]() | |||||||
Lurraldebus | E03 U22 |
|
EgoeraAldatu
Geltokia Madril—Hendaia burdinbidearen 629,57 kilometro-puntuan dago, 11,44 metroko altueran, Pasaia eta Irungo Bentak geltokien artean. Tartea bide bikoitzekoa da eta elektrifikatuta dago.[2]
SarbideakAldatu
Geltokiak sarbide bakarra du, kaleko kotan.
IrisgarritasunaAldatu
Nahiz eta geltokiaren sarbidea kaleko kotan egon, Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera geltokia ez da irisgarria, hurrengoak aipatuz: «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu», eta «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez du Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatu ibilgailutik igo edota jaistea.»[3]
HistoriaAldatu
Geltokia 1863ko urriaren 18an inauguratu zen Donostia - Irun tartea martxan jarri zenean Madril—Hendaia burdinbidea erradialean.
Hasierako ustiapena Compañía de los Caminos de Hierro del Norte de Españaren esku geratu zen, bere titulartasuna mantendu zuen 1941ean nazionalizatu eta sortu berria zen RENFEn integratu zuten arte.
1929an trenbide zatia zatitu eta elektrifikatu egin zen.[4]
2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadorak linea ustiatzen du, Adif trenbide-instalazioen titularra den bitartean.[5]
GeltokiaAldatu
Lezo–Errenteria geltokiko bidaiarien eraikina hiru solairuko egitura da, partzialki harriz estalia eta bi isurialdeko teilazko teilatu zabal batez estalia. Alboko bi nasa eta bi bide nagusi ditu, geltokitik hurbilago dauden eta salgaien trafikorako erabiltzen diren beste bost biderekin osatzen direnak.
ZerbitzuakAldatu
| ||||||||||
|
EtorkizunaAldatu
Euskal-Y-ren irekierarekin, geltoki hau aldirietako eta merkantzietako trafikoari bakarrik eskainiko zaio.
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Adif - Información -» www.adif.es Noiz kontsultatua: 2020-05-01.
- ↑ «Lezo-Rentería (Est.) :: © EuroFerroviarios ® :: El Punto de Encuentro de los Trabajadores Ferroviarios» www.euroferroviarios.net Noiz kontsultatua: 2020-05-01.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ararteko. (PDF) ESTUDIO-DIAGNÓSTICO ACCESIBILIDAD y TRANSPORTE - LEZO-RENTERIA. Noiz kontsultatua: 2018-06-11.
- ↑ «La llegada del ferrocarril a Beasain. Diario de Noticias de Gipuzkoa» web.archive.org 2011-11-01 Noiz kontsultatua: 2020-05-01.
- ↑ https://web.archive.org/web/20160702083546/http://www.spanishrailway.com/2012/02/20/caminos-de-hierro-del-norte-de-espana/
- ↑ https://www.renfe.com/viajeros/mediadistancia/mapas_y_trayectos/mapa_norte.html
- ↑ «Renfe - Plano de Cercanías San Sebastián» www.renfe.com Noiz kontsultatua: 2020-05-01.