Málaga Club de Fútbol

Málaga Club de Fútbol futbol talde andaluziarra da, 1904an Málaga hirian sortutakoa. Gaur egun bigarren mailan jokatzen du baina 27 denboraldi egin ditu lehen mailan.

Málaga Club de Fútbol
Ezizena(k)Boquerones
Sorrera1904 (119 urte) (C.A. Malagueño)
Futbol zelaiaLa Rosaleda estadioa
edukiera: 28.963 lagun
inaugurazioa: 1941
PresidenteaQatar Abdullah ben Nasser Al-Thani
EntrenatzaileaArgentina Pablo Guede
Liga2. maila
2021-2218.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Málaga F.C. taldea 1922an.
Valladoliden aurkako partida.

HistoriaAldatu

Hasierako urteetan jarraipenik ezAldatu

Málagako lehenengo futbol taldea, Málaga Football Club, 1904ean jadanik sortua izan zen. 1909an izena aldatu zuen F.C. Maagueño bihurtuz, baina 1915an taldea bitan zatitu zen eta atera zirenek berriz ere Málaga F.C. izena hartu zuten. Bi taldeen artean lehia handia izan zen harik eta 1933an elkartu eta Club Deportivo Málaga eratu zuten arte. 1941ean inauguratu zuen gaur egungo La Rosaleda estadioa. 1948an Club Atlético Malagueño sortu zen Club Deportivoren filiala izateko. Urte horretan gainera lehen mailan debuta egin zuen Malagak.

70. hamarkada arrakastatsuaAldatu

50. eta 60. hamarkadatan gora etabehera ibili ondoren, 1969-70 denboraldian Antonio Rodríguez López presidente aukeratua izan zen Jenő Kálmár entrenatzaile hungariarraren eskutik bost urte egin zituen jarraian lehen mailan, bi aldiz zazpigarren gelditu eta Zamora Sari bat ere jaso zuen. 1973an kopako final erdiak jokatu zituen baina Bilboko Athletic Klubak utzi zuen finaletik kanpo. 1975ean maila galdu zuen eta pare bat aldiz igo bazen ere gainbehera iritsi zitzaion taldeari.

Taldearen desagerpenaAldatu

80. hamarkada maila apalean ibili ondoren 1990 urtean bigarren B mailaraino jeitsi zen. 1992an diru arazoak zirela eta Club Deportivo Málagak desagertu beharra izan zuen eta filiala bihurtu zen talde nagusi Málaga Club de Fútbol izen berriarekin. 1992-93 denboraldi hartan taldea hirugarren mailan ari zen jokatzen eta 1999 arte ez zuen lortu lehen mailara igotzerik. Indar handiarekin itzuli zen ordea, lehen urtean hamabigarren, bigarrenean zortzigarren eta 2002an UEFA Intertoto Kopa irabaztea lortu zuen. Hurrengo denboraldian UEFA Kopan hartu zuen parte eta final laurdenetaraino iritsi zen. Berriz ere krisi ekonomikoa pairatu zuen eta 2006an maila galdu ondoren bi denboraldi egin zituen Bigarren mailan.

BerpizteaAldatu

2008-09 denboraldian berriz lehen mailan aritu zen eta "errebelazio taldea" izan zen, 8. postua lortuz, baina ia bukaerararte UEFArako postuetan ibiliz. 2010ko ekainaren 11an Abdullah ben Nasser Al Thani jeke arabiarrak taldea erosi zuen eta nabarmen indartu ondoren talde konpetitiboa bihurtu da. Manuel Pellegrini du entrenatzaile eta Ruud van Nistelrooy aurrelari. Liga bikaina egin ondoren laugarren gelditu zen, bere historiako posturik onena, eta hurrengo denboraldiko UEFAko Txapeldunen Ligarako sailkatu zen.

2013-14 urtean ez zuen dizdira handirik izan eta 11. egin zuen. 2014-15 denboraldirako Javi Gracia entrenatzailea fitxatu zuen eta denboraldi ia osoa 7. postuan egin ondoren (Europarako sailkatzeko postua) azken partida kaskarren ondorioz 9. postuarekin konformatu behar izan zuen. 2015-16 denboraldian zehar apalago ibili den arren azkenean 8. postua eskuratu du. 2016-17an hiru entrenatzaile izan zituen eta amaieran maila bikaina erakutsi zuen arren azkenean 11. postuarekin konformatu behar izan zuen. 2017-18 okerrago hasi zen eta bost jardunaldi faltan matematikoki jeitsi zen. 20 puntu baino ez zituen lortu denboraldian.

Hurrengo denboraldietan gainbeheran jarraitu du eta 2021-22 denboraldian bigarren maila galtzear ere egon da.

UniformeaAldatu

HistorikoaAldatu

     
 
 
 
Málaga FC 1904-1933
     
 
 
 
CD Malacitano 1933-1939
     
 
 
 
1942-2010
     
 
 
 
2010-2016

Azken urteakAldatu

     
 
 
 
2017-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2021-2022
     
 
 
 
2022-2023

DatuakAldatu

CD Málaga eta Málaga CF batera, 2022-23 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 37
  • Denboraldiak 2. mailan: 39
  • Denboraldiak 2. B mailan: 4
  • Denboraldiak 3. mailan: 11
  • Ligako posturik onena: 4.a Lehen mailan (2011-12)

JokalariakAldatu

2014ko irailaren 4an[1]

Zbk. Postua Jokalaria
1   ATE Carlos Kameni
2   ERD Nordin Amrabat (Galatasarayk utzia)
3   ATZ Weligton (kapitainordea)
4   ATZ Flávio Ferreira
5   ATZ Vitorino Antunes
6   ERD Ignacio Camacho
7   AUR Samu García
8   ERD Francisco Portillo
9   AUR Roque Santa Cruz
10   ERD Ricardo Horta
11   ERD Pablo Pérez
12   ERD Fernando Tissone
13   ATE Guillermo Ochoa
14   ERD Recio
15   ATZ Marcos Angeleri
Zbk. Postua Jokalaria
16   AUR Ezequiel Rescaldani
17   ERD Duda (kapitaina)
18   ATZ Roberto Rosales
19   ATZ Arthur Boka
20   ATZ José Manuel Casado
21   ATZ Sergio Sánchez
22   ERD Luis Alberto (Liverpoolek utzia)
23   ATZ Miguel Torres
26   AUR Juanmi
27   ATE Agustín Cousillas
28   AUR Juanpi
29   AUR Samu Castillejo
30   ERD Sergi Darder
31   ATZ Iván Rodríguez
  ATZ Roberto Chen

UtziakAldatu

Zbk. Postua Jokalaria
  ERD Bobley Anderson (Alcorcónen)

Irabazitako txapelketakAldatu

Espainiako txapelketak: 5Aldatu

1951-52, 1966-67, 1987-88 eta 1998-99

1946-47

Europako txapelketak: 1Aldatu

2002

Lagunartekoak: 1Aldatu

2016

Azken urteetako ibilbideaAldatu

Urtea Espainiako Liga Errege Kopa Europa
1999-2000 12.a 1/16
2000-01 8.a 1/32
2001-02 10.a 1/16 1.a (Intertoto)
2002-03 13.a 1/16 1/4 (Europa League)
2003-04 10.a 1/8
2004-05 10.a 1/16
2005-06 20.a (jeitsi) 1/32
2006-07 15.a (2. mailan) 1/8
2007-08 2.a (2. mailan) 1/16
2008-09 8.a 1/16
2009-10 17.a 1/8
2010-11 11.a 1/8
2011-12 4.a 1/8
2012-13 6.a 1/4 1/4 (Txapeldunen Liga)
2013-14 11.a 1/16
2014-15 9.a 1/4
2015-16 8.a 1/16
2016-17 11.a 1/16
2017-18 20.a 1/16
2018-19 3.a (2. maila) 2. itzulia
2019-20 14.a (2. maila) 1. itzulia
2020-21 12.a (2. maila) 1/16
2021-22 18.a (2. maila) 2. itzulia
2021-22 (2. maila) 2. itzulia

ErreferentziakAldatu

  1. Malaga CF Primer equipo (Plantilla). 2014.09.04

Kanpo estekakAldatu


2022-23 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Bigarren Mailako taldeak  
Albacete | Andorra | Burgos | Cartagena | Deportivo Alavés | Eibar | Granada | Huesca | Ibiza | Las Palmas | Leganés
Levante | Lugo | Málaga | Mirandés | Oviedo | Ponferradina | Racing Santander | Sporting Gijón | Tenerife | Villarreal B | Zaragoza