Club Deportivo Leganés
Club Deportivo Leganés futbol talde madrildarra da, 1928an Leganés hirian sortutakoa. Gaur egun Espainiako futbol ligako bigarren mailan jokatzen du.
Ezizena(k) | Pepineros | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1928 (91 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia |
Municipal de Butarque (edukiera: 10958 lagun) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea |
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea |
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | La Liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2018-19 | 1. maila, 13.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|

HistoriaAldatu
1928an sortu zen baina eskualdeko mailatan aritu zen. Gerra Zibilean taldeak jokatzeari utzi zion eta 1946an birsortu egin zen, hala ere maila apaletan aritu zen harik eta 1993an Bigarren mailan estrenatu zen arte. 11 urte egin zituen bertan eta Samuel Eto'o bera ere aritu zen Leganésen 1997-98 denboraldian Real Madrilek utzita. Garai hartan lortu zuen emaitzarik onena zortzigarren postua izan zen, bi aldiz lortu zuen gainera. 2004an maila galdu zuen.
2013-14an bigarren B mailan bigarren eginda igoera play-offetan lortu zuen berriz ere bigarren mailara igotzea. 2014-15 denboraldian 10. egin du eta 2015-16an Lehen Mailara igotzea lortu zuen. 2016-17ko azken aurreko jardunaldian San Mamesen lorturiko berdinketari esker maila mantendu zuen. 2017-18 denboraldian taularen erdialdean ibili da eta Errege Kopan finalerdietara iritsi da Real Madril bera ere kanporatuz. Finalerako txartela ordea Sevillak kendu zion etxean 1-1 berdindu eta kanpoan 2-0 galdu baitzuen. Denboraldia luze egin zitzaion ordea eta 17. postuan amaitu zuen.
UniformeaAldatu
Hasierako garaietan hainbat elastiko izan zituen, nagusiki urdina eta granatea baita berdea gorria eta zuria zena. 1946an taldea birsortu zenean elastiko berdea hartu zuen baina berehala gaur egun dituen koloreak finkatu ziren.
Bigarren ekipamendua berdea izan ohi da.
HistorikoaAldatu
|
|
|
|
Azken urteakAldatu
|
|
|
|
|
|
2019/2020 TaldeaAldatu
2019ko irailaren 2a
|
|
DatuakAldatu
2019-20 barne:
- Denboraldiak 1. mailan: 4
- Denboraldiak 2. mailan: 13
- Denboraldiak 2. B mailan: 16
- Denboraldiak 3. mailan: 19
- Ligako posturik onena: 2.a Bigarren mailan (2015-16)
Irabazitako txapelketakAldatu
Espainiako txapelketak: 1Aldatu
- Espainiako futbol ligako lehen maila: 0 17.a 2016-17an.
- Espainiako Futbol Errege Kopa: 0 final erdiak 2017-18an.
- Bigarren Maila (0): bigarren 2015-16an.
- Bigarren B Maila (1): 1992-93.
Azken urteetako ibilbideaAldatu
Urtea | Maila | Postua | Errege Kopa |
---|---|---|---|
2004-05 | Bigarren B maila | 5.a | 1/64 |
2005-06 | Bigarren B maila | 13.a | - |
2006-07 | Bigarren B maila | 8.a | - |
2007-08 | Bigarren B maila | 12.a | - |
2008-09 | Bigarren B maila | 4.a | - |
2009-10 | Bigarren B maila | 5.a | 1. itzulia |
2010-11 | Bigarren B maila | 4.a | 1. itzulia |
2011-12 | Bigarren B maila | 12.a | 2. itzulia |
2012-13 | Bigarren B maila | 2.a | - |
2013-14 | Bigarren B maila | 2.a | 3. itzulia |
2014-15 | Bigarren maila | 10.a | 2. itzulia |
2015-16 | Bigarren maila | 2.a | 1/32 |
2016-17 | Lehen maila | 17.a | 1/16 |
2017-18 | Lehen maila | 17.a | 1/2 |
2017-18 | Lehen maila | 13.a | 1/8 |
Kanpo estekakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Club Deportivo Leganés |
- (Gaztelaniaz) Leganésen webgune ofiziala
2019-20 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak | |
---|---|
Athletic Kluba | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Celta Vigo | Deportivo Alavés | Eibar | Espanyol | Getafe | Granada Leganés | Levante | Mallorca | Osasuna | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Valladolid | Vila-real |