Andorra Futbol Kluba (katalanez: Futbol Club Andorra) Andorra herrialdeko futbol-talde bat da, Encamp herrikoa. 1942. urtean sortua, Espainiako liga sisteman jokatzen du, Kataluniako multzoetan. 2019an Reus Deportiuk bigarren B mailan utzitako lekua erosi zuen eta 2022an Bigarren Mailara igotzea lortu zuen.

Futbol Club Andorra
Sorrera1942ko urriaren 15a (81 urte)
Futbol zelaiaPrada de Moles estadioa
edukiera: 530 lagun
JabeaKosmos Holding
PresidenteaAlbert Ferré Abadia
EntrenatzaileaEuskal Herria Eder Sarabia
LigaBigarren mailan
2022-237.a
Webguneafcandorra.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia aldatu

Andorra Futbol Kluba herrialdeko futbol talderik zaharrena da. 1942ko urriaren 15ean sortu zen. Hasieratik Espainiako Futbol Errege Federazioko kide da, sortu zenean Andorrak futbol federaziorik ez zuelako. Hori dela eta, taldeak Espainiako Federazioaren eta Asoziazio Futbolaren Nazioarteko Federazioaren baimena du Espainiako futbol liga eta Espainiako futbol Errege Kopan aritzeko.

1980 denboraldian 2.B mailara igotzea lortu zuen eta bertan egon zen 1998 artean, denboraldi batean izan ezik. Ondoren, bi urtetan Kataluniako erregional mailaraino jaitsi eta 2004-05 denboraldian mailarik beherenean aritu zen.

2018an Gerard Piquéren Kosmos enpresak taldea erosi eta 2019an Club de Futbol Reus Deportiu taldeak 2.B mailan utzitako tokia erosi zuen. Beraz Kataluniako erregional mailatik zuzenean igo zen 2.B mailara.

2020-2021. denboraldian, 2. mailara igotzeko igoera fasea jokatu zuen, baina 2-1 galdu zuen Real Sociedad B taldearen aurka. 2021-2022. denboraldian 1. RFEF kategorian jokatu zuen eta II. multzoko txapelduna izan zen. Finala irabaztea lortu ez bazuen ere 2. mailara igotzea lortu zuen klubaren historian aurreneko aldiz.

Bigarren mailan denboraldi oso ona egin zuen eta zazpigarren sailkatu zen.

Uniformea aldatu

     
 
 
 
2017-19
     
 
 
 
2019-20
     
 
 
 
2020-22

Datuak aldatu

2023-24 denboraldia barne.

Azken denboraldiak aldatu

Denboraldia # Maila Emaitza Errege Kopa
2010-11 7 Lurraldeko 1. maila 2.a (igo)
2011-12 6 Kataluniako 2. maila 2.a (igo)
2012-13 5 Kataluniako 1. maila 8.a
2013-14 5 Kataluniako 1. maila 16. (jeitsi)
2014-15 6 Kataluniako 2. maila 1.a (igo)
2015-16 5 Kataluniako 1. maila 8.a
2016-17 5 Kataluniako 1. maila 3.a
2017-18 5 Kataluniako 1. maila 9.a
2018-19 5 Kataluniako 1. maila 1.a
2019-20 3 2. B Maila 9.a (III. taldean) 1. itzulia
2020-21 3 2. B Maila 3. (III. taldean) 1. itzulia
2021-22 3 1. maila RFEF 1.a (II. multzoan) 2. itzulia
2022-23 2 Bigarren maila 7.a 2. itzulia
2023-24 2 Bigarren maila 1. itzulia

Kanpo estekak aldatu

2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Bigarren Mailako taldeak  
Albacete | Alcorcón | Amorebieta | Andorra | Burgos | Cartagena | Eibar | Eldense | Elx | Espanyol | Huesca | Leganés
Levante | Mirandés | Oviedo | Racing Ferrol | Racing Santander | Sporting Gijón | Tenerife | Valladolid | Villarreal B | Zaragoza