Maria Henriketa Austriakoa
Maria Henriketa Ana Austriakoa (Budapest, 1836ko abuztuaren 23a - Spa, 1902ko irailaren 19a) Belgikako erregina ezkontidea izan zen 1865etik hil zen arte.
Josef Austriakoa eta Maria Dorotea Württembergekoaren alaba izan zen. 1853ko abuztuaren 22an Belgikako erresumaren oinordekoa zen Leopoldorekin ezkondu zen. Gurasoek inposatutako ezkontza izan zen, zorigaiztokoa. Ezkondu zirenetik, Brabanteko duke eta dukesa titulua jaso zuten.
1865ean Leopoldo Belgikako errege bihurtu zen Leopoldo II.a izenarekin, eta Maria Henriketa erregina ezkontide. 1872tik, bikoteak bizitza bananduak bizi izan zituen.