Gobela (ibaia)

Bizkaiko erreka

Gobela[1] Barrikan jaio eta Leioan Ibaizabaleko itsasadarrari urak ematen dizkion ibaia da. Guztira 9 km.ko ibilbidea du.

Gobela
Gobelas (es)
Datu orokorrak
Motaibai eta ur-laster
Luzera9 km
Geografia
Map
Koordenatuak43°18′50″N 2°59′35″W / 43.31388°N 2.993086°W / 43.31388; -2.993086
KokapenaEuskal Herria
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Euskal Autonomia Erkidegoa
Hidrografia
Arro hidrografikoaIbaizabal
Bokalea
()
Bilboko itsasadarra eta Ibaizabal
Artikulu hau ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gobela (argipena)».

Ibaia Barrikan dagoen Ganes mendian jaiotzen da. Bertan Genabarri erreka izena hartzen du. Sopelan dagoela Lemosas erreka eta Saitu errekako urak hartzen ditu.

Getxon Martiartu erreka eta Bolue erreka jasotzen ditu. Azkeneko hau jasotzen duen lekuan Bolueko fadura sortzen da.

Azkenik Leioan Udondo erreka jasotzen du eta ondoren Ibaizabaleko itsasadarrean bukatzen da.

Kutsadura handiko erreka da, hainbat industria dituelako inguruan eta biztanleria handiko guneak zeharkatzen dituelako.

Historia aldatu

Lehen, Areetan, Portugalete parean isurtzen zen Ibaizabalera. Hori dela eta, area banku bat osatzen zuen justu Abraren ahoan, itsasontzi handien nabigazioa asko zailduz. Arazoak ekiditeko, XIX. mendean Lamiakoko areatzako lurren jabe zen Maximo Agirrek ibaibidea aldatzeko lanak diruz lagundu zituen. Hortik aurrera, ibaia Ibaizabalera isuri baino lehen, ibai honen paraleloan doa hegoalderantz eta Udondo errekarekin bat egin ostean, Leioa eta Erandio udalerrien arteko mugan isurtzen da Ibaizabalera.

2008ko ekainaren 1ean, Gobela ibaiak gainezka egin zuen Getxon eta Berangon eta uholdeak gertatu ziren. Kalteak ugariak izan ziren etxebizitzetan, garajetan eta autoetan.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu