Sestao River Club
Sestao River Club Sestaoko (Bizkaia) futbol taldea da, 1996an sortua, Sestao Sport zena desagertu eta gero. Gaur egun Bigarren B mailan dago, II. taldean. 1.400 bazkide ditu eta 420.000 €-tako aurrekontua.
Sorrera | 1996 (23 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia |
Las Llanas (edukiera: 8.905 lagun) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Angel Maria Castro Batalla | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Ibon Etxebarrieta | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | 3. maila | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2018-19 | IV multzoko 2.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.sestaoriverclub.com | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
HistoriaAldatu
Sestao Sport desagertzerakoan sorturiko talde gaztea da. Koloreak mantendu dituzte eta bigarren janzkeran izena ematen dion River Plateren kamiseta hartu dute. Maila beherenean hasi zuen ibilbidea eta 2014an Bigarren B mailako txapeldun izatera iritsi da. Ez du ordea igoerarik lortu, gertu izan bazuen ere. Albaceteren aurkako etxeko partida 3-1 irabazten zihoala 3-3 berdindu zuen eta Albaceten ere 0-2 irabazten hasi zen 2-2 berdinduz. Kanpoko golen balioak utzi zuen igoerarik gabe. Bigarren aukeran ez zen fin ibili eta kanporatua gelditu zen.
Futbol zelaiaAldatu
Las Llanas, izen bereko kalean. 1923an zabaldua. 8.905 pertsonentzako lekua. Neurriak: 103 x 65 m. Entrenamendu zelaiak: Galindo futbol zelaiak, Ondejeda parkean.
DatuakAldatu
2019-20 barne:
Sestao SportAldatu
- 1916-1929: Erregional mailak.
- 1929-1931: Hirugarren Maila.
- 1931-1936: Erregional mailak.
- 1939-1940: Bigarren Maila.
- 1940-1954: Hirugarren Maila.
- 1954-1961: Bigarren Maila.
- 1961-1977: Hirugarren Maila.
- 1977-1985: Bigarren B maila.
- 1985-1993: Bigarren Maila.
- 1993-1995: Bigarren B maila.
- 1995-1996: Bigarren Maila.
- Denboraldiak Lehenengo Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren Mailan: 17
- Denboraldiak Bigarren B Mailan: 10
- Denboraldiak Hirugarren Mailan: 30
- Inoizko posturik hoberena: 4.a (Bigarren Mailan, 1939-1940).
Sestao RiverAldatu
- 1996-1999: Erregional mailak.
- 1999-2004: Hirugarren Maila.
- 2004-2005: Bigarren B maila.
- 2005-2006: Hirugarren Maila.
- 2006-2010: Bigarren B maila.
- 2010-2011: Hirugarren Maila.
- 2011-2017: Bigarren B maila.
- 2017-egun: Hirugarren Maila.
- Denboraldiak Lehenengo Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren B Mailan: 11
- Denboraldiak Hirugarren Mailan: 10
- Inoizko posturik hoberena: 1.a (Bigarren B Mailan, 2013-14).
GuztiraAldatu
- Denboraldiak Lehenengo Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren Mailan: 17
- Denboraldiak Bigarren B Mailan: 21
- Denboraldiak Hirugarren Mailan: 40
Azken urteetako ibilbideaAldatu
Urtea | Maila | Postua |
---|---|---|
2003-04 | 3. maila | 1.a |
2004-05 | Bigarren B maila | 19.a |
2005-06 | 3. maila | 1.a |
2006-07 | Bigarren B maila | 5.a |
2007-08 | Bigarren B maila | 10.a |
2008-09 | Bigarren B maila | 13.a |
2009-10 | Bigarren B maila | 17.a |
2010-11 | 3. maila | 3.a |
2011-12 | Bigarren B maila | 10.a |
2012-13 | Bigarren B maila | 12.a |
2013-14 | Bigarren B maila | 1.a |
2014-15 | Bigarren B maila | 13.a |
2015-16 | Bigarren B maila | 6.a |
2016-17 | Bigarren B maila | 19.a (jeitsi da) |
2017-18 | 3. maila | 4.a |
2018-19 | 3. maila | 2.a |
Palmaresa (Sestao River)Aldatu
- Bigarren B maila (1): 2013-14
- Hirugarren maila (2): 2004, 2006
- Bizkaiko Ohorezko futbol maila (1): 1999