Ubillots baserria

eraikitako euskal ondare nabaria Leaburu

Ubillots Leaburuko baserria da, herrigunetik mendebaldera, malda handiko kareharrizko harkaitz-muino batean.

Ubillots baserria
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaLeaburu
Koordenatuak43°07′28″N 2°03′19″W / 43.12454°N 2.05518°W / 43.12454; -2.05518
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Dimentsioak12 (zabalera) × 12 (luzera) m
Ondarea
EJren ondarea3

2006ko maiatzaren 24ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak aldatu

Oinplano karratua du, 12 x 12 m, bi isurkiko estalki zurezkoa, gailurra fatxada nagusiarekin elkarzut.

Bi solairu, ganbara eta sotoa ditu. Kokalekua oso aldatsua denez, hegoaldeko soto handiko hormak harlanduxkoz eta harlangaitzez eginak dira. Horien gainean bermatzen da zurezko egitura osoa, zuloak harlagaintzez zarpiatuak eta kanpotik kareztatuak dituena, eta ekialdeko fatxada nagusitik eta hegoaldeko fatxadatik bilbadurak ikusgai dituena. Iparraldeko fatxada ia ez da existitzen, desnibela dela-eta. Mendebaldeko fatxada estalia dago guztiz, hainbat tamaina eta garaitako eranskin eta estalpek zeharkatzen dutelako. Ekialdeko fatxadan, sotorako pasabidea ez ezik, zurezko bastidorea eta bi orriko atea dituen sarbide-baoa ere dago beheko solairuan. Fatxada honetan zortzi leihozulo ezberdin irekitzen dira, zurezko markodunak, bilbaduren arteko zuloak baliatuz. Hegoaldeko fatxada oso garaia da, desnibelaren kariaz. Sotoan zenbait bao ditu, eta beste sei leihozulo zurezko bilbaduren arteko zuloak baliatuz.

Mendebaldeko fatxadako hiru eranskinak eta estalpeak ez dira monumentuan sartzen.

Barrualdea aldatu

Barrualdetik, baserriari zurezko zortzi zutabe atal bakarrekok eusten diote; horietatik lau zutabe bikoitzak dira eta baserriko dolare gotikoa osatzen dute. Estalkiaren egiturak gailur bikoitza du. Bizitokia baserriaren hegoaldean dago: sukaldea behe-solairuan eta gelak lehenengo solairuan. Sukalde zaharra behe-solairuko hego-mendebaldean zegoen; beheko sua zuen erdialdean, baina desagertua dago.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu