Euletxarako aztarnategia

Euletxa mendi tontorrean dagoen aztarnategia

Euletxarako aztarnategia Euletxarako tontorrean, 345 metrotara, (gaur egun Leaburu-Txaramako lurretan, Tolosako San Blas eta Amarotz auzoekin muga eginez) argitara ateratzen ari diren hainbat garaitako aztarna arkeologikoen multzoa da. Tontorra zenbait istilu-motatan inplikatutako defentsa-leku gisa erabili zen.

Euletxarako aztarnategia
Datuak
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaLeaburu
Koordenatuak43°07′00″N 2°03′00″W / 43.1167°N 2.05°W / 43.1167; -2.05
Map
GaraiaAntzinako Erroma, XIX. mendea, XVIII. mendea eta XX. mendea

Erromatar gotorlekua aldatu

Bertan gotorleku erromatar bat ezarri zela uste da (garai hartan Basagain edo Intxur herri indigena harresituekin bat egiten zuen, hau da, barduloen lurretan Erroma sartu zen garaian). Mendi gailurra inguratzen duten agger, fossa eta kontra-agger bat ikus daitezke. Gotorlekua eraikitzeko lubanarro bat egin zuten eta handik ateratako lurra atzera bota zuten, ezponda eta terraza egiteko. Ezpondaren gainean zuresi bat kokatuko zen.

Arkeologoek egindako lanen emaitzen artean, honako hauek laburbiltzen dira[1]:

Tontorretik Tolosa eta Araxes bailarako sarrera kontrolatzen dira. Inguruan, Intxurreko Burdin Aroko herria eta Larte-Almitxuriko harrespilak daude, baita Txispiri 3 haitzuloa ere, erromatarren garaiko aztarnak dituena. (...) Egiturak hektarea bateko eremu bat inguratzen du, esparru irregular bat eratuz. [Baina], bere bisitaldiari esker egituraren ezaugarriak nahiko erregularrak direla ikus daiteke. (...) Bestalde, zenbait puntutan (...) argi ikusten da lubaki inguru bat duela. (...) Indusketa-lanei esker eta jasotako informazioari esker, esan dezakegu gotorleku erromatarra dela, haien egitura-ezaugarriak biltzen dituelako eta azaldutako material batzuek argi utzi dutelako egiturak erromatarren garaikoak direla. Ikusgai dauden babesak erromatarren garaiko kanpamenduetan baino ez dira ezagutzen, eta Euletxaran "Agger", "Fossa" eta "contra-agger" bat ikus daitezke. (...) Egiturazko ezaugarriak direla eta (txikia, irregularra), esan dezakegu gotorleku "castellum" motakoa dela, ehunka soldadu hartzeko eraikia» (Ceberio, M. & Quevedo, I., 2020)[1]

Konbentzio gerra aldatu

Beste alde batetik, mendi horretan, XVIII. (Konbentzioaren guda) edo XIX. ( Napoleonen Iberiar Penintsulako gerra edo azken karlistaldia) mendeetan soldaduek erabili zuten, azaldutako garaiko balek erakusten dutenez.

1936ko gerra aldatu

Euletxara 1936ko gerra zibileko gudu-zelai bat izan zen ere bai. 1936ko uztailaren 30ean militarrek, falangistek eta erreketeek, Leabururi eraso egin zioten eta Euletxara okupatu. Gertaera horrekin lotuta, kartutxo eta bala asko jaso zituzten inguruan arkeologoek, eta garaiko lubakiak erregistratu zituzten.

Historiaurrea aldatu

Mendia historiaurrean erabili zen ere bai, azaldutako silexeko xafla txiki batek erakusten duenez[2].

Erreferentziak aldatu

  1. a b Ceberio, Manu; Quevedo, Izaro. (2020). «Historiaurreko Arkeologia. Euletxarako gotorlekua (Leaburu) - III. kanpaina» Aranzadiana 2020 (Donostia) 141: Issue. (Noiz kontsultatua: 2021-12-20).
  2. Ceberio, Manu; Quevedo, Izaro. (2021). «Euletxarako gotorlekua (Leaburu). IV. kanpaina» Aranzadiana (Donostia) 142: 153-154. ISSN - 2292 1132 - 2292..

Kanpo estekak aldatu