Ikusi dudanez, León eta Asturies orriak redirect bat egin behar duzu ikusi hitza ipini ordez. #REDIRECT [[artikulua]] kodea ipiniz orrialdean.--Kabri 16:52, 23 Urria 2005 (UTC)

amorebieta aldatu

Amorebieta eta Zornotza herri berdina al dira?--Kabri 17:49, 23 Urria 2005 (UTC)

Bai, Zornotza da Amorebieta-Etxanoren euskarazko baliokidea. --Patxi lurra 17:51, 23 Urria 2005 (UTC)

Bozketa orria aldatu

Kaixo Patxi, Wikipediako gaiekin ditugun arazoak konpontzeko, bozkaketa orri bat Wikipedia:Bozketak duzu. Hemen proposamenak demokratikoki erabakiko ditugu. Dagoeneko lehenengo bozketa abian da eta euskal abizenekin zerikusia du. Ez ahaztu zure iritziak asko balio duela eta animatu zaitez parte hartzen. Ongi izan. Kabri, (erantzunak hemen) 16:40, 27 Martxoa 2006 (UTC)

Argentinako probintziA aldatu

Epa. Badirudi Argentinako probintziekin hasi behar duzula. "Probintzia"-k a itsatsia du. Horregatik, artikuluen izenburua Catamarcako probintzia izan beharko luke. Hobe da horrelako gauzak hasieratik egitea, gero denak aldatzen aritzea baino. Ondo izan. --josugoni (hemen idatzi) 15:36, 28 Apirila 2006 (UTC)

Argentinako probintziak aldatu

Kaixo, Argentinako probintzien inguruko artikuluak sortzen aritu zarela ikusi dut, eta oso ongi iruditzen zait, ni ere antzeko kontuetan aritu bainaiz azken egunotan, Euskal Herriko eta Espainiako probintzia eta udalerriekin hain zuzen, eta horregatik erabaki dut Argentinarako sortu dituzun hauei "formatu" bera ematea. Batzuek tileta zuten, "-eko" gidoiarekin, Probintzia P letra larriz... ez dut esaten gaizki zeudenik, baina guztiak berdin egiteko bakarrik diot. "Argentinako Probintziak" => "Argentinako probintzien zerrenda" ere aldatu dut. Egin dudana ulertu eta gaizki hartuko ez duzula espero dut. Ongi izan, --TXiKi 22:04, 28 Apirila 2006 (UTC)

Kaixo! Nik ere zerbait esan nahi nizun honen inguruan. Jartzen duzun informazioa ondo dago, eta momentuz askoz gehiago agian ez da behar... etorkizuenan landu eta gehiago jarri daiteke. Hala ere ondo legoke maparen bat edo txantiloi bat jartzea kokapenarekin eta abar... askoz hobe geratzen dela uste dut eta gainera aukera handiak ematen ditu informazio txikiak jartzeko. Segi horrela! -Theklan 10:39, 12 Iraila 2006 (UTC)

Portugalgo eskualdeak aldatu

Kaixo, ikusi dut Portugalgo eskualdeentzako artikuluak sortzen ari zarela, eta batzuei izena egokitu diet, amaierako 'a' hori kenduz eta beste zerbait. Kontua da guztiei '...ko eskualde' izena eman diezula, eta honen inguruan nire zalantza zera da: Pinhal Interior Sulgo eskualde, adibidez, Pinhal Interior Sul izenarekin eskualdea ez den beste zerbait existitzen al da? Portugaleraz artikulu pt:Pinhal Interior Sul izenarekin dago, eta hori iruditzen zait bitxia... Eskualdea baldin bada aukera bakarra, izena baino ez zenioke jarri beharko, orain arte behintzat horrela egin dugu-eta. Euskal Herrian, adibidez, Debagoiena daukagu, eta ez Debagoieneko eskualde. Bestalde, artikuluei tiletik ez diegula jartzen, Ariege beharko luke, eta ez Ariége, adibidez. Ongi izan, --TXiKi 15:24, 13 Maiatza 2006 (UTC)

Okzitaniera aldatu

Kaixo, zergatik egiten dituzu redirectak okzitaneratik? Frantsesetik ulertzen dut...—Theklan 18:56, 13 Maiatza 2006 (UTC)

  • Elebidunak direlako, geu bezala. Ondo ibili! --Patxi lurra 19:00, 13 Maiatza 2006 (UTC)
Bai, hori ulertzen dut. Baina ez ditugu redirectak egiten adibidez Txinako izen bat jarrita bere grafia orijinaletik. Ez dut esaten gaizki dagoenik, baina agian soberan dagoen informazioa da, orrian bertan agertzen delako bere okzitanerako izena.—Theklan 19:05, 13 Maiatza 2006 (UTC)
  • Parkatu orduan. Agian arrazoia deukozu, baina inork (nik neuk) inoiz beste artikulu batean okzitanierazko izena bakarrik ipiniz gero, ez zan birbideratuko izen hori euskarazko artikulura. --Patxi lurra 19:09, 13 Maiatza 2006 (UTC)
Horretan arrazoia daukazu. Egin dezakezuna da [[Euskarazko izena|Okzitanerazko izena]] moduan jartzea da.

Italiako eskualdeak aldatu

Kaixo Patxi Lurra. Ikusi dut Italiako eskualdeen artikuluak sortu dituzula. Informazio gehiago emateko, Italiako eskualdeen eskuin-laukia sortu dut, baita ere azpiko-laukia ere. Nahi baduzu Veneto eskualdearekin egin dudan bezala, besteak osatu ditzakezu... Horretarako sartu: {{Italiako eskualdea}} testua eta gero bete datuak (info guztia hemen: Txantiloi:Italiako eskualdea). Gero azpian {{ItaliaEsk}} ipini ere bai. Askoz yxukunagoa geratzen da horrela ;) Eta, bide batez, gogorarazi nahi nizuke Italian, Espainian bezala, probintziak eta hiriburuak izen bera dutela. Horrela Venezia hiria da, probintzia Veneziako probintzia (edo Venezia) ipini beharko litzateke... Ondo izan. --josugoni (hemen idatzi) 17:33, 18 Ekaina 2006 (UTC)


  • Aupa Josu: Denpora tartetxoa hartuko dodanean, ekingo deutsat ziur aski, askoz txukunagoa geldituko da, egia da. Portzierto, zein da biderik errazena beste hizkuntzetan egindako artikuluekin lotura egiteko? --Patxi lurra 17:15, 23 Ekaina 2006 (UTC)

Gaztelerazko idazleak aldatu

Kaixo: Garcia Marquez-ena idatzi dot, eta orain dagoan sailakapenean ("Idazle espainiarrak") ezin dogu sartu. Ez zan zuzenagoa izango beste kategoria bat sortzea "Gaztelerazko idazleak" izenagaz? Berton, sartuko genduzan Miguel de Unamuno edo Jon Juaristi be bai, euskal idazleak ez dira eta. Muito obrigado. --Patxi lurra 17:19, 23 Ekaina 2006 (UTC)

Mezuak aldatu

Badakit denbora daramazula Wikipedian lanean baina agian lagungarri izango zaizu informazio hau:

Wikipedialari baten galderari erantzuteko, bere eztabaidan egin beharko duzu. Bestela, ez zaio "mezu bat duela" oharra irtengo eta agian ez da konturatuko erantzun egin diozula. Orrialdearen goikaldeko botoietan "+" ikurra aurkituko duzu. Bertan emanez, mezu berri bat sortzeko aukera izango duzu.

Lagungarria ez bada, ezabatu ahal duzu.—Barrie (erantzunak hemen) 17:49, 23 Ekaina 2006 (UTC)

Aldaketa txikiak aldatu

Arrasti on. Aldaketa txiki batzuk egin ditut (zure) medikuntza artikuluetan, batez ere terminologia bateratzeko asmotan. Zer deritzozu? Eta, axola ez bazaizu, ilustrazio pare bat ere gehitu ditut. Ez bazaude ados, lasai aldatu (edo eztabaida hasi ;) Ondo pasa geratzen den domeka hondarra. --josugoni (hemen idatzi) 17:28, 16 Uztaila 2006 (UTC)

Idazleen kategoria aldatu

Arrastion Patxi. Idazleak kategorizatzean, edo beste gai batekin berdin, kategoriarik baxuenean egin behar dela ohartarazteko idazten ari natzaizu. Adibidez, Bernardo Atxaga artikulua euskal idazleak kategoria barruan sartzearekin nahikoa da, ez da sartu behar idazleak (orokorrean) kategoria barruan. Esan dudan bezala, berdin beste gai guztiekin. Orri hau irakurri ahal duzu informazio gehiago nahi baduzu.—Barrie · (erantzunak hemen) 17:06, 11 Abuztua 2006 (UTC)

Ikus, gainera aldatu

Gauon Patxi. Ahal duzun neurrian errespetatu wikipediako estilo gida. Badakit azalpenak ez direla nahikoak eta egokiak laguntza orrietan baina Ikusi ere bai izenaren ordez Ikus, gainera jartzea adostu zen. Ongi izan.—Barrie · (erantzunak hemen) 19:19, 15 Abuztua 2006 (UTC)

Bale ba. --Patxi lurra 20:29, 15 Abuztua 2006 (UTC)

Hizkuntzak aldatu

Kaixo. Ikusi dut hortxe zabiltzala hizkuntzei dagozkien artikuluak sortzen; interesgarria da hauxe, behar ditugu-eta. Badaezpada ere gauza pare bat komentatu nahi nizkizun, kontuan izateko. Alde batetik, kontuan izan hizkuntzak a itsatsia duela eta ezin dela hizkuntz erabili. Bestalde, agian interesatu dakizuke honako pdf fitxategi hau, hizkuntza askoren izenak eta baita hizkuntza taldeenak ere euskaraz nola esaten diren azaltzen du bertan. Animo ba! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 17:14, 23 Abuztua 2006 (UTC)

Biografiak aldatu

Kaixo! Azkenaldian biografien artikulu dezente sortzen ari zara, eta horren inguruan gauza pare bat komentatu nahi nizkizuke:

  1. Alde batetik, biografiak ze kategoriatan sailkatu behar ditugunarena. Ahalik eta kategoria baxuenean sailkatzen saiatu beharra daukagu, beraz, ez genuke argentinar baten biografia [[Kategoria:Argentina]] kategorian sailkatu beharko. Idazle asko sortzen ari zara eta kategoria hori hazten ari da, beraz pentsatu dut ongi egongo litzatekeela, idazleen kategoriaren barruan Herrialdekako idazleak kategoria bat sortu eta naziotasunaren arabera sailkatzea. Oraintxe hasiko naiz horrelako zerbait prestatzen. [[Kategoria:Idazleak|B]] sailkatu beharrean, hobe da [[Kategoria:Idazleak|Borges, Jorge Luis]] itxurako sailkapena egitea, Borges beranduago agertu dadin Sanchez baino, adibidez. Eta kategoriekin jarraituz, jakinarazi nahi nizuke duela gutxi sortu genituen jaiotza eta heriotza kategoriez. Honenbestez, 1900ean jaio eta 1966an hildako pertsona bat, adibidez, [[Kategoria:1900eko jaiotzak|Abizena, Izena]] eta [[Kategoria:1966ko heriotzak|Abizena, Izena]] bezala sailkatzen ere saiatu zaitez.
  2. Bestalde, euskarazko Wikipedian onartuta dugun formatu hitzarmenarekin bat egiteko, saiatu zaitez artikuluak horrela hasten:
'''Izena Abizena''' ([[JaiotzaHiria]] ([[JaiotzaHerrialdea]]), [[JaiotzaUrtea]]ko [[JaiotzaEguna]] - [[HeriotzaHiria]] ([[HeriotzaHerrialdea]]), [[HeriotzaUrtea]]ko [[HeriotzaEguna]]) idazle...

Barkatu txapa, guztiok artikulu beretsuak sortzeko diotsut hauxe. Mila esker eta ongi izan! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:37, 7 Iraila 2006 (UTC)

Nire ustez modurik egokiena, eta beste Wikipedietan begiratuta ere horrela sailkatzen dute, bien arabera sailkatzea da, eta printzipioz bi kategoria horiek sortu ditut: Herrialdekako idazleak eta Hizkuntzakako idazleak. Euskal Herriko gaztelerazko idazle bat, honenbestez, [[Kategoria:Euskal idazleak]] eta [[Kategoria:Gaztelerazko idazleak]] kategorietan egon beharko litzateke. Momentuz Euskal idazleak kategoria badaukagu, baina Euskarazko idazleak ez, eta horixe da, adibidez, sortu behar dugunetako bat. Nire ustez hori da egokiena, bilatzeko bi modu izatea, bai hizkuntzaren eta bai naziotasunaren arabera. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:21, 7 Iraila 2006 (UTC)

erregioak aldatu

Kaixo Patxi lurra, Kolonbiako banaketa administratiboa dela-eta, erregioa ordez eskualdea ipini beharko litzateke. Berez, region (gazteleraz, frantsesez edo ingeleses) hitzaren euskal ordain bakarra eskualde da. Aldatuko ditut nik Kolonbiakoak, arazorik gabe. Baina horrelako abizen geografikoa edukita ;) ziur nago beste herrialdeetako eskualdeen arikuluak sortzen jarraituko duzula. Ondo izan: --josugoni (hemen idatzi) 19:16, 30 Iraila 2006 (UTC)

Epa barriro, Azkenean ez nituen eskualdeak nik aldatu, ailegatu nintzenerako norbaitek aurrea hartu baitzidan... Horregatik, ez dakit zergait desagertu den uharteetako eskualde hori. Ezabatu duenari galdetu beharko! Boa noite --josugoni (hemen idatzi) 21:00, 2 Urria 2006 (UTC)


Eta Getxo? aldatu

Segitu baino lehen, Getxo ahaztu duzu Euskal Herriko hiri nagusien artean.Katxijasotzaile 19:26, 8 Urria 2006 (UTC)

Arrastion Lurra. Batzuetan, zerrenda luzea denean eta denei zenbaki bat jarri behar zaienean aurrean, neketsua egiten da lan hau eta gainera baliteke zenbakiren batean okertzea eta hortik beherakoak gaizki idaztea. Horregatik, zuk egiten duzun bezala egin gabe (1. 2. 3...) # ikurra erabiltzea gomendatzen dizut. Adibidez:

1. Ariketa fisikoa. 

2. Higienea.

3. Elikadura.

4. Buru-osasuna.

idatzi beharrean

# Ariketa fisikoa. 
# Higienea.
# Elikadura.
# Buru-osasuna.

honela eginda emaitza berdina da, eta gainera ez dago hutsune askorik batetik bestera. Automatikoki zenbatzen dira. Egin proba. —Barrie(postontzia) 17:54, 28 Urria 2006 (UTC)

Optika aldatu

Arrastion Patxi. Zure laguntza behar dut gauza baten inguruan. Jakin nahi nuke Araba artikuluko Kanpo loturak atalean (hemen duzu horra daraman lotura bat: Araba#Kanpo loturak) agertzen diren aurkibide txantiloiak (Arabako udalerriak, Euskal Herriko lurraldeak eta Espainiako probintziak jartzen dutenak) elkarrengandik banatuta ikusten dituzun edo batera. Besterik ez. Ezkutatzeko eta erakusteko sistema bat jarri baitugu abian eta ez gaude oso ziur nola dabilen. —Barrie(postontzia) 17:05, 5 Azaroa 2006 (UTC)

Benetan eskerrik asko. —Barrie(postontzia) 17:19, 5 Azaroa 2006 (UTC)

Euskal HErriko historia aldatu

Kaixo! Ikusi dut orrialde askotan hainbat datu jartzen zaudela historia atalean. Hau printzipioz ondo dago, baina agian historia baino kronologia artikulu batean egokiagoak liratekela uste dut. Ez dakit, zuk esan zer deritzozun. Aio! -Theklan; (zer?) 13:04, 6 Azaroa 2006 (UTC)

Ondo da, baina agian etorkizunean hori guztia historian batu daiteke eta datu guzti horiek kronologia eran jarri... agian momentuz askoz hobe da egotea horrela, arrazoia duzu. -Theklan; (zer?) 16:01, 6 Azaroa 2006 (UTC)

Euskal Herriko mendiak aldatu

Kaixo wikilari! Euskal Herriko geografia fisikoa artikulua egiten nago. Nire ideia datu nagusi batzuk jartzea da eta bertatik sakontzeko artikuluetara jotzea. Kostarekin jada bukatu dut eta uste dut horrela txukun geratzen dela. Hala ere orain mendiekin hasi naiz eta uste dut jarri dudanarekin ondo egon daitekela, baina sakontzeko zuk eginiko mendilerroen artikuluekin kontatu nahiko nuke moduren batean... zuri bururatzen al zaizu baten bat? -Theklan; (zer?) 17:35, 25 Azaroa 2006 (UTC)

Bai, hor bai nuela hori pentsatua. Nire ideia artikulurako zen hiru atal edukitzea: Pirinioak, Kantauriar mendilerroa eta Euskal mendiak. Horietan kontatzea zeintzuk diren mendilerro nagusiak eta mendi altuenak horietan eta mendilerro bakoitzarako {{sakontzeko}} jartzea. Baina agian zuk egin dituzun mendi guzti horiei infotaula bat jarri beharko genieke, bestela nik jarriko dudan informazioa ez da asko sakontzen. -Theklan; (zer?) 17:44, 25 Azaroa 2006 (UTC)

Erdalduna aldatu

Ze inporta du euskaraz, alemanez edo errusieraz hitzegiten badute? Kabri, (erantzunak hemen) 17:37, 17 Urtarrila 2007 (UTC)

Euskaraz dakien edo ez, ez da errelebantzia handikoa entziklopedia batean. Inongo entziklopedian ez da irtzetzen honako daturik. Eta diskriminazioarekin ez nahasteko, hobe ez ipintzea. Mila esker Kabri, (erantzunak hemen) 19:01, 17 Urtarrila 2007 (UTC)

Hirientzako infotaulak aldatu

Kaixo! Hiri askoren informazioa ari zara jartzen. Formatua hobetzeko bi gauza egingo nituzke nik, jada Sheffield artikuluan egin dut. {{Hiri neutro infotaula}} jarriko nioke, eta taulan dauden datuak bete. Gero {{leku geografia zirriborroa}} jarriko nuke ere, informazio asko ez dagoelako. Laguntza behar baduzu, eskatu lasai! -Theklan; (zer?)   13:19, 23 Urtarrila 2007 (UTC)

Gratitude aldatu

Thankyou very much Patxi lurra for your wonderful translation help!

I am very Grateful.

MAY YOU PROSPER!

Biografiak aldatu

Arratsalde on, gogoratzeko, Biografiak atala Pertsonaia ezagunak izendatu behar dela. Honela bozkatu baitzen. Mila esker eta izan ongi Kabri, (erantzunak hemen) 15:21, 13 Martxoa 2007 (UTC)

Donostia, Getaria... aldatu

Iepa! Donostiako portua izena aldatu dut, euskarazko forma egokia DonostiA delako. Getariako kasuarekin zalantza nuen, baina Euskaltzaindiako webgunean ikusi berri dudanez, Getariaren "a" ere itsatsia da; beraz, Getariako beharko luke "Getariko"-ren ordez. Txapa da, baina tira, hala da. Ondo segi! --Orereta (erantzunak) 16:01, 10 Maiatza 2007 (UTC)


Końskowola - Poland aldatu

Could you please write a stub http://eu.wikipedia.org/wiki/Ko%C5%84skowola - just a few sentences based on http://en.wikipedia.org/wiki/Ko%C5%84skowola ? Only 3-5 sentences enough. Please. 123owca321 20:14, 30 Maiatza 2007 (UTC)

Kategoriak aldatu

Iepa, kategoriak edozeinek sortu ditzazke. Huurengo kodea ipiniz artikuluan: [[Kategoria:XXX]]. Gero sortzeko, ikusiko duzu gorriz dagoela kategoriaren lotura, hau sortu gabe dagoelako da, ba gainean pintxatu eta bertan berriz ere, dagokion kategoria ipini aurreko kodea idatziz. Adibidez, Nevada kategoria, Estatu batuetako estatuen kategoriaren barnean joango da. Hala ere, irakur ezazu Laguntza:Kategoriak. Estatistikak ikusteko, Aparteko:Statistics orrialdean dituzu. Izan ongi Kabri, (erantzunak hemen)   12:06, 7 Ekaina 2007 (UTC)

Idazleak aldatu

Iepa, ikusi dudanez, idazleak euren hizkuntzako kategorian sartzen dituzu, baina ez herrialdeko kategorian. Komeniko litzateke herrialdearen kategorian ere agertzea, bilaketa hobeago batentzazko. Adibidez idazle suitzar bat frantsesezko idazleen kategorian egon daiteke baina suitzako idazleenarenan ere bai. Frantsezez idazteagatik ez da frantziarra izan beharrikan. Izan ongi Kabri, (erantzunak hemen)   11:32, 8 Ekaina 2007 (UTC)

Good Evening Patxi lurra,

Would you mind helping me write a stub http://eu.wikipedia.org/wiki/Auckland_Grammar_School - just a few sentences based on http://en.wikipedia.org/wiki/Auckland_Grammar_School? Only 2-4 sentences enough. Please. ---Per Angusta 08:20, 24 Ekaina 2007 (UTC)

Thankyou so much Patxi lurra for your Brilliant-quality translation effort!
I am very very Grateful.
May you be blessed and may Euskara Wikipedia prosper!
Yours Sincerely, --Per Angusta 08:32, 24 Ekaina 2007 (UTC)

Erandioko auzoak aldatu

Kaixo! Agian Erandioko auzoen orrialdetan informazio pixka bat gehiago jar daiteke, ezta? Ez dakit, argazkiak, koordenatuak, txantiloi bat... diot pixka bat eleganteago gelditzeko. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      14:20, 25 Ekaina 2007 (UTC)

¿Puedes ayudar-me? aldatu

¡Ola! Disculpa por escribir en castellano, pero yo tiengo una paródia de lo himno soviético, y necessito una traducción para lo idioma basco. ¿Puedes hacer esto cuándo quedarte algún tiempo libre? ¡Gracias! --vonusovef (wha?) 20:23, 4 Uztaila 2007 (UTC)

Gernika aldatu

Egunon Patxi lurra. Ez al zaizu gehiegitxo iruditzen Picassoren margolanaren izena Guernica ipintzea? Euskaraz, zalantza izpirik gabe, Gernika da, herria bezala. Picassok horrela idatzi zuela? Noski, bera espainiar frantsestua zen, garai hartako Gernika Guernica zen eta, gainera, artelan ezagunen izenak itzuli egiten dira (ala Les demoiselles d'Avignon esaten diozu zuk?), batez ere euskal kulturari dagozkionak... Nik uste, berehala egiteko aldaketa da. --josugoni (erantzun hemen) 12:19, 10 Iraila 2007 (UTC)

Bazterrak nahasten aldatu

Eman begiratu bat Txokoan, ea zer iruditzen zaizun. --josugoni (erantzun hemen) 20:27, 23 Iraila 2007 (UTC)

Begiratu Wikiproiektu:Euskal Herriko udalerriak/Asteko herria, ea zer deritzozun. --josugoni (erantzun hemen) 19:22, 25 Iraila 2007 (UTC)

Biasteri aldatu

Aupa, Iñaki! Biasteri "Viñaspre" da, ez "Laguardia". Euskaltzaindiak oker zegoela onartu zuen. Guardia orriko kanpo lotura batean azalduta duzu. Izan ondo! --Unai Fdz. de Betoño 09:08, 14 Urria 2007 (UTC)

Mila esker, Unai.

--Patxi lurra 09:48, 14 Urria 2007 (UTC)

Larrabetzu aldatu

Kaixo! Ikusi dut Larrabetzuko auzoak jartzen zaudela... pentsatu al duzu txantiloi bat erabiltzen? Behean aurkibide bat, infotaula bat eskubian eta koordenatuak jartzne adibidez google earth erabilita? Nahi izanez gero mapak jartzkeo txantiloia erabiltzen lagundu ahal dizut. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      18:37, 18 Urria 2007 (UTC)

Lehenengoa egin dut, Alaion jarrita dagoena. Bigarrena orain landuko dut... eta maparena jartzeko Larrabetzuko mapa bat beharko genuke eta koordenatuak ondo jarrita. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      18:42, 18 Urria 2007 (UTC)
Beno, kostatu zait baina bukatu dut txantiloi bat. Larrabetzuko auzoetan jarri dezakezu, nik Goikolexean jarri dut. Gauza da gradu, minutu eta segunduan jarri behar dituzula. Google Earth erabilita egin dezakezu, hau da, auzoa zein den identifikatu eta ondoren behean agertzen diren koordenatuak jarri. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      20:01, 18 Urria 2007 (UTC)
Irudia aldatu dut herrigunea non dagoen ikus dadin. Orain ahal duzunean jarri koordenatuak!-   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      20:56, 18 Urria 2007 (UTC)

Kaixo Patxi Iurra aldatu

Kaixo. Could you please help creating an stub in Euskara corresponding to the English wiki article on the Puerto Rico's pro-independence party?:

http://en.wikipedia.org/wiki/Puerto_Rican_Independence_Party

http://es.wikipedia.org/wiki/PIP

Thank you so much for any help possible!!!

Vizkarrondo albizu agur 03:09, 27 Azaroa 2007 (UTC)

Mila esker!!! aldatu

Kaixo Patxi Iurra:

Eskertsu,

Vizkarrondo albizu agur 03:35, 28 Azaroa 2007 (UTC)

Lugoarrak? aldatu

Kaixo! Ziur Lugoarrak dela eta ez Lugotarrak? Dudak ditut nik honen inguruan. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      14:44, 1 Abendua 2007 (UTC)

interesgarria -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      14:49, 1 Abendua 2007 (UTC)

Garaio aldatu

Kaixo, Patxi Lurra! Garaio aldatu dut. Ez dakit ados egongo zaren. Garaioa esateko Garaio erabili ohi da? Horrela bada, besteari Garaio parkea dei diezaiokegu. --Unai Fdz. de Betoño 10:10, 15 Abendua 2007 (UTC)

Ez dut ulertzen zer zerikusirik duen deklinabideak artikuluaren izenburuarekin. Garaioa bada, deklinazio guztiak erro osoa errespetatuz izango direla pentsatzen dut. Begiratu hemen, Garaioako Udala jartzen du. --Unai Fdz. de Betoño 10:22, 15 Abendua 2007 (UTC)

Auzoetako koordenatuak aldatu

Kaixo Patxi lurra! Auzoetako koordenatuak jartzen ez badituzu nahiko antzua da kokapenmapa jartzea... saiatu bilatzen GoogleEarthen edo mapsen edo antzekoren batean! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      21:08, 15 Urtarrila 2008 (UTC)

Ez da agindu bat, eh! Ez badituzu koordenatuak aurkitzen ez jarri kokapenmapaEH ez ezer ere ez, bestela triste geratzen da mapa... -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      21:11, 15 Urtarrila 2008 (UTC)
Beno, Google Mapsen erreza da bilatzea, baina gero gradu, minutu eta segundutara pasa behar duzu, eta hori zailagoa da (beste lotura batekin edo kalkulagailuarekin egin behar da). Egin dezakezun hoberena Google Earth jaistea da. Bertan lekua bilatzen duzu, zoomarekin eta, eta gainean punteroa jarrita behean zuzenean agertzen dira iparraldeko graduak (dn), minutuak (mn) eta segunduak (sn) eta berdina mendebaldeko gradu, minutu eta segunduekin (de, me, se). Egin behar duzun bakarra horiek kopiatzea da! Beste dudarik baduzu esan. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      21:31, 15 Urtarrila 2008 (UTC)
Kaixo! Bai, desajuste bat zegoen nire metodoa eta Kaxeroren metodoaren artean... baina jada konponduta dagoela dirudi, hori bai, orain berriro ere ingeleraz agertzen da... ea konpondu ahal dudan! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      13:22, 17 Urtarrila 2008 (UTC)
Gogora ezazu hegoaldean dagoenean N=S jarri behar duzula eta mendebaldean dagoenean E=W... horrela txukun-txukun agertzen da! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      13:39, 17 Urtarrila 2008 (UTC)

POUM eta jarkueta eremuak aldatu

Aldaketa desegin dizut, POUMek Espainia bait zuen jarduketa eremua, katalunian indar gehiago izan arren --Alfredo Beaumont 16:57, 30 Urtarrila 2008 (UTC)

Solicitud aldatu

Hola! Disculpa las molestias, soy nuevo aquí, me da pena que no hablo euskera, sin embargo me gustaría escribir una frase de presentación en mi página de usuario, por cortesía. He escrito algo, pero no sé si está correcto. Lo que quisiera poner es: "Soy Zoltán, usuario de las Wikipedias húngara y española". Espero me puedas ayudar y gracias de antemano. Un cordial saludo desde Budapest. --El Mexicano 17:41, 4 Martxoa 2008 (UTC)

Gracias. --El Mexicano 16:56, 5 Martxoa 2008 (UTC)

Laguntza aldatu

Kaixo Patxi! Verás, acabo de crear el artículo del municipio granadino de Cájar, y me gustaría incluir que "Su término municipal es el más pequeño en extensión de todo el país, y goza de la renta per cápita más elevada de la provincia granadina". Por favor, ayúdame si tienes tiempo, y tradúceme esa frase. Estaré muy agradecido. Askarrik asko! Granadar 18:17, 2 Maiatza 2008 (UTC)

"Udalerri hau herrialde osoko txikiena da, eta Granadako probintziaren per capita errentarik altuena dauka"

Ondo segi!

--Patxi lurra 18:24, 2 Maiatza 2008 (UTC)

Edizioen erregea aldatu

  Wikipedian aldaketa gehien egin dituena zara, eta oraindik ez daukazu izarrik? Tori, hor daukazu bat, aldaketa txikiena bada ere.--Assar; (erantzun hemen) 14:56, 11 Maiatza 2008 (UTC)

IZB ala GHI aldatu

Kaixo Patxi Lurra. Begiratu, mesedez, Eztabaida:Istripu zerebrobaskular, ea zer deritzozun. --josugoni (erantzun hemen) 20:45, 15 Maiatza 2008 (UTC)

Zuk eta hiztegiak hala badiozue, niri ondo iruditzen zait. Zu zara aditua gai hauetan. Ondo izan. --josugoni (erantzun hemen) 11:58, 16 Maiatza 2008 (UTC)

Euskarazko Wikipedia komunitate gisa Espainiako Wikimedian aldatu

Iepa, Euskarazko Wikipedia Espainiako Wikimedia atalean parte hartuko ala ordezkatua egongo den ala ez zehazteko bozketa ireki bat antolatu da. Etorkizunean euskarazko Wikipediako lankideren bat proiektu huran parte hartzea erabakitzen badu, titulu pertsonalera egiten duela argi izan eta inolako komunitaterik ez duela ordezkatzen jakin beharko du. Ezezkoa irtengo balitz, etorkizunean Euskal Herriko Wikimedia atala sortu nahiko bazen, erraztasun bat gehiago egongo litzateke.

+ Nahiko zenuke euskarazko Wikipedia Espainiako Wikimedia Fundazioan komunitate gisa ordezkatua egotea?

Bozketan parte hartzera animatzen zaitut, izan ongi. Espainiako Wikimediaren bozketa

Kabri, (erantzunak hemen)   12:00, 4 Ekaina 2008 (UTC)

Koordenatuak aldatu

Kaixo Patxi lurra! Artikulu pila sortzen dituzu eta horietako gehienak udalerrietakoak. Koordenatuak jartzerakoan zuzenean jartzen dituzu eta interesgarriagoa izango litzateke koordenatuen txantiloia erabiliko bazenu. Horrela loturak sortzen dira, mapatxoa agertzen da eta beste gauza asko egin daitezke koordenatu horiekin, mikroformatu eran agertzen baitira. Oso erraza da, egin behar duzun bakarra {{koord}} erabiltzea da, adibidez, honela: {{koord|34|2|23|N|3|43|58|W|region:PT_type:city(biztanleria)|display=inline,title}}. Egin behar duzun bakarra zenbakiak aldatzea da, N eta W aldatzea ez badago iparraldean eta mendebaldean, region horretan herrialdea jarri (PT, ES, EH...) eta biztanleriarena parentesi artean jarri. Dudarik baduzu galdetu, fale? Aio! -Theklan · ezt  · @   15:34, 13 Ekaina 2008 (UTC)

Diéresis aldatu

Aupa Patxi! Oye, tengo una duda: voy a crear el artículo sobre Güéjar Sierra (un municipio de Granada), y no sé si nombrarlo "Güejar Sierra" o simplemente "Guejar Sierra". ¿Exíste la diéreis en euskera? Eskerrik asko. Granadar 14:21, 27 Ekaina 2008 (UTC)

Muchas Gracias, Patxi. Ya estoy "trabajando en ello" (bueno, en verdad sólo hago esbozos... dado que no sé hablar euskera, así que mucho es jejej). PD: Estás invitado a que vuelvas por estas tierras cuando quieras; recuerda que tenemos de todo: montaña, costa, vega, etc. Saludos. Granadar 14:43, 27 Ekaina 2008 (UTC)

- edo ezer ere ez aldatu

Kaixo Patxi! Askotan jartzen duzu artikulu bat sortzerakoan daturik ez duzun eremuaren ondoan - bat. Hobe da ezer ere ez jartzea, bestela softwareak zerbait bezala interpretatzen du. Irudiekin egin duzu eta interpretzatzen du badagoela - izeneko irudi bat. Beraz hobe da ezagutzen ez dituzun eremu horiek edo hutsik uztea edo eremua bera ezabatzea. Ondo segi! -Theklan · ezt  · @   11:14, 5 Uztaila 2008 (UTC)

Groningen aldatu

Ieup! Groninga ez al da espainiera? Euskaltzaindiak ez badu ezer esan, nik Groningen jarriko nuke. --Unai (esaidank) 14:44, 14 Uztaila 2008 (UTC)

Aita Menni Ospitalea aldatu

Kaixo Patxi, Guztiz berria naiz Wikipedian eta ez dakit bide egokia hau den baina hala ez bada, barkatzeaz gain esango didazu zer egin beharko nukeen. Ikusi ahal izan dudanez, Aita Menni Ospitalearen inguruan zenbait aipamen agertzen dira hainbat artikulutan (Debagoiena, Arrasate, Gesalibar eta Aita Menni Ospitalea). Bertan esaten dena ez da guztiz zuzena, batik bat Gesalibar auzoan bat ez baina bi ospitale daudelako, Aita Menni Ospitalea batetik eta San Juan de Dios Ospitalea bestetik. Biak 1898an sortu ziren Benito Menniren eskutik, baina betidanik bi erakunde izan dira. Tira, luze joko luke guztia hemen argitzeak eta esaten nizun bezala, ez dakit zer den egokia baina nonbaitetik zure erantzuna etorriko zaidala espero dut. Ondo izan, Juan Carlos Aristorena Aita Menni Ospitalea 212.81.144.158 10:42, 24 Uztaila 2008 (UTC)

Euskal Herrian Euskaraz article in English and Welsh aldatu

Kaixo Patxi, I noticed an iterwiki link form the Basque language article about Cymdeithas yr Iaith Gymraeg has been added to the English Wikipedia, I assume by you. I notice a link from that version to Euskal Herrian Euskaraz, which I'm also assuming is similar to CYIG. It would be great to have an article about this group/organisatin on both the Welsh and English wiki's. Could you translate it into English, which I'll edit and also translate into Welsh? I've created an article about a group called Demokrazia Euskal Herriarentzat on the Welsh wiki, but to be honest, I don't know how correct it is. If I translated contents into English, could you check it to see if I've got my facts right?

Eskerik Asko

Rhys (cy)(en)

Ikastolen zerrenda aldatu

Kaixo Patxi Lurra, ikastolen zerrenda bat osatu duzula ikusi dut. Ikastola artikuluan ikusi dudanagatik, horiek EHko Ikastolen Konfederazioan sartutakoak dira soilik. Badaude beste batzuk ere, bai kontzertatuak (adibidez, Gasteizko Olabide) bai publikoak edo "publifikatuak" ere. Nik uste dut egokiena litzatekeela artikuluaren izena aldatzea, edo bestela beste horiek ere eranstea, bakoitzaren estatusa adieraziz. Nik ordea ez dakit non eskuratu ikastola guztien zerrenda...--Assar; (erantzun hemen) 16:40, 1 Iraila 2008 (UTC)

Marginalia aldatu

Aupa Patxi! Marginalia Joseba Sarrionandiaren saiakeraz sortutako artikulua Marginalia (Joseba Sarrionandia)-ra berbideratu dut, gaztelaniazko wikipedian ikusi dut eta marginalia testu mota bat ere badela. Horregatik, Marginalia artikuluan argipen orria jarri dut. Aldatu nahi duzuna, noski. Ondo segi, --Orereta (erantzunak) 17:28, 12 Azaroa 2008 (UTC)

Peru eta Panama aldatu

Kaixo Patxi lurra. Oraindik ez dut ulertzen zergatik aldatu dituzun Peru eta Panama artikuluen izenburuak, Perú eta Panamá ipintzeko. Lehen zegoen bezala utzi dut eta Euskaltzaindiaren estatu izenen araua gehitu, erreferentziatan. Argituko didazu mesedez aldaketaren zergatia? Egia esan harritu xamarra nago-eta... --josugoni (erantzun hemen) 16:43, 14 Martxoa 2009 (UTC)

Administratzaile izan nahi? aldatu

Arratsaldeon Patxi Lurra, txokoan administratzaile berriak izendatzeari buruzko solasaldi interesgarria dago. Wikipedian aldaketa gehien egin duena zu zarela ikusirik eta beteranoenetakoa zarela kontuan hartuz, nik zure izena eman dut administratzaile izateko. Zer iruditzen zaizu? --Assar; (erantzun hemen) 17:22, 17 Martxoa 2009 (UTC)

Zezenketen aurkako mugimendua aldatu

Hola. Ante todo disculpa que te hable en español, pero es que no tengo ni idea de euskera. He visto que tu creaste el artículo Zezenketen aurkako mugimendua (que supongo querrá decir algo así como "Antitauromaquia) y te comento, por si quieres añadir esos datos a este artículo que en el equivalente en español he puesto algo que creo debería figurar en todas las versiones del artículo de cada Wikipedia (para los antitaurinos por temas del bienestar animal no es el motivo más importante, pero para otros sectores si):

"Finalmente, también ha sido objeto de crítica que la tauromaquia sea financiada con dinero público.[1] En 2007, al sector taurino español se destinaron 500 millones de euros en forma de subvenciones.[2] y en 2008 casi 600.[3]"

  1. No permitas que tus impuestos financien la tortura a los toros: ¡Actúa ya! AnimaNaturalis
  2. Parte de nuestros impuestos se dedican a financiar estas prácticas. Cada gallego aporta 42 euros al año a la tauromaquia 21/07/2008. El Progreso
  3. Los alcaldes antitaurinos cierran el grifo a las corridasPúblico

Añadiría esos datos yo mismo, pero como he dicho, no hablo este idioma. Saludos. Akhran 21:40, 23 Martxoa 2009 (UTC)

Veo que lo has añadido en seguida, gracias. Próximamente intentaré contactar con alguien de la Wikipedia en francés para que haga lo mismo e intentaré añadir esos datos yo mismo a la Wikipedia en inglés (donde no hay artículo sobre el tema pero si una sección en el dedicado a la tauromaquia). Saludos y gracias una vez más. Akhran 20:30, 24 Martxoa 2009 (UTC)

Ikus, gainera aldatu

Kaixo Patxi lurra! Artikuluak sortzen dituzunean askotan "Ikus, gainera" erabiltzen duzu izen bera duten beste leku batzuk izendatzeko. Nire ustez hau ez da erabilera egokia, berez ez baitaude loturik. Hau da, Paris artikuluan ez dugu jartzen Paris Hilton ere ikusteko, baizik eta Louvre, edo Frantziako historia, edo Parisko Komuna. Izen bera duten lekuen artikuluak biltzeko argipen orrialdeak ditugu eta horiek sortzea oso ondo dago, informazio ugari ematen dutelako. Laguntzarik behar baduzu edo ados ez bazaude esaidazu! -Theklan · ezt  · @   15:53, 26 Abuztua 2009 (UTC)

Ez zaizu ahaztu esaldia bukatzea? eta gaur egun...?--Unai (esan) 18:00, 7 Urtarrila 2010 (UTC)


Euskara garbia aldatu

Euskara garbia-rentzako sarrera egitea oso polita iruditzen zaidak (hobe igual garbizalekeria ez?), eta ahal dudanean lagunduko diat. Hala ere, eman duan hiztegia goitik behera errepasatu beharko huke. Lan handia hartu duk idazten, eta eskertzen diat ahalegina, baina gosaldu, bazkaldu eta afaldu/apaldu noiztik dituk sabinismoak? Hori nire etxean egunero egiten diagu, to. Ikus artikuluaren eztabaida atala.--Amonamantangorri 05:28, 21 Martxoa 2010 (UTC)

Hara patxi, euskara garbian hitz zerrenda luze-luzea jarri duzu, baina ez duzu esaten zer hiztegitatik atera dituzun. Hitz asko (zuhurra izango naiz eta ez dut gehienak esango) zaharrak dira.

Hitz asko Arana eta Azkueren garaia baino askoz lehenago asmatutakoak dira (Larramendik-eta), norbaitek goian esaten duen moduan. Beraz Euskara garbiaren artikuluaren sarreran argituko dut. Bestela, Elhuyarren hiztegian agertutako "Neol." (neologismo) guztiak zerrendan sartu ditut. Azken finean, garbizale guztiek neure iritzian antzeko helburua zeukaten, XVIII. mendean edo XX.enean: Gaztelerak ez "kutsatutako" hizkuntza bat alegia.

--Patxi lurra 13:11, 27 Martxoa 2010 (UTC)

Hiztegian Neol. jartzeagatik ere, horrek ez du esan nahi hitz horiek garai berean eta helburu berarekin sortu zirenik. Batzuk asmatu izango ziren latin eta erromantze usaina zuen guztia euskaratik kanporatzeko, aranazaleek egin bezala; edo bestela, erakusteko eta goraipatzeko euskarak nolako erraztasun politak ematen dituen hitz berriak sortzeko beharra dagoenean (apologia) eta bidenabar frogatzeko euskarak beste edozein hizkuntzak adina balio duela: hori egin zuten Larramendik, Azkuek....

Eta bestalde, ordurarte euskaraz ikutu gabeko gaiak zeudenean terminologia asmatu egin behar zen, eta Azkuek hori egin zuen, beste askok bezala. Espainolak, frantsesak eta beste hizkuntza handiek ere badituzte horrelako neologismoak, auskalo nork eta noiz asmatuak.

Gainera, aditu ondo, Azkue pixkat bai, baina LARRAMENDI EZ ZEN GARBIZALEA. Eta hura baino lehen, Iparraldeko hiztegigile eta idazleak ere ez ziren garbizaleak, eta Larramendiren hiztegiko neologismo asko haiei kopiatuak dira.

Eta berriro diot, batzar, afaldu, bazkaldu, gosaldu, guda/gudu, ugarte,... Horiek ez zituen Elhuyarrek neol. bezala markatuko ez?

Berriro diot. Hobe zenuke (genuke) horretaz idatzi dena irakurri, eta gero artikulua egin. Aldrebes eginda, horrela aterako da, aldrebesa. --Amonamantangorri 02:29, 8 Apirila 2010 (UTC)

Kaixo! aldatu

Bon dia, he llegit que entenies prou bé el català i he preferit escriure't en aquesta llengua que en anglés o una altra llengua d'estat. Perdó, sé molt poques coses de basc... T'escric per a veure si pots donar el suport a la nostra associació "Amical de la Viquipèdia" que està intentant de ser un Chapter però ha tingut problemes per no representar un estat. Si ens vols ajudar, pots afegir Txantiloi:Wikimedia CAT que m'ha traduït molt cortesament Hegibeltz/Tuc negre, a la teua pàgina principal. Eskerrik asko/gràcies, fins aviat, que tingues un molt bon estiu, agur!Capsot 15:27, 11 Ekaina 2010 (UTC)

solicitud de traducción para es:Campora San Giovanni, es:Mérida (Venezuela) y es:Feria del Sol (Mérida) en Euskera, gracias de verdadero corazón--Lodewijk Vadacchino 14:53, 8 Iraila 2010 (UTC) aldatu

Buenos días y Buen Principio de Semana, te escribo desde Calabria y moralmente de Venezuela, para preguntarte cortésmente si pudieras traducir cuando tienes tiempo, los artículos que te he citado en euskera, visto que muchos partieron de allá por Venezuela. Soy muy atado y aficionado a Mérida, ciudad que quiero muchísimo y que he conocido por un conocido social network, y he quedado se asombrado por la generosidad de estas gentes. Sayas mi querido amigo y colega que debo todo a Mérida si soy la persona de hoy, una persona solar y viva. de la pequeña comunidad estrechada de Campora San Giovanni he iniciado un recorrido, muy bonito y debo todo a estas personas. luego también he tomado a corazón la Feria en cuánto sea los organizadores que algunas reinas son mis amigos queridos y estimados. si me ayudaras me desadeudaré con algunas traducciones a tu agrado, conozco más allá de que el italiano y sus dialectos afínes (o sea siciliano, napolitano, véneto, piamontés, boloñés, genovés, y así a seguir), y así algunas otras lenguas y cito: francés, alemán, un poco esperanto.También puedo hacer ayudarte también dais mis conocimientos en polaco, nahuatl, ruso, chino. en la espera de una tuya cierta respuesta te doy las gracias en antelación por la paciencia que tendrás. un abrazo y Feliz Día♥--Lodewijk Vadacchino 14:53, 8 Iraila 2010 (UTC)

està bien tambien un ezbozo por las dos ciudades♥...eso es un pequeño pesamiento desde Mérida, un abrazo todavia--Lodewijk Vadacchino 14:53, 8 Iraila 2010 (UTC)
perdona mi espanol feo pero soy autodidacta, te promito que te harè lo que me comandaras♥, perdoname pero equivoqué tambien la pagina :(--Lodewijk Vadacchino 14:56, 8 Iraila 2010 (UTC)

Kaixo, et desitge un molt bon any nou! aldatu

Kaixo, lamente no tenir prou temps per a saber una mica més d'euskera i d'imposar el meu català. T'escric essencialment per a desitjar-te unes molt bones festes de nadal i d'any nou amb moltíssima felicitat, salut i prosperitat, però també per a dir-te que estem preparant el desé aniversari de la Viquipèdia i que esperem poder comptar amb la presència d'almenys alguns de vosaltres per a representar l'euskera. Que 2011 siga un any meravellós per a tu i la teua família, el teu país i aquesta wikipedia. Et deixe a sota l'enllaç en el qual havia escrit un missatge general però que em tem que gairebé ningú no ha vist: http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia_eztabaida:Enbaxada#Kaixo_a_todos.2C_cosas_diversas_y_sobre_todo_Felices_Navidades_y_Pr.C3.B3spero_A.C3.B1o_Nuevo. Una abraçada i de nou un molt bon any nou! Eskerrik asko per la teua atenció. Agur! Claudi/Capsot 22:09, 1 Urtarrila 2011 (UTC)

E-postak aldatu

Kaixo, Patxi lurra! E-postak bidaltzeko aukera ez duzu aktibatuta. Aktibatuko zenuke? Bestela, bidali egidazu e-posta bat, mesedez: unai (puntu) fernandezdebetono (a bildua) ehu (puntu) es. --Unai (esan) 10:50, 23 Urtarrila 2011 (UTC)

Saioa hasi eta goian "hobespenak" sakatu. Ondoren, "Lankide profila" lehenengo orrialdearen behealdean "E-posta aukerak" dauzkazu. Laukitxoan e-maila sartu eta "Beste lankideen e-posta onartu" aukeratu; "Hobespenak gorde" sakatu. Listo! --Unai (esan) 09:19, 25 Urtarrila 2011 (UTC)

Galdera bat aldatu

Kaixo, Patxi.

Sendagilea zarenez ogibidez, euskalduna eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakunderaren partaidea, galdera bat egin nahi dizut.

Josu nauzu, biologoa, eta Biologiaz aritzen naiz gehienbat gure wikipedia honetan.

Eztabaida honetatik aparte egin nahi nizuke galdera hori. Idatziko al didazu nire e-mailera, mesedez? Honako hau da: iraurgiberri (arroba) hotmail (puntu)com.

Mila esker.

-Josu 16:59, 26 Otsaila 2011 (UTC)

E-Maila aldaturik? aldatu

Kaixo Iñaki.

Zure e-mail partikularrera saiatzen ari naiz mezu bat bidaltzen, baina ez dit onartzen.

E-maila aldatu al duzu?

Nirea duzunez, idatzi iezaidazu, mesedez.

Mila esker.

-Josu 18:44, 9 Apirila 2011 (UTC)

A little question aldatu

Hello! I'm user from Poland. Do You know someone who can translate a few sentences about one Polish artist to the Basque version? :) I'm talking about Józef Gosławski, the author of Chopin monument in Żelazowa Wola. Of course, only few words, like in, e.g., Italian or German version... Regards! TR 19:32, 14 Abuztua 2011 (UTC)

Biografia artikuluak kategorietan antolatzeko, {{</nowiki>DEFAULTSORT|Deitura, Izena}} aldatu

Kaixo, Patxi. Ikusi dut dagoeneko DEFAULTSORT parametroa duten zenbait biografia artikulutan (adibidez, hemen) kategoria bakoitzean pertsona horren deituraren lehenengo letra jartzen duzula. Hori, ordea, desegokia da: nahikoa da parametro hau jartzea, kategoria guztietan era honetara antolatzeko:

{{DEFAULTSORT|Deitura, Izena}}

Horrela, pertsona horri deitura edo izena aldatzen badiogu, behin aldatzearekin nahikoa izango da kategoria guztietarako, txukunagoa da.

Kategoria bereziren batean parametro horretakoa ez den ordenaren bat eman behar zaionean, orduan bai, jarri behar da letra. Ondo izan, eta segi beti bezain langile. --Xabier Armendaritz ·   11:43, 29 Iraila 2011 (UTC)

Salburua aldatu

Aldaketa hau egin dut, ze sartu duzun informazioa jadanik sartuta dago hemen, eta auzo bakoitzarena bere lekuan.--Assar; (erantzun hemen) 11:42, 1 otsaila 2012 (UTC)

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea aldatu

Aupa, Iñaki! Josu naiz, Wikipedia honetan gehienbat Biologiari buruzko ekarpenak egiten dituena. Zurekin egon nintzen duela 5 urte Azpeitian Kilometroak jaia antolatu genuenean, gogoratzen? Laguntza oso baliotsua eman zeniguten egun hartan zuk eta zure lagunek (mila esker, berriz!). Zurekin kontaktatu nahi nuke, jakin baitakit Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen partaide zarelako. Asko eskertuko nizuke niri idaztea. Nire e-maila: iraurgiberri@hotmail.com. Mila esker eta laster arte. -Josu (eztabaida) 18:35, 18 apirila 2016 (UTC)

Nahi gabeko edizioa aldatu

Barkatuǃ Nahi gabe egin dudan edizio honekin, zuk egindako hobekuntza bat desegin dut. Berehala desegin dut nire edizioa, baina ez nuen azalpenik eman gabe utzi nahi. Ondo izan. --Xabier Armendaritz   2016-06-23, 04:27 (UTC)

Ondo da. Segi fin! --Patxi lurra (eztabaida) 04:40, 23 ekaina 2016 (UTC)

Pankrearen inflamazioa aldatu

Kaixo Patxi. Pankrearen inflamazioa artikulua sortu du anonimo batek eta uste dut pankreatitis artikuluaren berdina dela. Ideia askorik ez dut medikuntzan eta zure iritzia ezagutzeko idazten dizut. Mila esker!--Xabier Cañas (eztabaida) 23:44, 10 urria 2016 (UTC)

Arrazoia duzu, Xabier. Txukunduko dut (biek bat egin). --Patxi lurra (eztabaida) 15:22, 12 urria 2016 (UTC)

Request aldatu

Greetings.

Could you create the article en:Azerbaijani literature in Basque?

Thank you.

Share your experience and feedback as a Wikimedian in this global survey aldatu

  1. This survey is primarily meant to get feedback on the Wikimedia Foundation's current work, not long-term strategy.
  2. Legal stuff: No purchase necessary. Must be the age of majority to participate. Sponsored by the Wikimedia Foundation located at 149 New Montgomery, San Francisco, CA, USA, 94105. Ends January 31, 2017. Void where prohibited. Click here for contest rules.

Your feedback matters: Final reminder to take the global Wikimedia survey aldatu

(Sorry to write in English)

Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidan aldatu

eu

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.

Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan

Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:34, 19 martxoa 2017 (UTC)

Translating Ibero-America is back! Come and join us :) aldatu

Hi!

Iberocoop has launched a translating contest to improve the content in other Wikipedia related to Ibero-American Culture.

We would love to have you on board :)

Please find the contest here

Hugs!--Anna Torres (WMAR) (eztabaida) 00:38, 12 ekaina 2017 (UTC)

Share your experience and feedback as a Wikimedian in this global survey aldatu

WMF Surveys, 18:40, 29 martxoa 2018 (UTC)

Reminder: Share your feedback in this Wikimedia survey aldatu

WMF Surveys, 01:38, 13 apirila 2018 (UTC)

Your feedback matters: Final reminder to take the global Wikimedia survey aldatu

WMF Surveys, 00:48, 20 apirila 2018 (UTC)

Artikulu hau hobetzen lagunduko dizut, eskerrik asko: Pedro de Betancur.--95.22.182.156 08:54, 24 apirila 2018 (UTC)

Community Insights Survey aldatu

RMaung (WMF) 18:18, 9 iraila 2019 (CEST)Reply

Reminder: Community Insights Survey aldatu

RMaung (WMF) 21:47, 20 iraila 2019 (CEST)Reply

Onak nabarmen lehiaketa martxan da aldatu

Translation Isabelle de Charrière aldatu

Hello Patxi lurra Could write/translate the article of Isabelle de Charrière for the euwiki? That would appreciated. Boss-well63 (eztabaida) 18:00, 2 maiatza 2020 (CEST)Reply

Translation request about the article 'United Nations General Assembly Resolution 68/262' aldatu

Hello dear Patxi lurra, saw your wonderful contribution in Basque Wikipedia. According to the subject I would like to ask you translate the small article into Basque, andgabe add it to the wikipedia. Thank you in advance for your support/contribution and best wishes! —Aurreko iruzkin sinatugabea 188.96.175.234 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.

 

You have been a medical translators within Wikipedia. We have recently relaunched our efforts and invite you to join the new process. Let me know if you have questions. Best Doc James (talk · contribs · email) 12:34, 6 August 2023 (UTC)