Idatzi mezu berri bat



Nirekin azkarrago harremanetan jartzeko: Bidali mezu elektroniko bat



Aurreko eztabaidak:



Brujas aldatu

Berandu xamar erantzun dut, baina Eztabaida:Brujas/Brugge orrian duzu... Ea zer iruditzen.--josugoni (erantzun hemen) 21:39, 7 Maiatza 2009 (UTC)

Pícaros roubados polo franquismo // Niños robados por el franquismo en gl.wiki aldatu

Al ignorar euskera, no soy capaz de encontrar la sección de taberna, de modo que te copio a ti el mensaje que quería dejar ahí, al igual que hice en la wiki catalana y hace un momento en la española. A ver si pudieras ponerlo tú donde corresponda. Gracias y perdona por molestarte.

Hoy me he puesto con este artículo en la Galipedia y creo que sería interesante que otras wikis tuvieran este mismo artículo entre sus filas. Pienso, principalmente, en la vasca y la catalana. Saludos. Atobar.--89.150.118.147 00:24, 9 Maiatza 2009 (UTC)
Graciñas, Orereta, pola túa axuda. Un saúdo.--Atobar 11:13, 10 Maiatza 2009 (UTC)

Irlandako ataria aldatu

Arratsaldeon Orereta!

Ba bai, arrazoia duzu. Donegal eta Ipar Irlandako zenbait eremutan hitzegiten den eskoziera jarri beharko nuke eta hala egingo dut. Ataria oraindik osaketa lanean dabilkit eta amaitu gabe dago. Azalaren ongietorrian zuk ziozun ingelerazko bertsioaren (fidagarriena, oraingoz irlanderazko bertsiorik ez baidago) eskozierako ongietorria ere ipiniko dut, bai eta kultura atala sortzen dudanean eskoziera beste irlandako hizkuntza ofizialekin batera aipatu. Literaturaren ikuspuntutik ingelera eta irlandera jarri ditut baina zoritxarrez ez dut eskozierar literaturaren egilerik ezagutzen (sahiatu nahi euskal wikipedian aurkitzen), halere batzun-batzuk ezagutzen badituzu mesedez aipa diezadazkezu, ahalik eta azkarren jarriko bainituzke literaturako atalean.

Besterik gabe, beste Irlandako atariari buruzko iradokizunik izan ezkero lasai-lasai esan zaidazu.
Bestaldetik asko eskertzen dizut orain egin didazun iradokizuna eta lehen bai lehen betetzen sahiatuko naiz.
Eskerrik asko eta arratsaldeon pasa! --Euskalduna (erantzunak) 17:20, 2009ko Maiatzaren 18a (UTC)

Ayuda para wikibooks en catalán aldatu

Kaixo, Orereta,

Perdón de antemano por no poder expresarme en euskera. Queria preguntarte si podrías ofrecerte para traducir un pequeño párrafo de Wikibooks en catalán, con el fin de poder ofrecer una bienvenida multilingüe en nuestro libro para aprender catalán. El párrafo en castellano lo puedes encontrar aquí (solo habría que traducirlo y escribir-lo en la sección Euskera).

Si pudieras hacerlo, te estaría muy agradecido. Atentamente; --Xavier Dengra 17:02, 5 Uztaila 2009 (UTC)

  Egina.
--Euskalduna (erantzunak) 04:05, 2009ko Abuztuaren 29a (UTC)

estatistika aldatu

Estatistika artikuluan14:52, 16 Uztaila 2009 (UTC)Joxemai historia atala garatu duzula ikusi dut. Artikulu nagusiaren laburpen bat egiteko asmoa daukat (ez dakit noiz ordea). Zer iruditzen zaizu?

Filipinetako hizkuntzak aldatu

Egia! Ez dut ikusi... Oraintxe konponduko dut... --josugoni (erantzun hemen) 22:53, 18 Uztaila 2009 (UTC)

greziar arkitektura aldatu

Arrazoia! "-tar/-ar arkitektura" gehienak "gaizki" daude. Aldatu behako ditut/gu. Ondo izan. --josugoni (erantzun hemen) 20:40, 27 Abuztua 2009 (UTC)

Leonera aldatu

Kitto! Orain bakarrik erabiltzaile anonimoentzat dago blokeatua. -Theklan · ezt  · @   18:51, 27 Urria 2009 (UTC)

István Sándorfi aldatu

Hi, my friend! Could you make an Esukara translation about this article: en:István Sándorfi He is a Hungarian painter, my role-modell. He died in 2007, this is my rememberance for him. I want him to have articles in a lot of languages... Thank you. --Eino81 23:22, 29 Urria 2009 (UTC)

Abertzaletasun infotaula aldatu

Gabon Orereta. Nik ez nuen kendu infotaula EAJ artikulutik, baina ados nengoen, ze ez da batere ongi geratzen alderdi politikoaren infotaularekin batera. Horretaz gain, infotaula horren edukia nahiko "berezia" da, kontzeptuaren maila asko ukitzen baititu: kontzeptuak, "eragileak", pertsonak etab. Horregatik, nik ez nuke infotaula hori agertzen diren artikuluetan txertatuko, baizik eta abertzaletasun artikuluan bakarrik, aurkibide gisa. Gainera bi kontu gehiago daude.

  • Bat: zergatik dago "eragileak" atala? Azken batean, guztiak alderdi politikoak dira, ETA kenduta. Nigatik alderdi politikoak atala sortuko nuke eta gero beste bat ETA izendatzeko (talde terroristak/erakunde armatuak? erabakitzekoa).
  • Bi: abertzaletasun eta nazionalismo ez dira gauza bera, baina desberdintasuna ez da "abertzaletasun" euskalduna eta "nazionalismo" besteena. Badakit hori dela euskaraz gehienetan erabiltzen den adiera. Hala ere, infotaularen izena "euskal abertzaletasuna" izendatuko nuke, horri buruz baita. Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 23:36, 13 Azaroa 2009 (UTC)
Aldaketa batzuk egingo ditut (aurkibidea Abertzaletasun artikuluan ipini, azpiatalak berrantolatu) ea zer deritzozun. Eta Abertzaletasun artikuluaren hasiera-hasieran honako mezua ipintzeko asmoa nuen: Artikulu hau euskal abertzaletasunari buruzkoa da, kontzeptu orokorrari buruzko artikulua ikusteko: Nazionalismo. Ea zer iruditzen. --josugoni (erantzun hemen) 17:42, 15 Azaroa 2009 (UTC)
Azkenean, alderdi politiko eta bestelako erakunde/elkarte/sindikatuen artikuluetatik kendu dut, bertako txantiloiekin ez zetorrelako ondo eta, gainera, harremana lauso xamarra delako. Baina kontzeptu politikoen artikuluetan utzi dut (Ezker Abertzalea, Gudari Eguna, Aberri Eguna). --josugoni (erantzun hemen) 17:50, 15 Azaroa 2009 (UTC)

Ongi da, egin dezagun besteekin ere. Izan ere, nik abertzaletzat hartzen dudan alderdi edo talde bat niretzat abertzalea izan daiteke eta beste batentzat ez, nahiz eta erakundeak bere burua abertzaletzat eduki. Zuri Falange-a errepublikarra iruditzen al zaizu? Niri ezta gutxiago ere, baina hori da Wikipediak jartzen duena. Beraz, izan gaitez zuzenagoak eta "bere burua" hori gehitu.

Eta bestearen harira, nik ez dut Berria prentsa espainolistatzat hartzen; argi dago Garan ez zaizula informazio hori aterako, ez baitzaie interesatzen, ETAko preso batzuek orain gutxi estrategia armatuaren aurka kaleratu zuten gutuna ere ez baitzuten atera, baina beste guztiek ematen dute poliziak aurkitutako materialaren berri, eta denek informazio bera emanez. Egunkari bat erratuta egon daiteke, baina egunkari guztiak erratzea...

Aupa! Zergatik ez duzu zure burua aurkezten?--Unai (esan) 12:14, 30 Abendua 2009 (UTC)

Eskerrik asko aldatu

Perdona que te escriba en castellano, lo que pasa es que no domino el euskera. Sólo me dirijo a ti para agradecerte lo que has hecho en el artículo Bide Neokatekumenala, un abrazo. --Vubo 18:35, 13 Urtarrila 2010 (UTC)

Ez duzu uste hobeto dela gertakaria nabarmentzea? Behintzat, irakurleak jakin dezan bertan klik eginez, artikulu sakonago bat daukala. Ingelesezko Wikipedian ere egiten dute antzeko zerbait. Zariquiegui 19:43, 17 Urtarrila 2010 (UTC)

Bai, baina albiste gehienek ez dute gertaera sakontzen duten artikulu bat, horregaitik nioen. Zariquiegui 20:53, 17 Urtarrila 2010 (UTC)

Euskal mitologia txantiloiak aldatu

Epa Orereta! Ba, ez. Azken bolada honetan greziar mitologiaz bai, baina euskal mitologiaz ez dut idatzi (aldaketa txiki batzuk besterik ez nituen egin). Beno, Iratiko San Salbatore baseliza artikuluak mitologia atala du eta, ziur asko, gaur ala bihar frantsesezko Wikipediatik "Xaindia" euskaratuko dut (nire frantsesa nahiko kaskarra denez nagikeriak ezetz badioen ere).

Bestetik, guztiz ados nago zurekin, txantiloi biak errepikatuta daude eta bot batek nahaspila hau konpondu beharko luke. Izan ondo. -- Marklar 18:39, 19 Urtarrila 2010 (UTC)

Erreferentzia, aipua behar eta erreferentzia falta aldatu

Egunon Orereta. Baditugu hiru txantiloi erreferentziekin lotuta: Erreferentzia, aipua behar eta erreferentzia falta. Hasiera batean zuk "erreferentziak" sortu zenuen eta gero nik "erreferentzia falta"-ra aldatu nuen, "erreferentzia" izenekoarekin arazorik ez izateko baina ez nago bat ere ziur. Bakoitzak bere betebeharra du eta hirurek logika bat izan beharko lukete izenetan betebeharra ongi adieraziz. Mesedez, idatzi zure iritzia eztabaida orri honetan (hiruren artean ausaz aukeratuta). Josugonik "aipua behar" sortu zuenez antzerako mezu bat idatzi diot berari. --Inorbez(erantzunak hemen) 13:00, 31 Urtarrila 2010 (UTC)

thanks! aldatu

though I didn't understand a word I appreciate your warm welcome :)

greetings from somewhere northeast, Rbrausse 23:20, 1 Otsaila 2010 (UTC)

Euskal Herriko hizkuntzak aldatu

Kaixo Orereta! Euskal Herriko hizkuntzak artikuluaren egilea zarenez eta nabarmendutako artikuluen bozketarako proposatua dagonenez, gauza bat betetzea eskatuko nizuke. Euskal Herriko hizkuntzak artikuluaren eztabaida orrian txantiloia bat ikusiko duzu. Aldatu sakatu eta aztertzeke jartzen duen lekua bai edo ez jarri artikuluaren arabera. Adibidez, artikulua laburra bada | luzera = ez jarri, etab. Irizpide guztiak aztertu eta bete ondoren, erabakitzeke jartzen duen lekuan onartua (denak betetzen ditu) edo baztertua (ez ditu denak betetzen) jarri. Nabarmendutako artikuluen inguruan funtzionamendu berri honekin hasi gara, bozketara sartzen diren artikuluak, benetan kalitatezkoak izan daitezen. Aio.--An13sa 12:18, 6 Otsaila 2010 (UTC)

Kategoria aldatu

Kaixo. Kategoria kendu nuen Euzkadi artikulua bakar-bakarrik zegoelako bertan. Artikulu gehiago jartzne badituzu kategorian aurrera! Ondo izan.--An13sa 14:41, 24 Otsaila 2010 (UTC)

Cambios en an: aldatu

Kaixo Orereta, muchas gracias por tu ayuda en anwiki. Te he respondido en [1]. El motivo de la reversión era ese (un bot pasará esta semana todos los títulos de los artículos a la nueva grafía, y si lo hacemos a mano, el bot machacará el artículo con la redirección), pero el resto de los cambios estaban muy bien, ya que estamos trabajando en cambiar la grafía en el cuerpo de los artículos. Así que no era demasiado pronto (excepto para el traslado). Siento haberte "desanimado". Saludos, --Juanpabl 07:26, 2 Martxoa 2010 (UTC)

Kaixo! aldatu

Buenos días, soy Claudi Balaguer (Capsot de la Viquipèdia catalana y occitana) espero que me perdonarás pero no sé hablar euskara. Te escribo para ver si puedes dar soporte a nuestra associación "Amical de la Viquipèdia" que está intentando ser un Chapter pero hasta ahora ha topado con diversos problemas y el principal por no representar un estado. Si nos quieres ayudar, puedes añadir la plantilla Txantiloi:Wikimedia CAT que me tradujo muy amablemente vuestro compañero Hegibeltz/Tuc negre, en tu página principal. Eskerrik asko/gràcies/gracias, cordialment, te deseo que tengas un verano estupendo, Capsot 22:09, 9 Ekaina 2010 (UTC)

Eskerrik asko, gabon! Capsot 22:30, 9 Ekaina 2010 (UTC)

Jentilizioen ordena aldatu

Kaixo Orereta. Eztabaida:Lorategi_ingeles#Politika ofizialak atalean idatzi dudanez, eta Belkoainpe lankideak hala eskatuta, jentilizioen ordenari buruzko bozketa proposatu dut, politika ofizial bihurtzeko asmoarekin. Ea zer iruditzen zaizun. Ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 17:07, 19 Ekaina 2010 (UTC)

Zentolen aldatu

Ieup! Hau ere ezabatzen dut? Zentolen auzoa.--Unai (esan) 21:03, 21 Ekaina 2010 (UTC)

Aldiri izenburua aldatu

Kaixo, Orereta;

Aldiri aldizkariaren artikulua osotzen ibili naiz, eta izenburua "Aldiri. Arkitektura eta Abar (aldizkaria)" izan beharko litzatekeela iruditzen zait. Ez dakit izenburuak nola aldatzen diren, eta hona natorkizu, laguntza eske :) Ikusi dut bai Uztaro eta bai Kondaira aldizkarien orrialdeak hasi dituzula, eta Kondairan "Kondaira (aldizkaria)" jarri ere, baina ez Uztaron.

Eskerrik asko--Gandi 10:52, 6 Urria 2010 (UTC)

Mertzi aholkuengatik (ez nuen, antza, irizpidearen nondik norakoak ulertzen). --Gandi 10:21, 7 Urria 2010 (UTC)

Antroponimiako politikaren arabera, Montxo Armendariz behar luke aldatu

Kaixo, Orereta. Antroponimoez erabaki genuen politika berrikusten aritu naiz, eta Montxo Armendariz behar luke, azentu grafikorik gabe. Arau orokorra da EIMAren irizpideak aplikatzea, eta hor hauxe dio: « Azentu grafikoari eta gainerako zeinu diakritikoei dagokienez, hizkuntza bakoitzaren ortografia-arauei jarraituko zaie deituretan: euskarazko deituretan, inoiz ez [...]».

Politika horretan zehaztutako salbuespenak ere ematen du ez direla betetzen: nik dakidala, Montxo Armendariz ez da mintzatu Euskaltzaindiak emandako arauak betetzearen kontra, eta euskaraz ez du testurik idatzi. Beraz, kontrako frogarik ez baduzu, azentu grafikorik gabe idatzi beharko genuke haren abizena. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 21:09, 2 Azaroa 2010 (UTC)

Kaixo, feliz año nuevo! aldatu

Kaixo, lamento mucho no haber tenido tiempo para aprender más euskara e imponer mi castellano. Sólo quería desear-te unas felices fiestas de navidad y de año nuevo con muchísima felicidad, salud y prosperidad y decirte que preparamos el décimo aniversario de la Viquipèdia y esperamos contar con la presencia de algunos de vosotros para representar el euskara. Que 2011 sea un año perfecto para tu y tu familia, vuestro país y esta wikipedia. Te dejo el enlace en el que había escrito un mensaje genérico pero me temo que pocos lo han visto: http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia_eztabaida:Enbaxada#Kaixo_a_todos.2C_cosas_diversas_y_sobre_todo_Felices_Navidades_y_Pr.C3.B3spero_A.C3.B1o_Nuevo. Un abrazo y otra vez feliz año nuevo! Eskerrik asko por tu atención. Agur! Claudi/Capsot 22:13, 1 Urtarrila 2011 (UTC)

ETAren definiziorako beste adjektibo bat aldatu

Aupa, Orereta. Azkenaldian badirudi biok gabiltzala artikulu horrekin, eta, beraz, aldaketa sartu aurretik zurekin adostu nahi nuke.

Konturatu naiz ETAren definizioan adjektibo garrantzitsu bat falta dela: «klandestino». Izan ere, inondik inora ez da berdin legegileen eta gobernatzaileen oniritzia duen erakunde armatua izatea (paramilitarrak, kasu) edo ez. Dena dela, zalantzan nabil Ibon Sarasolaren hiztegiak kasu honetarako eskaintzen dizkigun adjektiboetatik zein aukeratu.

Hor dauden lauretatik, sasiko ez da erabiltzekoa, noski, adierazkorra delako. Bestalde, ezkutuko beharbada ez da egokiena (ETAren ekintzen ondorioak oso bistakoak direlako; ETAren beraren helburua hori baita, arazoa nabarmentzea, bistako egitea) eta isilpeko ere ez dakit... denon ahotan baitabil. Beraz, klandestino jarriko nuke: «[...] erakunde armatu klandestinoa da». Zer iruditzen? --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 13:46, 18 Martxoa 2011 (UTC)

  Egina. Nik neuk oraingoz ez dut artikulu horretan beste aldaketarik egiteko asmorik. Wikipediako beste edozein artikuluk bezala, badu zer hobetua (batez ere erreferentziarik gabeko hainbat pasartetan), baina gutxieneko txukuntasuna eman diogula uste dut. Eutsi lan bikain horri! --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 10:47, 21 Martxoa 2011 (UTC)

Mila esker aldatu

Aupa, Orereta. Eskerrik asko ongietorriagatik. Muitas gracias por a bienplegada. Basajarau 22:21, 6 Urria 2011 (UTC)

Mundu Gerra beharko luke, eta ez Mundu-Gerra aldatu

Kaixo, Orereta. Euskaltzaindiak hau zehaztu du euskara baturako eman duen 25. arauan:

« Oharra: osagai biak letra larriz hasten direnean hobe da hitz elkartua marrarik gabe idaztea. Errotuluetan, zenbait titulutan eta izendapenetan agertzen da hori batez ere: Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia, Kultura eta Turismo Saila, Garraio Zuzendaritza, Medikuntza Fakultatea, Bertsolari Txapelketa, Zinema Jaialdia, Ur Kirolak eta abar. »

Beraz, zuzenagoa da Lehen Mundu Gerra idaztea, Lehen Mundu-Gerra jartzea baino.

Gainera, orain arte, marratxoa aukerakoa duten hitz elkartuetan (ikus 25. arau hori), marratxoa ez jartzeko irizpidea izan da nagusi euskal Wikipedian. Ez dut uste aukerakoa den marra hori artikulu izenburu guztietan jartzen ibiltzeak onura handirik dakarrenik. --Xabier Armendaritz   2011-11-30, 15:06

EIMA hitz elkartuetan marra jartzearen zalea da, baina Euskaltzaindiak zehaztutako irizpide hori aplikatzen du (letra larriz hasten diren hitzen artean, aukerakoa den marratxoa ez jartzea), eta Lehen/Bigarren Mundu Gerra ageri da EIMAren zerrendan. Berria, aldiz, hitz elkartuetan aukerako marratxoa erabiltzearen kontrakoa da erabat. Beraz, Lehen/Bigarren Mundu Gerra hor ere.
Hala ere, egia da hitz elkartuetako marratxoen kontuan adostasunik ez dagoela. Gai horretaz beharbada zer edo zer zehaztu beharko dugu noizbait Wikipedian. Eutsi goiari. -Xabier Armendaritz   2011-11-30, 15:19
Uste dut nire goiko mezuak beharbada ez direla nahi bezain argiak. Aukerako marratxoa diodanean, esan nahi dut Euskaltzaindiaren 25. arauan zehaztuta dagoela hitz elkartu batzuek nahitaezkoa dutela marratxoa (adibidez: seme-alabak). Beste batzuek, berriz, aukerakoa dute (adibidez: mundu gerra edo mundu-gerra).
Hasierako letra larria jartzean, nahitaezko marratxoa dutenek marratxoa izaten jarraituko dute: Wikilarien Seme-alaben Elkartea (alaben, eta ez Alaben, Euskaltzaindiak markatutako irizpideari jarraituz; halaxe egiten dute idazle txukunenek). Eta aukerako marratxoa dutenentzat, Euskaltzaindiak zehaztutakoa kontuan izanik, bi aukera ditugu: edo Lehen Mundu Gerra, edo Lehen Mundu-gerra. Aurreneko aukera nagusitu da.
Bueno, a ze txapa bota dudan! Beti hizkuntzaren zuzentasuna zainduta eta oso txukun aritzen zarenez, ezin izan dut isilik geratu. Segi horrelaxe, eskerrik asko zuri. --Xabier Armendaritz   2011-11-30, 15:35

Kaixo lehengoan ikusi nuen ezabatzeko proposatu zenituela Atletismoa 2012ko Olinpiar Jokoetan - 4x100m erreleboak eta horrelako beste orriren bat. Orri hori Txantiloi:Atletismoa 2012ko Olinpiar Jokoetan txantiloikoa da. Txantiloia eta orriak 2008-ko olinpiar jokoetakoa kopiatuz egin nuen. Agian arrazoi duzu eta orri horiek soberan daude, baina, kasu horretan, txantiloiko beste orri guzti horiek ere ezabatu beharko dira. -Utolotu 21:48, 11 Abendua 2011 (UTC)

Nere duda betirako ezabatu behar diren ala informazioa lortu arte ezabatu behar diren da. Medalla guztiak "Atletismoa 2012ko Olinpiar Jokoetan" azalduko balira txantiloia alda nezake bertara bidera dezan, baina, orria oso luzea da eta eduki taula ere izugarria da. Ni Orri horiek mantentzearen aldekoa naiz. Agian Wikiproiektu eztabaida:Olinpiar Jokoak galdetu beharko genuke?

'Transistore' wikitzen aldatu

Gabon, orereta: ikusi dut zure wikitu txantiloia, saiatu naiz formatua txukuntzen, lortuko ote nuen? -- Biscay 23:11, 11 Abendua 2011 (UTC)

OK lagun! Apurka-apurka osatzen saiatuko naiz. Hasteko, nahiago nuke Zehazki hiztegiari alternatibaren bat aurkitzea, horrek gaztelania baitu erreferentzia nagusi; izan ere, elektronikan, hizkuntzaren baten morroi izatekotan, ingelesaren morroi gara. (Bestalde, 'efecto transistor' <-> 'transistor efektu' dakar, eta hori oker dago, euskaraz 'transistore efektua' baita.)(Gainerakoan hiztegi bikaina da.) -- Biscay 19:05, 12 Abendua 2011 (UTC)

Salburua aldatu

Ah, ba akatsa zela uste nuen! Nork dio "Salburu auzoa" esan behar dela? Nik ulertzen dudanagatik (ikusi eztabaidako bi estekak), Abandoibarra edo Arana bezalakoa da, beraz, "Abandoibarreko" edo "Araneko", baina "Arana auzoa" edo "Abandoibarra auzoa".--Assar; (erantzun hemen) 18:36, 30 urtarrila 2012 (UTC)

Hobeto begiratuta, ItzuL-eko lehen mezuan nire ustez argi eta garbi esaten du: "Bizkaia bezala: Bizkaia, Bizkaian, baina Bizkaiko, Bizkaitik, Bizkaira" eta "badirudi egokiena hau dela: Abandoibarra, Abandoibarrean, Abandoibar(re)tik,...." Zer uste duzu?--Assar; (erantzun hemen) 18:39, 30 urtarrila 2012 (UTC)
Nire ustez, Bizkaia bezala: Salburu auzoa. Hitz elkarketa guztietan galtzen duela bukaerako -a, alegia. --Xabier Armendaritz   2012-01-30, 18:46
Aurkitu dut guztiz argigarri izango zaigun adibide bat: ikus Euskaltzaindiaren 155. araua: Nafarroako udal izendegia testuan, «Basaburua (-a)» sarrera. Ohar hau dakar: «Deklinatzean, gogoan izan Abaurrepea izenaren oin-oharra». Eta «Abaurrepea (-a)» sarreran:
« Euskaltzaindiak 141. arauan zehazten duen bezala, izenen amaieran ageri den -a hori ez da berezkoa izaten, artikulua baizik eta, ondorioz, izena deklinatzean azken artikulu hori zenbait kasutan galtzen da. Gainera, kontuan izan behar da -a horren aurrean kontsonantea (Abaurregaina) ala bokala (Abaurrepea) doan.

Abaurrepea izena erabiltzean, honakoa da bidea: Abaurrepea, Abaurrepearekin, Abaurrepean..., baina Abaurrepeko, Abaurrepetik, Abaurrepera... Era berean, izen honek bere azken -a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean, adibidez: Abaurrepe maitea, Abaurrepe osoan, gure Abaurrepe hau...

»
Beraz, garbi dago: Salburua, Salburuarekin, Salburuan... baina Salburura, Salburu auzoa, Salburu maitea, Salburu hau... Ondo izan. --Xabier Armendaritz   2012-01-30, 18:56
Eskerrik asko xehetasunengatik, Xabier. Nire ustez ere argi dago. Txantiloiko aldaketak atzera bota ditut, beraz. --Orereta (erantzunak) 22:17, 30 urtarrila 2012 (UTC)

Joer, ba ez dut batere argi ikusten, batez ere goian aipatu dudan ItzuL-eko bi mezuetan agertzen diren beste nire ustez pareko toponimoetarako ez dudalako inoiz ikusi hori horrela denik, orain arte. Asua: "Asu ibaia"? "Asu auzoa"? Abandoibarra, edo horren parekoa den Ibarra: "Abandoibar auzoa"? "Ibar herria"? Arana: "Aran auzoa"? --Assar; (erantzun hemen) 08:36, 31 urtarrila 2012 (UTC)

Euskaltzaindiak markatutako irizpideei kasu egiten badiegu, bai, horixe da: toponimo batek bukaerako -a berezkoa ez badu, artikulua baldin badu, -a hori galdu egingo du kasu horietan guztietan. Salbuespenik gabe. Logikoena ere bada, ezta? Bestela, zergatik esaten dugu -a hori artikulua dela? Beste kontu bat da gure belarrira iruditzea -a hori berezkoa duela zenbait kasutan, edo Lertxundiren Bizkaia maite belarrian sartuegi izatea, edo erdararen baten jokamoldea sartuegi izatea, baina tradizioan begiratu besterik ez dago Bizkai euskara eta antzekoak aurkitzeko... --Xabier Armendaritz   2012-01-31, 08:50

Pasaia aldatu

Arratsaldeon, Orereta. Nik egin dudan aldaketa bakarra, Pasai Donibane, San Pedro, Antso eta Trintxerpe Pasaiako barrutien barnean kategoria barnean sartzea izan da. Gero arte. -Euskalduna - 15:20, 2012ko otsailaren 15a (UTC)

Euskaldun aldatu

FYI https://eu.wikipedia.org/wiki/Eztabaida:Euskaldun#Euskal_etnia --Assar; (erantzun hemen) 09:43, 17 apirila 2014 (UTC)