Salburua (hiri-hedapena)
Salburua[1] Gasteizen ekialdean sortzen ari den hiritartze berri bat da.
2000. urtean Gasteizko Udalak hurrengo urteetarako prestatu zuen Hiri Antolamenduko Plan Nagusiak aurreikusitako hedapen handienetako bat izan zen, Zabalganarekin batera. Auzoa zortzi sektoretan banaturik dago: Salburua deitutako auzoa (bi sektore), Santo Tomás, Izarra, Ibaialde, Arkaiate, Larrein eta Olaran.
Garapena
aldatuEraikitzeko lehen lanak 2003an hasi ziren, eta 2008rako Salburua auzoarenak amaiturik zeuden. Santo Tomás, Ibaialde eta Izarra auzoetan etxebizitzak eraikitzen ari ziren, Arkaiate eta Larreinen hiritartze lanak egiten ari ziren, eta Olaranen lanak hasi gabe zeuden.
2008an hasi zen krisialdi ekonomikoak ia erabat gelditu zituen eraikitze-lanak.
Dentsifikazioa
aldatu2010ean Gasteizko udalaren menpeko Ensanche 21 erakundeak Salburua eta Zabalgana auzoen dentsifikazio proiektua garatzeko bi aukera aurkeztu zituen. Hiriko bi garapen gune hauek dentsitate txikiagiegia zutela eta (hektareako 50 biztanle), dentsitatea hektareako 70-75 biztanlera igo nahi zuten horrela. Dentsitatea handitzearekin batera, Gasteiz erdiguneko auzoek zuten dentsitate bera bultzatu nahi zen, gehiegizko berdegune eta kale zabalegiek sortzen duten hirigintza saihesteko.
Ensanche 21 erakundeak bi proposamen egin zituen, garatzeko geratzen ziren guneetan etxebizitza gehiago eraikitzeko, eta eraikitako sektoreetan ere etxebizitza gehiago eraikitzeko. Zabalgana eta Salburuko hainbat auzo-elkartek udalaren erabakia gaitzetsi eta bi garapen guneetako dentsifikazioa bertan behera uztea eskatu zuten[2].
Azkenik, 2010eko ekainean etxebizitza gutxien eraikitzea aurrikusten zuen Ensanche 21 erakundearen proposamena onartu zuen udalak.
Hiritartzearen egitura
aldatuSalburuak guztira 3.595.037 metro koadro ditu.
Hiritartze berriaren auzoak
aldatuSektorea | Azalera | Etxebizitzak guztira | Babes Ofizialekoak | Libreak |
---|---|---|---|---|
S-7 (Elorriaga-Arkauti) | 103.074 m2 | 104 | 0 | 104 |
S-8 (Salburua) | 587.616 m2 | 2.614 | 1.960 | 654 |
S-9 (San Tomas) | 359.919 m2 | 2.000 | 1.460 | 540 |
S-10 (Izarra) | 158.583 m2 | 685 | 473 | 212 |
S-11 (Ibaialde) | 266.637 m2 | 1.679 | 1.231 | 448 |
S-12 (Arkaiate) | 413.791 m2 | 1.935 | 1.270 | 665 |
S-13 (Larrein) | 357.559 m2 | 1.817 | 1.313 | 504 |
S-14 (Olaran) | 346.350 m2 | 1.511 | 1.068 | 443 |
S-15 (Salburuko parkea) | 1.001.508 m2 | 0 | 0 | 0 |
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ «Salburua: -a hori artikulua da» Euskaltzaindiaren erantzuna, 2004. Beraz, Salburua izena deklinatzean honela egin behar da: Salburua, Salburuan, Salburuarekin..., baina Salburuko, Salburutik, Salburura... Era berean, izen horrek bere azken -a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean. Adibidez: Salburu auzoa, Salburu osoan...
- ↑ http://paperekoa.berria.info/harian/2010-05-19/012/003/gasteizko_auzo_berrien_dentsitatea_ez_aldatzeko_eskatu_diote_udalari.htm[Betiko hautsitako esteka] Berria egunkariko albistea.
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gasteiz |
- (Gaztelaniaz) Ensanche 21, Gasteizko udalaren hirigintza agentziaren webgunea
- Eraikitako sektoreetan dentsifikazioak izango duen eragina.
- Garatu gabeko sektoreetan dentsifikazioak izango duen eragina.[Betiko hautsitako esteka]