Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea (OEE) osasungintzan euskara sustatzea xede duen elkartea da. Usurbilen (Gipuzkoa) dauka egoitza ofiziala, idazkaritza Bilbon dagoen arren. Jabier Agirre lehendakaria izan da 20 urtez sorreratik bertatik 2011 arte. Ordutik aurrera Karlos Ibargurenek ordezkatu zuen.

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea
OEE logoa.png
Datuak
MotaElkartea
HerrialdeaEspainia
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Historia
Sorrera1991
Jasotako sariak
webgune ofiziala

Osasun jardunaldiak antolatzea eta Osagaiz euskarazko aldizkari akademikoa argitaratzea dira erakundearen jarduera publiko nagusiak.

Osagaiz aldizkariaAldatu

 
Elezgarai eta Furundarena Osagaiz aldizkariaren aurkezpenean 2017an.

2017an Osagaiz euskarazko aldizkari akademikoa sortu zuten lankidetzan Udako Euskal Unibertsitatearekin (UEU). Osasunarekin erlazionaturiko ikerkuntza mota guztiei buruz artikulu zientifikoak argitaratzen ditu, ikerketa taldeen lanak ezagutzera emateko helburuarekin. Euskal komunitate zientifikoak egiten dituen aurkikuntza zientifikoetarako transferentzia-tresna izan nahi du.

Zuzendaria Jose Ramon Furundarena mediku usurbildarra da. Hematologia eta hemoterapian espezializatuta dago Donostia Unibertsitate Ospitalean, eta EHUko irakaslea ere bada.

Batzarrak/JardunaldiakAldatu

Urtero kongresu modukoa, batzarrak edo jardunaldiak antolatzen dituzte 1991tik, gai desberdinei buruzkoak. Hauek dira orain arte egindakoak:

  1. "Osasun jardunaldiak". Donostia, 1991.
  2. "Gaixotasun infekziosoak". Bilbo, 1992.
  3. "Osasun-arazoak zahartzaroan". Gasteiz, 1993.
  4. "Aurrerapen terapeutikoak". Donostia, 1994.
  5. "Lehen mailako asistentzia". Gernika, 1995.
  6. "Eritasun kronikoak eta bizi-kalitatea". Iruñea, 1996.
  7. "Larrialdiak". Gasteiz, 1997.
  8. "Genetika eta osasuna". Donostia, 1998.
  9. "Neurozientziak". Bilbo, 1999.
  10. "Osasuna eta teknologiak". Donostia, 2000.
  11. "Osasuna denontzat 2000. urtean". Iruñea, 2001.
  12. "Prebentzioa". Getxo, 2002.
  13. "Gaixo terminala". Gasteiz, 2003.
  14. "Alergiak". Lekeitio, 2004.
  15. "Adimen osasuna: Oztopoak gainditzen". Iruñea, 2005.
  16. "Gaixotasun kardiobaskularrak". Gasteiz, 2006.
  17. "Mugimenduaren osasuna". Donostia, 2007.
  18. "Infekzioak". Bilbo, 2008.
  19. "Osasun Berrikuntzak". Altsasu, 2009.
  20. "Emakumeak eta Osasuna". Arantzazu (Oñati), 2010.
  21. "Ikerkuntza: Ezagutzatik Ekintzara". Gasteiz, 2011.
  22. "Osasun langileon erronka berriak". Bilbo, 2012.
  23. "Haurtzarotik gaztarora". Iruñea, 2013.
  24. "Osasun hezkuntza". Donostia, 2014.
  25. "Osasuna eta kirola". Gasteiz, 2015.
  26. "Menpekotasunen aurrean... geure buruen jabe". Bilbo, 2016.
  27. "Aniztasuna osasunean". Iruñea, 2017.
  28. "Komunikazioa-Inkomunikazioa". Arantzazu, 2018.
  29. "Osasungintza berria? Bere jardunetik ikasten duen osasun-sistema". Gasteiz, 2019

SariakAldatu

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu