Artikulu nabarmenduak

Asteko argazkia

Bozketen formatua


Euskal Wikipediako bozketen orria da hau. Hemen daude Wikipediaren gaiak erabakitzeko euskal wikilarion artean egin ditugun bozketak.

  1. Bozketa batean parte hartu ahal izateko, gutxienez 100 ekarpen eginda eduki beharko ditu lankideak bozketa hasten den unean. Edizio zenbatzaileak (ingelesez) laguntzen ahal dizu ea kopuru horretara heldu zaren jakiten.
  2. Sinatzeko, kode hau ezarri beharko duzu zure botoaren amaieran: ~~~~.
  3. Erregistratu gabeko lankideen botoek ez dute balio.
  4. Bozkatzeko aldia amaitzean, bozketarako deia egin zuen lankideak zenbaketa egingo du, eta bozketaren azpialdean ipiniko ditu emaitzak. Ordutik aurrera, proposamenean onartutakoa indarrean izango da Euskal Wikipedian.
  5. Iruzurrez emandako botoak ezeztatuko dira. «Iruzkinak» atalean justifikatu beharko da ekintza hori.
  6. Bozketaren iraupena aldatu daiteke. «Iruzkinak» atalean justifikatu beharko da ekintza hori.

Bozketa bat ireki baino lehen, ia nahitaezkoa da eztabaida sortzea, dela Wikipediako Txokoan, dela beste eztabaida orri batean. Baliteke horrela arazoa konpontzea, edo gaizki ulertua izan dela konturatzea.

Irekita dauden bozketak

Gaurko data: 2024-10-07. Oraingo ordua: 08:19.
Gaia Bozketarako deiaren egilea Hasiera data Amaiera data Emaitza eta ondorioa

Bestelako bozketak

Bozkatzeko txantiloiak

Amaituriko bozketak

Gaurko data: 2024-10-07. Oraingo ordua: 08:19.
Gaia Bozketarako deiaren egilea Hasiera data Amaiera data Emaitza eta ondorioa
Administratzaileen hautaketa (2024-02) Iñaki LL 2024ko otsailaren 22ko 00:00 martxoaren 6ko 23:59 Emaitza:
  • Alde: 10/9
  • Aurka: 0
  • Neutral: 0

Erabakia: Iñaki LLri eta Gotzoni administratzaile lanak egiteko ardura ematea.

Beste administratzaile bat hautatzea Theklan 2019ko maiatzaren 20ko 00:00 ekainaren 2ko 23:59 Emaitza:
  • Alde: 10
  • Aurka: 0
  • Neutral: 0

Erabakia: Lainobeltzi administratzaile lanak egiteko ardura ematea.

Hitz elkarketako euskal izenaren erabilera EU WPn Iñaki LL 2018ko abenduaren 23a, 23:53 (UTC) 2019ko urtarrilaren 3a, 00:00 (UTC) Emaitza:
  • Alde: 6
  • Aurka: 2
  • Neutral: 3

Erabakia: Hitz elkarketetan "euskal" izena erabiltzeari buruzko politika onartuta.

Egiaztagarritasunari buruzko politika Iñaki LL 2018ko irailaren 17a, 00:00 (UTC) 2018ko irailaren 30a, 23:59 (UTC) Emaitza:
  • Alde: 14
  • Aurka: 0
  • Neutral: 0

Erabakia: Egiaztagarritasunari buruzko politika orria onartuta.

Kalitatezko artikuluak hautatzeko sistema eraberritzea Xabi22 eta Iñaki LL 2018ko abuztuaren 21, 00:00 (UTC) 2018ko irailaren 4, 23:59 (UTC) Emaitza:
  • Alde: 15
  • Aurka: 0
  • Neutral: 0

Erabakia: Proposamena aurrera atera da.

Koldo Biguri administratzaile izendatzea Xabier Armendaritz 2018ko ekainaren 13a, 00:00 2018ko ekainaren 26a, 23:59 Emaitza:
  • Alde: 11
  • Aurka: 0
  • Neutral: 0

Erabakia: Koldo Biguriri administratzaile lanak egiteko eginkizuna ezarri zaio.

Bi burokratari zeregin hori kentzea eta beste bi izendatzea Theklan eta
Xabier Armendaritz
2017ko abenduaren 30a, 00:00 2018ko urtarrilaren 13a, 23:59

Emaitza:

  • Bi burokrata inaktiboei zeregin hori kentzea:
    • Alde: 7
    • Aurka: 2
    • Zuri: 0
  • Theklan burokrata izendatzea:
    • Alde: 7
    • Aurka: 0
    • Zuri: 0
  • Xabier Cañas burokrata izendatzea:
    • Alde: 6
    • Aurka: 0
    • Zuri: 1

Erabakia: TXiKiri burokrata eginkizuna kentzea (Joxemaik dimisioa eman zuen bozketa bukatu aurretik), eta Theklani eta Xabier Cañasi eginkizun hori ematea.

Azal Nagusiko atalen izenburuen tipografia aldaketa Euskaldunaa 2015eko abenduaren 15a, 00:00 2015eko abenduaren 19a, 23:59 Emaitza:
  • 1. proposamena: 3 boto
  • 2. proposamena: 8 boto
  • 3. proposamena: boto 1
  • Aurka: 0 boto
  • Zuri: 0 boto

Erabakia: 2. proposamena onartzea.

Xabier Cañas administratzailea Joxemai 2015eko abenduaren 30a 2016ko urtarrilaren 6a, 23:59 Emaitza:
  • Alde: 11 boto
  • Neutral: 2 boto

Erabakia: Baiezkoa.

Burokratak eta enbaxadorea hautatzea (2014) Xabier Armendaritz 2014ko urriaren 13a 2014ko urriaren 27a Emaitza:

Ondorioa: Xabier Armendaritz eta Joxemai burokrata izango dira.

Emakumezkoak eta gizonezkoak bereizteko kategoriak Xabier Armendaritz 2014ko irailaren 26a 2014ko urriaren 12a Emaitza:
  • Alde: 4 boto
  • Aurka: 3 boto
  • Zuri: 1 boto

Ondorioa: oro har, emakumezkoak batetik eta gizonezkoak bestetik bereizten dituzten kategoriak ez sortzea gomendatzen da, baina aukera hori irekita uzten da, betebehar batzuekin.

Bi edizio botoi euskaratzea Xabier Armendaritz 2013ko otsailaren 27ko 00:00 2013ko martxoaren 3ko 23:59 Emaitza:
  • Alde: 6 boto

Ondorioa: edizio leihoaren goiko aldean azaltzen zaizkigun bi botoi (letra lodiarena eta letra etzanarena) euskaratzeko eskatuko dugu. Orain ingelesez daude, B eta I letrekin, hurrenez hurren. Euskaratutakoan, L eta E agertuko dira.

Jack the Ripper serieko hiltzailearen euskal izena Xabier Armendaritz 2011ko abenduaren 8ko 00:00 2011ko abenduaren 12ko 23:59 Emaitzak:
  • Alde: 3 boto
  • Zuri: 1 boto

Ondorioa: ingelesezko Jack the Ripper serieko hiltzailea Jack Tripa-ateratzailea izango da euskaraz, Euskal Wikipedian.

Administratzaile berriak Janfri 2011ko urtarrilaren 17ko 00:00 2011ko urtarrilaren 31ko 00:59 Emaitzak:
  • Xabier Armendaritz: 11 boto

Ondorioa: Xabier Armendaritz lankidea administratzaile bihurtuko da.

Euskal Herriko eraikin historikoen zerrenda txantiloiak ezabatzea Xabier Armendaritz 2011ko urtarrilaren 14ko 00:00 2011ko urtarrilaren 23ko 00:59 Emaitzak:
  • Alde: 3 boto
  • Aurka: 1 boto
  • Zuri: 1 boto

Ondorioa: Euskal Herriko eraikin historikoen zerrenda txantiloiak ezabatuko dira.

Antroponimoen idazkera (pertsonen izen-deiturak) Xabier Armendaritz 2010eko urriaren 1a 2010eko irailaren 10a Emaitzak:
  • Alde: 6 boto
  • Aurka: 0 boto
  • Zuri: 0 boto

Ondorioa: Antroponimiaren inguruko politika berria aurrera atera da.

Frantziako eskualde eta departamenduen izendapena (2010) An13sa 2010eko irailaren 8a 2010eko irailaren 18a Emaitzak:
  • Alde: 6 boto
  • Aurka: boto 1
  • Zuri: boto 1

Ondorioa: Euskaltzaindiaren 36. araua jarraituko da.

Jentilizioen ordena Josugoni 2010eko ekainaren 19a 2010eko ekainaren 27a Emaitzak:
  • Alde: 5 boto
  • Aurka: 0 boto

Ondorioa: Jentilizioen ordenari buruzko politika ofiziala ezartzea.

Administratzaile berriak Theklan 2010eko urtarrilaren 1a 2010eko urtarrilaren 15a Emaitzak:
  • An13sa: 6 boto
  • Joxemai: 3 boto
  • Zariquiegui: 4 boto

Ondorioa: An13sa, Joxemai eta Zariquiegui lankideak administratzaile bihurtuko dira.

Azal berria Euskalduna 2010eko urtarrilaren 1a 2010eko urtarrilaren 15a Emaitzak:
  • Euskalduna: 7 boto
  • An13sa: 2 boto
  • Josugoni: 2 boto
  • Orain bezala mantentzea: 0 boto

Ondorioa: Euskarazko Wikipediaren azala berritzea.

Kontzeju eta auzoen infotaulak Zariquiegui 2009ko azaroaren 15a 2009ko azaroaren 30a
(16.30 GMT)
Emaitzak:
  • Alde: 0 boz
  • Aurka: 9 boz

Ondorioa: Kontzeju eta auzoen infotaulak dauden bezala utziko dira.

Txokoa aldatzea (2009) An13sa 2009ko uztailaren 24a 2009ko abuztuaren 7a
(16.20 GMT)
Emaitzak:
  • Alde: 4 boz
  • Aurka: 3 boz

Ondorioa: Txokoaren itxura aldatuko da eta hainbat ataletan banatuko da.

Administratzaile berriak (2009ko martxoa) Janfri 2009ko martxoaren 22a 2009ko apirilaren 2a
(00.00 GMT)
Emaitzak:

Ondorioa: Josugoni eta Unai Fdz. de Betoño administratzaile berriak izango dira eta TXiKi, burokrata.

Azentu markaren erabilera euskarazko Wikipedian II Theklan 2008ko azaroaren 6a 2008ko azaroaren 13a
(eguerdiko 12ak GMT)
Emaitzak:
  • Alde: 9
  • Aurka: 2
  • Iritzirik gabe: 1

Ondorioa: Orrien izenburuetan azentu marka jarriko da.

Azentu marken erabilera euskarazko Wikipedian Theklan 2008ko urriaren 27a 2008ko azaroaren 5a
(eguerdiko 12ak GMT)
Emaitzak:
  • Bai, beti: 10 boz
  • Bokalen gainekoak baino ez: 0 boz
  • Euskaltzaindiak araututako izenetan baino ez: 4 boz
  • Ez, inoiz ez: 3 boz

Ondorioa: Euskarazko Wikipedian azentu markak jarriko ditugu jatorrizko izenak hala duenean.

Euwikipedia Espainiako Wikimedian bai ala ez Kabri 2008ko ekainaren 3a 2008ko ekainaren 9a Emaitzak:
  • Alde: 0 boto
  • Aurka: 14 boto

Ondorioa:Euskarazko Wikipedia ez da Espainiako Wikimedia Fundazioan ordezkatua egongo proiektu bezala.

Irudien Fair Usea baimendu Janfri 2007ko abenduaren 8a 2007ko abenduaren 15a Emaitzak:
  • Alde: 0 boto
  • Aurka: 11 boto

Ondorioa:Ez da Fair Userik baimenduko eta irudi guztiak Commons-era igoko dira

Administratzaile berriak izendatzeko bozketak Janfri 2007ko azaroaren 16a 2007ko azaroaren 18a Emaitzak:
  • Theklan: 4 boto
  • Janfri: 4 boto

Ondorioa:Janfri eta Theklan administratzaile izendatu dira

Fitxategiak zuzenean Commonsera igotzea Kabri 2007ko martxoaren 14a 2007ko martxoaren 18a Emaitzak:
  • Ados: 4 boto
  • Aurka: 0 boto

Ondorioa: Fitxategi guztiak Commons-etik igoko dira.

Artikuluetako pertsonaien atalaren izendapena Kabri 2007ko urtarrilaren 10a 2007ko urtarrilaren 12a Emaitzak:
  • Ados: 0 boto
  • Aurka: 2 boto

Ondorioa: Artikuluetan "Biografiak" edo antzeko izena duten atalak, Pertsonaia ezagunak izena hartuko dute.

Artikuluen formatua Barrie 2006ko azaroaren 7a 2006ko azaroaren 21a Emaitzak:
  • Ados: 4 boto
  • Aurka: 0 boto

Ondorioa: Orrialdea aldatzea adostu zen.

Liburu eta abarren izenburuen hizkuntza Barrie 2006ko urriaren 29a 2006ko azaroaren 3a Emaitzak:
  • Ados: 0 boto
  • Aurka: 6 boto

Ondorioa: Euskarazko itzulpen ofizial bat dagoenean, hori jarri; bestela, jatorrizko hizkuntzan.

Txokoaren itxura aldaketa Barrie 2006ko abuztuaren 16a 2006ko abuztuaren 21a Emaitzak:
  • Ados: boto 1
  • Aurka: 0 boto

Ondorioa: Txokoaren sarrerako itxura aldatzea erabakitzen da.

Wikipedia:Bozketak/Espezie bakoitzaren artikuluko izenburutzat, izen zientifikoa ala euskarazko izen arrunta? Theklan 2006ko uztailaren 28a 2006ko abuztuaren 4a Emaitzak:
  • Ados: boto 1
  • Aurka: 3 boto

Ondorioa: Espezieen artikuluetan, izenburutzat espezie horrek euskaraz duen izen arrunta erabiltzea; ez duenean, berriz, izen zientifikoa.

Sariak banatzeko proposamena Pello 2006ko uztailaren 12a 2006ko uztailaren 19a Emaitzak:
  • Ados: 2 boto
  • Aurka: 0 boto

Ondorioa: Wikipedia familiaren izenean sariak banatuko dira.

Frantziako eskualde eta departamenduak Euskaltzaindiaren 36. araua jarraikiz izendatzea Aralar 2006ko uztailaren 6a 2006ko uztailaren 9a Emaitzak:
  • Ados: 0 boto
  • Aurka: 2 boto

Ondorioa: Orain arte hartutako erabakiari jarraiki, Euskaltzaindiak frantsesez mantendutako izenak euskaratuta mantenduko dira, arau osoa uniforme eginez.

Aldaketa berrietarako proposamena TXiKi 2006ko uztailaren 5a 2006ko uztailaren 10a Emaitzak:
  • Ados: 6 boto
  • Aurka: 0 boto

Ondorioa: Wikipediako Aldaketa berriak orrialdean taula berri hau gehituko da.

Azalaren aldaketa Barrie 2006ko ekainaren 19a 2006ko uztailaren 3a Emaitzak:
  • Ados: 4 boto
  • Aurka: 0 boto

Ondorioa: Wikipediako azala aldatuko da TXiKiren proposamena kontuan hartuta.

Euskarazko artikulurik ez dagoenenean ingelesezko, gaztelaniazko eta frantsesezko artikuluak kopiatzea, gero osatzen joateko Aralar 2006ko ekainaren 18a 2006ko uztailaren 10a Emaitzak:
  • Ados: 0 boto
  • Aurka: 5 boto

Ondorioa: Euskarazko Wikipedian ez da erdarazko artikulurik sortuko.

Data nola adierazi Barrie 2006ko ekainaren 13a 2006ko ekainaren 20a Emaitzak:
  • Ados: 0 boto
  • Aurka: 4 boto

Ondorioa: Datei dagozkien izenburuak ez dira aldatuko; iruzkinak ikusita, artikuluetan euskaltzaindiaren araua jarraitzea adostu da, hau da, data soilik idaztean artikulua mantenduz, adib: [[Urtarrilaren 5]]a.

Artikulu izenburuetako amaierako -a artikulua TXiKi 2006ko ekainaren 12a 2006ko ekainaren 19a Emaitzak:
  • Ados: 5 boto
  • Aurka: 0 boto

Ondorioa: Letra larriz idatzi ez arren, sarrera entziklopedikoak izanez bakarrak diren orrialde izenei artikulua mantenduko zaie.

Urteurrenetan eguneko izenak eta jaiak ipintzea Josugoni 2006ko ekainaren 6a 2006ko ekainaren 13a Emaitzak:
  • Ados: 5 boto
  • Aurka: 0 boto

Ondorioa: Urteurren bakoitzean eguneko izen, santu edo jaia ipiniko dira.

Atari edo ataria Theklan 2006ko ekainaren 1a 2006ko ekainaren 9a Emaitzak:
  • Ados: 4 boto
  • Aurka: 2 boto

Ondorioa: Atalaren izena Atari izango da.

Loturak azpimarratzea edo ez Barrie 2006ko maiatzaren 30a 2006ko ekainaren 9a Emaitzak:
  • Ados: 0 boto
  • Aurka: 5 boto

Ondorioa: Loturak ez dira azpimarratuta agertuko.

Urteurrenetako esaldiak orainaldian edo lehenaldian TXiKi 2006ko maiatzaren 29a 2006ko ekainaren 5a Emaitzak:
  • Ados: 0 boto
  • Aurka: 8 boto

Ondorioa: Urteurrenen esaldiak lehenaldian idatziko dira

Abizenen deklinabidean gidoia jarri edo ez Theklan 2006ko maiatzaren 24a 2006ko ekainaren 1a Emaitzak:
  • Ados: 0 boto
  • Aurka: 4 boto

Ondorioa: Ez dira gidoiak jarriko atzerriko izenak deklinatzean

Ikus ere atalarentzako izena TXiKi 2006ko apirilaren 23a 2006ko maiatzaren 7a Emaitzak:
  • Ados: boto 1
  • Aurka: 3 boto

Ondorioa: Atalaren izena hemendik aurrera, Ikus, gainera izango da.

«Dastatze orria» izenaren ordez «Froga orria» jartzea Barrie 2006ko apirilaren 21a 2006ko maiatzaren 5a Emaitzak:
  • Ados: 5 boto
  • Aurka: 0 boto

Ondorioa: Orriaren izena aldatuko da; eta, iruzkinak ikusita, «Proba orria» deitzea adostu da.

Euskal izen-abizenen idazkera Kabri 2006ko martxoaren 27a 2006ko apirilaren 3a Emaitzak:
  • Ados: boto 1
  • Aurka: 3 boto

Ondorioa: Abizenak berezko grafian mantentzea adostu da. 2010eko bozketa batek erabakia aldatu zuen.