Lankide eztabaida:Lainobeltz/2015-2017

Ongi etorri, Lainobeltz/2015-2017, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Arduino aldatu

Euskarazko terminologia teknikorako hiztegi nahiko osotua duzu hau: Euskalterm.

Bestela, ingelesezko esanahia ongi aztertu eta zerorrek aukeratu euskaraturik hobekien moldatzen den terminoa. Arduino orrialdeako eztabaida-orrian aipatu dituzun horietatik, estentsio ordez hedapen jarriko nuke nik. - --Joxemai; (erantzunak) 16:42, 28 otsaila 2015 (UTC)

Sinadura aldatu

Eztabaida orrietan ez ahaztu zure iruzkinak sinatzea, hau idatziz ~~~~. Mila esker, zure ekarpenagatik. - --Joxemai; (erantzunak) 16:43, 28 otsaila 2015 (UTC)

Oso ondo, orain gutxieneko zuzentasuna badu, behintzat. Erdarakada diren bezala batzuk kendu ditut, baina gainerakoan txukun samar dago orain, lan ona egin duzu. --Xabier Armendaritz   2015-04-26, 21:54 (UTC)

Piotr Kapitsa aldatu

Piotr Kapitsa mugitu duzula ikusi dut. Ikusi Euskaltzaindiaren arau hau: Leonidovitx hori zuzena zen. Edonola ere, hizkuntza gehienetan ez dute erabiltzen, beraz, Piotr Kapitsa eta kitto. Ondo izan. --Marklar (eztabaida) 17:15, 7 abuztua 2015 (UTC)

Vikidia aldatu

Kaixo, umeentzako wiki entziklopedia bat ari gara bultzatzen, eta ondo etorriko litzaiguke ekarpenak egiteko prest dagoen jendea. Animatzen bazara, bisitatu euskarazko Vikidiaren orria: https://eu.vikidia.org/wiki/Azala Eskerrik asko. --Koldo Biguri (eztabaida) 18:13, 12 urria 2015 (UTC)

Nairobiko basilika aldatu

Konponduta! -Theklan ·   ·   11:32, 23 azaroa 2015 (UTC)

Bandaloen txikitzailearen saria aldatu

 
Honen bitartez, bandaloak txikitzeko gailu honen saria ematen dizut, orain arte bezain fin bandalo aldrei aurre egiten segi dezazun. --Xabier Armendaritz   2015-12-03, 12:15 (UTC)

Urraka Fernandez = Urraka Antso? aldatu

Kaixo Lainobeltz. Ez dakit zure mezua ulertu dudanentz, baina Urraka Fernandez Antso II.a Gartzez Abarkarekin ezkondu zen eta Urraka Antso beraien alaba izan zen. Espero dut hau lagungarri izatea. -Urtar (eztabaida) 12:26, 3 abendua 2015 (UTC)

Blokeatuta aldatu

Kaixo Xabier Armendaritz: hilabeterako blokeatu nauzu. Okerrez, suposatzen dut, ala pekatu parkaezinen bat egin dut? Ondo izan,-Lainobeltz (eztabaida) 10:07, 23 otsaila 2016 (UTC)

Barkatuǃ Nahasi egin naiz, edizioen zerrendan ondoan zegoen IP bat blokeatu nahirik. Segi wikipediagintza lan bikain hori egiten, mesedez. --Xabier Armendaritz   2016-02-23, 10:17 (UTC)
Eskerrikasko, Xabier. -Lainobeltz (eztabaida) 10:23, 23 otsaila 2016 (UTC)

Euskal Herrian betetzen diren karguak aldatu

Aupa! Euskaldunaak idatzi zuena eta gero, argi geratu zait zein den aukera egokiena. Izatez, berak idatzitakoa. Adibidez, zalantzarik ez Carlos Urkijo Euskal Herriko atalean sartzen dela ez dago zalantzarik. Aldiz René de Beauvau, munduko (edo nahi izanez gero Frantziako) atalean txertatu beharko zen. Ez zen Euskal Herrikoa eta bere bizitzako urte gehienak ez zituen Euskal Herrian edo E.Hrekin arremana izan. Euskal Herrian jaio ez baina denbora luzean Euskal Herriarekin arremana izan duten pertsonak aldiz, bai sartuko nituzke E.H.an, adibidez Ludger Mees.

-Oraina (eztabaida) 16:39, 25 apirila 2016 (UTC)

Nafarroako Erregeordeak aldatu

Euskal Herrian jaiotzakoak Euskal Herria atalean jartzea ongi iruditzen zait. Bestelakoan, nire iritziz kanpoan jaiotakoak hiru horiek Munduan jarriko nituzke. Baina noski, nire iritzia da eta zeu bezala lankide soila naiz, ez epailea edo administratzailea, azkenean zeuk hartzen duzun erabakia dena delakoa dela ere ziur nago ongi egongo dela eta harekin ados egongo naiz, Euskal Herria edo Munduan jarri behar direnen inguruko muga oso lausoa baita. Ongi izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 23:28, 26 apirila 2016 (UTC)

Wikidatako zerrendak aldatu

Iepa! Begiratu egin dudan aldaketa zure proba orrian! -Theklan ·   ·   21:23, 10 maiatza 2016 (UTC)

Dnipro aldatu

Hi. City Dnipropetrovsk was renamed to Dnipro. --— Green Zero обг 07:55, 20 maiatza 2016 (UTC)

  Egina.

Errepikatutako artikuluak ezabatzea aldatu

Aupa Lainobeltz. Ezabatuko dituzu errepikatuta dauden eta jadanik bat eginda dauden Julián Zugazagoitia Mendieta eta Joakim Zuazagoitia artikuluak? Horri hauetara birzuzenketak egitea ez legoke txarto. Eskerrik asko. Nik ez dakit artikuluak ezabatzen. Ondo segi. -Oraina (eztabaida) 14:43, 28 ekaina 2016 (UTC)

Konderri anizkoitzak eta hiriburu bat baino gehiago aldatu

Iepa! Bai, arazoaz konturatu nintzen bi kasuak daudelako: konderri bat baino gehiagotan dauden herri/hiriak eta hiriburu bat baino gehiago duten konderriak. Nik uste horiek denborarekin eskuz egin bhearko direla, oso zaila baitzen gutxiengo horrengatik kodetze guztia aldatzea. Agian zerrenda bat egingo balitz bila genezake moduren bat txukun jartzeko. Bestetik, infotaula automatikoa denez bertan egin daiteke zerbait ondo kodetzeko... baina Wikidata, zoritxarrez, ez dago ondo hornituta oraindik datuz. Saiatuko naiz! -Theklan ·   ·   09:52, 25 uztaila 2016 (UTC)

Zalantzak aldatu

Kaixo Lainobeltz. Denbora gutxi daramat wikipedian eta oraindik gauza asko ikastear dauzkat. Hasteko, edonori zerbait galdetzeko eztabaida horri hauek erabil daitezke? Bestetik, txantiloien auziari dagokionez, zuek zerrenda bat daukazue nongoak zareten, zuen zaletasunak, hizkuntza mailak eta gainontzekoak adierazten dutenak. Horiek guztiak kopiatu eta itsatsi egiteko modurik ahal dago? Beste gauzatxo bat. Asteko argazkiaren bozkaketan parte hartzeko, nola egiten duzue. Atala ireki eta karaktere horiekin agertzen den guztia idatzi? Ez dago modu azkarragorik? Eskerrik asko laguntzagatik, dexente galduta nago oraindik. Itzulpen xume batzuk egiteko besterik gai ez naiz izan. Ongi izan!

Kaixo maitea Lainobeltz! Ez dut zure hizkuntza ezagutzen eta hitzak ez dira besteak bezala, baina eskaera bat egin nahi izan dut: zure artikulu egin dezakezu musikari Russian Nikolai Noskov buruz euskarari buruzko? Artikulu horiek egiten badituzu, oso dituzu eskertzen izango naiz! Eskerrik asko! --Anna Jarvinen (eztabaida) 20:22, 10 abuztua 2016 (UTC)

Pankrearen hantura/Pankreatitis aldatu

Kaixo, Lainobeltz! Zure galderari erantzunez, bai, gauza bera da pankrearen hantura eta pankreatitis. Pankrearen hantura artikulua batu beharko litzateke pankreatitis artikuluarekin, beraz. Bigarren hori da zuzenena. -Josu (eztabaida) 20:27, 11 urria 2016 (UTC)

Ongietorri txantiloia aldatu

Arrazoia. Uste nuen nik txertatutako kodeari esker hasiberriari ongietorria egiten zaion uneko data agertuko zela, baina txantiloia azkenekoz editatu zen aldiko data geratu dela dirudi. Hoberena izango da ongietorria egiten duenak txantiloiaren ondoren sinatzea, horrela data eta ongietorriaren egilea agertuko dira. Ondo izan, --Xabier Armendaritz   2016-10-12, 16:43 (UTC)

Martxoaren 10: akatsa aldatu

Kaixo. Martxoaren 10, martxoaren 9a, martxoaren 2a... jaiotzek eta heriotzek akatsa ematen dute. Ziurrenik gehiago ere egongo direnez, beharbada urte osoa errepasatzea onena litzateke. -Plit21 (eztabaida) 10:33, 11 urtarrila 2017 (UTC)

Share your experience and feedback as a Wikimedian in this global survey aldatu


Irudiak biografia infotaula automatikoetan aldatu

Kaixo, Lainobeltz! Galderatxo bat: nola txertatu daitezke irudiak biografia infotaula automatikoetan?

--Aihotz (eztabaida) 00:41, 18 urtarrila 2017 (UTC)

Aupa Aihotz: irudia automatikoki txertatzen da, wikidatan sartu denaren arabera. Ez badauka irudirik, wikidatan sartu beharko zenuke:
Orriaren ezkerraldeko tresnak atalean, wikidata item zabaldu ; bertan, statements atalaren amaieran add klikatu (punteroa gainean jartzerakoan add a new statement agertzen den add loturan) ; agertuko zaizun ezkerreko kutxan (property) p18 idatzi, image (P18) dioen kutxatxo bat agertuko zaizu eta bertan klikatu. Momentu horretan eskuinean fitxategiaren izena sartzeko kutxa agertuko zaizu: bertan irudiaren izena.jpg sartu, eta irudi hori wikidata itemari lotua geldituko zaio. Zer esanik ez, irudia commons-en egon behar da aurretik.
Horrela kontatuta liosoa dirudien arren, bizpairu irudi txertatukoan erreza irudituko zaizu. Ez badut ondo azaldu edo zalantzaren bat badaukazu, galdetu lasai asko.
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 01:01, 18 urtarrila 2017 (UTC)
Egina! Víctor Praderarekin saiatu eta irudia agertu da. Mila esker eta ondo izan!
--Aihotz (eztabaida) 01:12, 18 urtarrila 2017 (UTC)

ongi etorri (oihua, diosala) edo ongietorria (ekitaldia), baina ez ongi etorria aldatu

Aupa, Lainobeltz. Ikusi dut wikilari kontua sortu berri dutenei mezua uztean, zure mezuaren gaitzat behin eta berriz ongi etorria jartzen duzula. Horrek «ondo etorri dena» esan nahi du, eta hor ez du zentzurik. Etorri berria den pertsona bat edo batzuk agurtzeko, ongi etorri da, mugatzailerik gabe, euskaraz esaten dena; eta ongietorria ekitaldia da («halako kirol taldeari ongietorria egin zioten, harako titulu handia irabazi eta gero»). Halaxe dago jasota, adibidez, Hiztegi Batuan.

Gainerakoan, eskerrik asko egiten duzun lan handiagatik, eta segi horretan, xehetasun txiki hori zuzenduta ahal bada. Ondo izan. --Xabier Armendaritz   2017-01-24, 17:35 (UTC)

Eskerrik asko azalpenagatik, Xabier_Armendaritz, halaxe jarriko dut hemendik aurrera -Lainobeltz (eztabaida) 19:08, 24 urtarrila 2017 (UTC)

Aupa, Lainobeltz. Mila esker zure erantzunagatik. Aurrerantzean, kontuan izango dut. Joxe Aranzabal

Barkatuǃ aldatu

Barkatuǃ Zure edizio hori nahi gabe desegin dut, beste botoi bat sakatu nahi nuenean. Klik bakarrarekin edizioak desegin ahal izateak administratzaileoi batzuetan dakarzkigun desabantailak... --Xabier Armendaritz   2017-02-15, 14:27 (UTC)

Aupa Xabier_Armendaritz, arazorik ez ;) Ongi izan -Lainobeltz (eztabaida) 14:35, 15 otsaila 2017 (UTC)

Your feedback matters: Final reminder to take the global Wikimedia survey aldatu

(Sorry to write in English)

Maluma abeslaria beste hizkuntzetara lotzeko errorea aldatu

Kaixo:

Maluma abeslariaren orria sortzen nabil eta errorea ematen dit beste hizkuntzetara lotzean. Laguntzerik izango al zenuke? Mila esker

Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidan aldatu

eu

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.

Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan

Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:35, 19 martxoa 2017 (UTC)

Korrikara joateko gonbidapena aldatu

Kaixo Lainobeltz: Txokoan idatzi dudan moduan, Euskal Wikilarien Elkartekoak, apirilaren 8an Korrikara joango gara. Horretarako Korrikako kilometro bat erosi dugu Araban. Nahi izanez gero, bertara hurbildu eta taldeko hainbeste kiderekin egunpasa egin dezakezu. Ni neu ezin izango naiz joan Kuban egongo bainaiz.

Apirilaren 8an izango da, bazkaldu ondoren. Korrika eta gero afari-merienda indartsua egiteko ideia dute.

Landa eta Marieta artean, Marietara iritsi baino 2 km lehenago dago EWEren kilometroa. 2325km eta 15:25ak aldera pasatuko da.

Oraindik ez dago erabakita non bazkalduko duten baina EWEko elkartekoak, gehienak Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabarrak izanik, elkarbanatutako kotxeetan joateko ideia dute.

Ba hori da dena.

Ondo segi Lainobeltz! -Oraina (eztabaida) 09:02, 29 martxoa 2017 (UTC)

Janin Lomme Tournaikoa aldatu

Kaixo, Lainobeltz. Janin Lomme Tournaikoaren infofitxa gehitu duzu, eskerrik asko, baina akats batekin: espainiarra bezala agertzen da, piperpoto eta guztiz, eta ez zen, flamenkoa baizik. Zuzendu dezakezu, mesedez?

-Ernestobanpiroa (eztabaida) 20:25, 11 apirila 2017 (UTC) -Eskerrik asko, Lainobeltz. Nik ere ez daukat oso garbi nongoa den, Flandriakoa edo Valoniakoa. Ziur aski datu hori ez da ezagutzen. Dena dela, hobeto dago horrela eta ez espainiarra bezala.

Batzeko artikuluak aldatu

Iepa! Lehenik eta behin zorionak, kriston lana egiten ari zara biografiekin eta eguneroko heriotza/jaiotza eta abarrekin. Ikusi nuen atzo zure wikilari orrialdean bazenuela batzeko artikuluen zerrenda bat. Hori zuk zeuk egin dezakezula aipatzeko idazten nizun, ez dela zertan administratzaile edo izan behar. Aski da artikulu batean #BIRZUZENDU [[Artikuluaren izen ona]] jartzea birzuzenketa egiteko. Edozein duda izatekotan, galdetu lasai! -Theklan ·   ·   19:57, 12 apirila 2017 (UTC)

Aupa Theklan:
Ikusi dut batzuk egin dituzula, eskerrik asko. Hurrengorako uzten aritu izan naiz, birzuzentzerakoan wikidata item bi gelditzen bait ziren eta ez nekien nola konpondu. Aurkitu dut itemak batzeko tresna, orain apurka apurka batutako artikuluen wikidata itemak batzen ari naiz. Banoa wikidata kontu honetan trebetasun apur bat hartzen. Zenbat denbora galdu ote dudan hasieratik wikidata euskeraz ez ezartzearren...
Eskerrik asko eta ondo izan. -Lainobeltz (eztabaida) 20:09, 12 apirila 2017 (UTC)

Musika disko infotaula aldatu

Aupa, Lainobeltz! Eskerrik asko laguntzeagatik! Saiatuko naiz, ea asmatzen dudan (ez naiz oso trebea, ikusten denez.. kar kar). --Xabi m lezea 18:45, 8 maiatza 2017 (UTC)

Vikidiaren txantiloia aldatu

Kaixo Lainobeltz, aizu, artean debatea hor dago, eta ez jarraitu mesedez Vikidiaren txantiloiak jartzen, azken erabakia hartu arte. Eskerrik asko! -Iñaki LL (eztabaida) 12:25, 14 maiatza 2017 (UTC)

Ados, Iñaki LL. -Lainobeltz (eztabaida) 12:31, 14 maiatza 2017 (UTC)

Amable Ariasen infotaula automatikoa aldatu

Kaixo Lainobeltz:

Amable Ariasen infotaula automatikoa gehitu duzu. Bera ez zen eskultorea, ezta grabatzailea. Nola alda ditzaket datu hauek?. Beste argazki bat jar dezakegu infotaulan? Mila esker. —Aurreko iruzkin sinatugabea Iratxe ugalde (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.

Aupa Iratxe ugalde: {{Biografia_infotaula_automatikoa}}k wikidatatik hartzen ditu datuak. Hemen daukazu wikidatari buruzko laguntza orria.
Artikulu bati dagokioan wikidata elementua zabaltzeko orriaren ezkerreko wikidata itema loturan daukazu.
Amable Ariasen artikuluaren kasuan, jarduera atalean kendu nahi dizkiozun jarduerei aldatu botoia sakatzen badiozu jarduera hori aldatu edo kentzeko aukera emango dizu.
Argazkiaren kasuan irudia koadroan irudi berrirako loturan egin beharko zenuke aldaketa.
Hartu kontuan wikidatako datuak hizkuntza guztietako wikipediak erabili ditzaketela, hau da, aldaketek datu hauek erabiltzen dituzten beste hizkuntzetako wikipedian agertuko direla. Amable Ariasen kasuan, gaztelerazkoan ere wikidata datuak erabiltzen dituzte, argazki aldaketa gaztelerazko artikuluan ere agertuko lirake.
Momentu honetan ez dago -ez dut uste behintzat- infotaula automatikoan wikidatan dagoenaren argazki desberdina txertatzeko aukerarik (Theklan, posible litzake argazkia eta argazki oina infotaula autamatikoan eskuz behartzeko aukera gehitzea?). Wikidatan aldatu gabe egitea nahi baduzu betiko infotaula erabil dezakezu.
Edozein zalantza, galdetu lasai asko. -Lainobeltz (eztabaida) 07:34, 30 maiatza 2017 (UTC)
KAixo Iratxe Ugalde eta Lainobeltz! Posible da argazkia aldatzea, irudia= erabilita, baita irudi oina= txertatzea ere. Hala ere, egokiena, kalitate handiagoko argazki bat izanda Wikidatan bertan aldatzea da, Wikipedia guztiek horren onura izan dezaten. -Theklan ·   ·   07:57, 30 maiatza 2017 (UTC)
Kaixo berriro Lainobeltz eta Theklan:
Mila esker erantzunengatik. Wikidata topatu eta aldatu dut, baina arazoak ditut berriro.
Lanbidean, edo hobeto esanda, bere lanbidearen arloak, gaizki idazten ditu euskaraz (arte grafikoaka...).
Nik neuk idatzi dut Amableren biografia_infotaula gaztelaniaz eta pentsatzen nuen |Lanbidea = artea}} jartzean aldatuko zela, baina ez. Hor, lanbidea eta arloak ere ateratzea gustatuko litzaidake, baina ez dut aurkitzen ondo datorkidan txantiloirik.
Ea argi azaldu naizen.
Aupa Iratxe Ugalde: jardueran margolariren ordez artista jarri dut, eta bertan gehitu kualifikatzailea sakatuz lan eremu bezala margolaritza, arte grafikoak eta sound art txertatu. Alta, lan eremuak ez dira infotaulan agertzen. (Theklan, infotaularen arazoa da ala zerbait gaizki egiten ari naiz?). Ea azkenean txukun eta gustora uztea lortzen dugun... -Lainobeltz (eztabaida) 17:07, 2 ekaina 2017 (UTC)
Aupa Iratxe Ugalde eta Lainobeltz: "arte grafikoak" ez da lan bat, "artista grafiko" da lanbide bat. Margolaritza beharrean, margolari. Telebista saio beharrean, Telebista aurkezle... logika berdinetik. -Theklan ·   ·   17:13, 2 ekaina 2017 (UTC)
Aupa Theklan eta Iratxe Ugalde: Bai, ados, horregatik kendu ditut jarduera koadrotik, eta horren ordez artista ezarri eta koalifikatzaile bezala lan eremu (P101) bezala txertatu margolaritza, arte grafikoak eta sound art, jarduera bezala artista eta azpian lan eremuak atala agertuko zelakoan. Espero nuen emaitza lortu ez dudanez, jarduera bezala margolari, diseinatzaile grafiko (ingelesezko WPn graphic artist lotura graphic designer orrira birzuzentzen da) eta idazle utzi ditut. Ez dakit sound art horrekin zer egin...-Lainobeltz (eztabaida) 17:32, 2 ekaina 2017 (UTC)
Aupa Lainobeltz eta Theklan: Ni ere ados nago. Berez, bere ogibidea artea izan zen, horregatik, ez bazaizue inporta, Lanbidea = artea jarrita utziko dut. Txantiloi gehiago diseinatuko dira denborakin eta atal gehiago izango dituzte... ez dakit.
Beste galdera daukat zeuentzak, ez dakit kategorien atala ondo ulertzen badut eta hautatu ditudanak egokiak badira. Hari berri bat irekiko dut edo emen galde daiteke? Iratxe ugalde (eztabaida) 19:09, 5 ekaina 2017 (UTC)
Aupa Lainobeltz eta Iratxe Ugalde. Ea ba... artea ez da lanbide bat. Artista bai. Telebista ez da lanbide bat, telebista-aurkezle bai. idatzi ez da lanbide bat, idazle bai. Aldatu dut eta artista jarri dut. Kategoriena, oro har, ondo zegoen. Aldatu dut "artea" "Artista" hitzagatik hor ee. -Theklan ·   ·   20:00, 5 ekaina 2017 (UTC)

Translating Ibero-America is back! Come and join us :) aldatu

Hi!

Iberocoop has launched a translating contest to improve the content in other Wikipedia related to Ibero-American Culture.

We would love to have you on board :)

Please find the contest here

Hugs!--Anna Torres (WMAR) (eztabaida) 00:37, 12 ekaina 2017 (UTC)

Birzuzenketak aldatu

Eskerrik asko Lainobeltz.

Idatzi ditudan arrazoiengatik, birzuzenketak hobestea egokiena dela uste dut. Ondo segi. -Oraina (eztabaida) 10:06, 13 ekaina 2017 (UTC)

Proposamena: Euskarazko Wikipediak Kataluniarekin Elkartasuna adierazteko modua aldatu

Arratsaldeon, Euskarazko Wikipediak Kataluniarekin Elkartasuna adierazteko Txokoan Proposamena utzi berri dut. Irakurri eta haren inguruan iritzia eta bozka ematera gonbidatzen zaitut. Ongi izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 15:24, 22 iraila 2017 (UTC)

Joseph Parrocel aldatu

Bonjour,

J'avais modifié l'article de Joseph Parrocel car il y avait une erreur grossière dans l'attribution du tableau qui est de Courtois. J'ai également corrigé les articles en anglais et en espagnol après avoir refait tout l'article en français. Je n'ai pas l'habitude de faire n'importe quoi. Cordialement. Rvalette (eztabaida) 05:13, 3 urria 2017 (UTC)

Hello dear Lainobeltz, saw your wonderful contribution in Basque Wikipedia. I would like to ask you translate the small article into Basque. Thank you in advance for your support/contribution and best wishes!

Arkauteren lanbidea aldatu

Aupa Lainobeltz, ikusi dut Felix Ruiz de Arkauteren artikuluan (https://eu.wikipedia.org/wiki/Felix_Ruiz_de_Arkaute) jarri duzun infotaula. Eskerrikasko, oso ondo geratzen da. Zalantza bat dut, halere; ez dakit zeintzuk izaten diren "lanbidea" atala betetzeko irizpideak, baina esan beharra dago espeleologo profesionalik ez dela sekulan egon, denak afizionatuak gara, eta konkretuki Arkaute ogibidez INJENIARI TEKNIKO ELEKTRIKOA izan zela. Zuk jakite aldera. Ondo segi. --Txikillana (eztabaida) 11:03, 23 azaroa 2017 (UTC)

Infotaula automatikoa oker. aldatu

Aupa Lainobeltzǃ Nerea Mazoren datuak infotaulan txarto daude. Datu zuzenak idatzita daudenak dira. Zuzenduko duzu, mesedez? Nik ez dakit egiten. Ondo segi.-Oraina (eztabaida) 11:54, 27 azaroa 2017 (UTC)

  Egina. Aupa Oraina: egin dut aldaketa wikidatan. Agian Laguntza:Wikidata lagungarria izango zaizu horrelakoetarako. Hasieran korapilatsua badirudi ere, behin hasita azkar hartzen zaio martxa. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 12:02, 27 azaroa 2017 (UTC)
Mila esker! Ikasiko dut egunen batean, edo behintzat ahalegindu. Egingo duzu Arantza Arrutiren infotaula? Eskerrik asko berriro eta ondo segi.-Oraina (eztabaida) 12:10, 27 azaroa 2017 (UTC)
@Oraina::   Egina. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 12:17, 27 azaroa 2017 (UTC)
"Lainobeltz/2015-2017" erabiltzailearen orrira bueltatu.