Ongi etorri, Txikillana, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

10:03, 1 iraila 2017 (UTC)

Arkauteren lanbidea aldatu

Aupa Txikillana: Ez dakit lanbidearentzat irizpide orokor adosturik dagoen. Hala ere, artikulua bere espeleologia lanei buruz izanik (eta hortik datorkio ospea), egoki deritzot espeleologo mantentzea, eta ingeniari gehitu diot lanbide atalean. Beste hainbat artikulutan ere jarduera ez profesionalak agertzen dira, kirolari amateur-etan adibidez.

Agian "nahasmena" wikidatan atal horren izena jarduera izatea eta infotaulan lanbide izateak dakar. Txokoan galdetuko dut.

{{biografia infotaula automatikoa}}ren erabilpenari buruz informazio baliagarria daukazu Laguntza:Wikidatan. Edozein zalantza badaukazu, galdetu lasai asko.

Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 11:34, 23 azaroa 2017 (UTC)

Laminak artikulua aldatu

Arratsaldeon Txikillanaː

Laminak artikulua nahiko eskas dagoela ikusita eta zu honi buruz gauza asko dakizkizunez hobetu dezakezu?

Ni neu egiten ahalegindu naiz baina ez naiz gai izan topografiako krokisa igotzeko ere. Mila esker aldez aurretik. Ondo segi. -Oraina (eztabaida) 15:06, 29 azaroa 2017 (UTC)

Mila esker. Beste galdera bat. Laminak artikuluaren izena egokia dela uste duzu? Ez da hobeto "Laminak sistema" edo "Laminak leize multzoa" edo horrelako zeozer? Baltzolaren kasuan Baltzola (leizea) agertzen da.-Oraina (eztabaida) 08:51, 30 azaroa 2017 (UTC)

ADES taldea aldatu

Arratsaldeonː Zeu ADES taldekoa zara ta duda bat dekot. Sorrera data ondo dau hala? Interneten ez da agertuten hain argi ta ez nau ziur. Ondo segi.-Oraina (eztabaida) 12:58, 30 azaroa 2017 (UTC)

Share your experience and feedback as a Wikimedian in this global survey aldatu

WMF Surveys, 18:40, 29 martxoa 2018 (UTC)

Reminder: Share your feedback in this Wikimedia survey aldatu

WMF Surveys, 01:38, 13 apirila 2018 (UTC)

Your feedback matters: Final reminder to take the global Wikimedia survey aldatu

WMF Surveys, 00:47, 20 apirila 2018 (UTC)

Arratsaldeon Txikillanaː aldatu

Artikulu barri oso on eta ganorazkuak ein dozuz. Baia ondo ikusi ta gero, españolez be idazten eta itzultzen dozuzela ikusi ein dot.

Hauxe beraz neure eskaeriaː euskeraz eitzia geixenbat eta española bertan bera iztia. Bakizunez erdara haundi hau dauen tokixan geuria djan eitxen dau. Zeure astixa geurera ekarri ta haulan euskerie geixau indjartu, ta bestelako denporia saguzarretan edo beste zeozer eitzen pasa.

Ondo segi Txikillana, Lekitxotik agurtuten naz, neu, Bilbotarra, zeugaz egon naien saguzar kazako bikotia.-Oraina (eztabaida) 17:30, 2 azaroa 2018 (UTC)

Joño, pozten naiz hamen topatzia @Oraina:!! Pertsonalki ezagutzen doten lehelengo wikipedistia zara! Eskerrikasko zure mezuangaittik. Gaztelerazko wikipedian jardutia erabaki estrategiko-espeleologikua da, hor argitaratzen dirazen gauzetan espeleologuak presente egon biharra dakagulako (gure bertsiñua argitaratzeko). Baiña, konturatu bazara, idazten dittudazen artikuluak ez dira kopiak izaten: normalian euskerazkua garatuago dago, "extrak" dittu, eta informaziño gehixago. Adibidez, ointxe gaztelerazko wikipedian argitaratu barri doten bioespeleologia [1] artikulua guztiz eskematikua da; datozen egunetan euskerazkua dator, eta hobia da. Besarkada bat!--Txikillana (eztabaida) 06:53, 3 azaroa 2018 (UTC)
Neu be bai pozten naz @Txikillana:. Ikusten dozunez, bizitza "mukizapi bat da" ta Euskal Herrixa txikixa da. Halan da guztiz be, erabaki estrategiko-espeleologiko horrek ondorioak baditxuz. Konprobatuta dau euskeria-erderia aukeran egonda gaztiek eta gehixenak kastellanua erabiltzen dabela. Zeatzik? Erantzuna erraza bezain sinplia da. Gehixenak mobilla, ordenadoria etabar erderaz hobetsita dakote ta ordun, zeu dakizun modun erderia ateraten da lehenengo aukeria moduan.
Badau era bat ikusteko artikulu bat zenbat ikusi dan hizkuntza batian edo bestian eta harrituko ziñake euskerazko aukera bakarrik dagoenian zenbat ikusten dan. Hori bai, erdarako (gaztelaniako) aukera egonda gitxi batzuk baiño ez dabie euskerakoa elijiduten. Baia esandakoa zuk zeuk pentsau ta erabaki. Besarkada bat. Ondo segiǃ ;)-Oraina (eztabaida) 16:38, 4 azaroa 2018 (UTC)

Pietatearen baseliza aldatu

Aupa @Txikillana: Lekeitioko horretan kokapena gehitu diot. Google Maps bitartez bilatu dut, eta ikusi irudi berezia: [Street view]. Baina koordenatu zehatzak emateko, onena https://www.mapcoordinates.net/en erabiltzea, hortik atera dut lat-lon datu zehatza. -Luistxo (eztabaida) 10:37, 7 ekaina 2019 (CEST)Reply

Eskerrikasko @Luistxo: Kontuan hartuko juat. --Txikillana (eztabaida) 10:59, 7 ekaina 2019 (CEST)Reply

Community Insights Survey aldatu

RMaung (WMF) 18:20, 9 iraila 2019 (CEST)Reply

Reminder: Community Insights Survey aldatu

RMaung (WMF) 21:49, 20 iraila 2019 (CEST)Reply

Onak nabarmen lehiaketa martxan da aldatu

Miren Jone Azurza aldatu

Aupa, Txikillana: Berari buruzko hutsunea betetzeko, Miren Jone Azurza artikulua sortzen ari naiz. Argia artikuluari dagokionez, ni ere ez naiz kazetaritzan aditua, baina lan hau txertatzen ahal da, CC BY-SA 3.0 lizentzia baitu. Bertan aipamena egiten zaio Miren Jone Azurzaren lanari. Nahi baduzu, nik egin dezaket. Ongi izan--Xirkan (eztabaida) 18:53, 4 uztaila 2020 (CEST)Reply

Eskertuko nizuke bai. Egunotan total liatua nabil, Zaldibarko zabortegiaren artikuluari ere jaramonik egin ezinda... MILESKER. --Txikillana (eztabaida) 19:00, 4 uztaila 2020 (CEST)Reply

Pierre Accoce aldatu

Hola, soy de la wiki en español, he visto a través de la página de fallecidos recientemente que pusiste que Pierre Accoce murió el 6 de agosto, ¿no tendrás la referencia de dicha información? por que he buscado y no encuentro nada, saludo y perdón pero no hablo euskera. Βαldιc 23   22:17, 9 abuztua 2020 (CEST)Reply

Hola,@Baldic23: mi información proviene de su hija, que me ha estado informando de sus últimos días (Pierre era amigo mío). Si te hace falta una referencia publicada, quizás esto pueda valer: https://www.dansnoscoeurs.fr/pierre-accoce-capar/3112690 Salud! --Txikillana (eztabaida) 09:29, 10 abuztua 2020 (CEST)Reply

Txo, Korrikara etorko zara hala? aldatu

Zelan gabiz aspaldiko? Azkenaldi hontan berton biharrian topera zabiz geroǃ

Jakingo dozunez bixarko pasata, eguenian Ipazterren alkartuko gara wikilari batzuk. Nahi ta ahal badozu bertan ikusko gara. Ze, animako zara hala? Ondo egongo zan erdi lekitxar bat bertan egotia. Hiru lagun lelao jungo gara ta Atxosten eguerdixa hartuteko esperantzia dekogu ta gero bueltia emongo dogu handik. Garraitzeko taldiari mezua botatia pentsa dot bebai, baña pirata lekitxarrak etorten badiez akaboǃ ; ) Azkan kontu hau bromia da, geroǃ Kar-kar.

Ba esangoztazu, besarkada bat. -Oraina (eztabaida) 16:41, 5 apirila 2022 (CEST)Reply

Aupa! Egunotan biharrian nahikua harrapauta nabil; hori dala eta, Luistxok eta bixok (bera be ez dago seguru juan ahal izango dan) korrika birtuala egin dogu, Ispaster auzorik auzo eta etxez etxe dokumentatzen. Horrekin konformau biharko gara! Ondo pasau. Txikillana (eztabaida) 22:54, 5 apirila 2022 (CEST)Reply
Penia baǃ Beste batian izan biharkoǃ-Oraina (eztabaida) 09:04, 6 apirila 2022 (CEST)Reply
 

You have been a medical translators within Wikipedia. We have recently relaunched our efforts and invite you to join the new process. Let me know if you have questions. Best Doc James (talk · contribs · email) 12:34, 6 August 2023 (UTC)

Leize paleolitikoak identidikatzen laguntza aldatu

Kaixo @Txikillana sekulako erakusketan egon naiz (arte paleolitiko franko-kantabriarra, Bordelen, 2024ko urtarrila arte zabalik), eta argazkiak egin ere, Euskal Herriko objektuenak batik bat, identifikatuz panelen bidez nongoak diren. Leize edo aztarnategi horietako batzuen infoa osatu nahi nuke, eta Wikidata-Commons-Wikipedia orrien bidez identifikatu nahi nituzke, kokapenak eta beste info batzuk. Zehazki:

- Gotzaria,  Ozaze-Zühara

- Santa Katalina / Antzoriz, Lekeitio... honek ez du lat-lon kokapenik, ez dakit nahita ote dagoen datua ezkutuan. - Lamiñak II Berriatukoarekin berdintsu...

- Bourrouilla edo Bourouilla... Erangon. Euskarazko izen zuzena zein ote? Luistxo (eztabaida) 15:02, 9 abuztua 2023 (CEST)Reply