Lankide:MaddiLarizEtxaniz/Proba orria

Fernando de Magallaes aldatu

 
Fernando Magallaes

Fernando de Magallaes, Hernando de Magallanes moduan ere ezagutzen dena, militar, exploratzaile, marinel eta nabigatzaile portugaldarra zen, leinu noblekoa, hain zuzen ere. Monarkia Hispaniarrak aurreratu izendatu zuen, baita “Espezeriaren deskubrimenturako armada”-ko kapitaina eta Santiagoko Ordenaren komendatzailea ere.

Karlos I.-aren zerbitzura, 1519an expedizio bat hasi zuen, zeinetan bertan nabigatu ahal zen kanal natural  bat deskubritu zuen, gaur egun Magallanesen Itsasartea moduan ezagutzen dena. Nabigazio hau, zeinetan Magallaes hil egin zen, munduko lehenengo zirkumnabigazioa bilakatu zen, bere itsasontzi bat, Juan Sebastian Elkanok gidatutakoa hain zuzen ere, 1522an Espainiara iritsi zenean.

Biografia aldatu

Jatorria eta familia aldatu

Magallaes Portugaleko iparraldean jaio zen 1480ean. Ez dago argi zein den bere jaioterria, eztabaida dago zenbait lekuren artean, hala nola: Sabrosako Vila, Oportoko Se-ko fregesia, Vila Nova de Gaia eta Ponte de Barca.

Rui de Magalhaes eta Ines Vaz Moutinho-ren semea zen. Zenbait anai-arreba zituen ere: Duarte de Sousa, Isabel de Magalhaes, Genebra de Magalhaes eta Aires de Magalhaes. Fernandoren aita, Rui de Magalhaes, D. Alonsoren etxeko zaldun kaparea izan zen, Faroko kondea, Aveiroko jauna eta Estremoz-eko alkatea. Rui Aveiro-ko alkatea izan zen, eta 1472 eta 1478 bitartean epailea izan zen, baita Oportoko zinegotzi ere. Bere anai Aires de Magalhaesek karrera eklesiastikoa egin zuen, eta Bragan, 1509an, subdiakonoa jaso zuen.

Magallaesek 10 urte inguru zituen Juan II.-aren ezkontidea zen Leonor erreginaren kortera morroi gisa sartu zenean. 1517an Beatriz Barbosarekin ezkondu zen Sevillan, bere ahaidea zenarekin, Diogo Barbosa eta Maria Caldeiraren alaba. Bi ume izan zituzten: alde batetik, Rodrigo, oso gazte hil zena 1522an, eta beste alde batetik, Carlos, jaiotzerakoan hil zena. Beatriz Barbosa handik gutxira hil zen, 1522ko martxoan, hain zuzen ere.

Lehenengo bidaiak aldatu

1505eko martxoan, Indiako Armadan sartu zen 25 urte zituela. Nahiz eta bere izena kroniketan ez azaldu, bertan zortzi urte igaro zituela jakiten da, baita Goan, Cochinen eta Quiloan egon zela ere. Ekintza militar ugaritan parte hartu zuen, baita Cananorren ere, non zauritua izan zen, eta Diuko gudu erabakigarrian ere. 1509an bere lehen espedizioan parte hartu zuen Malakarantz, bere lagun eta lehengusu Francisco Serraorekin batera. Malakara irailean iritsi ziren eta bertan konspirazio baten biktimak izan ziren eta espedizioa ihesaldi baten bilakatu zen bederatzi preso utziaz. Magallaeesek oso papel garrantzitsua izan zuen, izan ere, honek Sequeirari abisua eman zion eta Serrao salbatu zuen.

Alfonso Albuquekoa gobernadore berriaren zerbitzura, 1511an Malakaren konkistan parte hartu zuen Serraoren eskutik. Hiriaren konkistaren ondoren, adiskideen bideak banatu egin ziren: Magallaes, harrapatutako ondasun guztiekin eta Sumatran erositako esklabu batekin, Enrique Malakakoarekin hain zuzen ere, Europara itzuli zen. Serraok “espezerietako irletara” bidalitako lehen espedizioan parte hartu zuen, Moluketara, hain zuzen ere. Bertan finkatu zen eta Anboinako emakume batekin ezkondu zen, eta Ternateko aholkari militarra bilakatu zen. Honek Magallaesi bidalitako eskutitzak erabakigarriak izango ziren, izan ere, hauen bidez espezietako leku produzitzaileetako informazioa jasoko zuen.

Magallaesi dagokionez, Azamorreko guduan (Maroko) parte hartu ostean, jada hiri hortan zerbitzatzen ari zela, moroekin ilegalki salerostea leporatu zioten. 1515ean, itsasontzi portugaldar baten tripulazioan parte hartzeko eskaintza egin zioten, baina eskaintza ezeztatu zuen. Lisboara itzuli zenean, karta berrienak ikasi zituen, eta Rui Faleiro kosmografoarekin batera Atlantikotik Ozeano Barera joateko pasaia bat aztertu zuen.

Globoaren zirkumnabigazioa aldatu

Expediziorako prestakuntzak aldatu

1517an Sevillara joan zen Rui Faleirorekin eta Juan de Aranda aurkitu zuen, Kontratazioaren Etxearen faktorea, egin zuen proiektuarentzat oso aliatu ona izango zena: Espainiari Moluketara mendebaldetik iristeko aukera, baita “espezerietako irlak” hemisferio gaztelauean daudela frogatzeko aukera ere. Burgoseko apezpikuaren eraginez, hau da, Juan Rodríguez de Fonseca, Karlos I.aren onarpena lortu zuten.

1518ko martxoaren 22an Karlos I.ak Magallaes eta Faleiro almirante izendatu zituen “espezerietako irlak”-en aurkikuntzarekin hasteko, eta uztailean Santiagoko Ordenaren komendadore gradura izendatu zituen, eta ondoren zenbait pribilegio eman zizkien:

  • Hamar urtetarako deskubritutako ibilbidearen monopolioa.
  • Aurkituko zituzten irletan gobernatzaile izateko izendapena, eta irabazien %5-a jasoko zuten.
  • Bidaiaren irabazien 1/20 beraientzat izango zen.
  • Hurrengo bidaietan mila duketza hartzeko eskubidea.
  • Isla baten kontzesio bat bakoitzari, sei aberatsenena kenduta; soilik hauen 1/15 jasoko zuten.

Bidaiaren prestakuntzekin hasi ziren, eta honek ezbehar ugari izan zituen: baliabideen eskasia, Manuel I. Portugalko erregearen azpijokoak (honen helburua hauek kartzelaratzea zen), gaztelarrak Magallaesekiko eta gainerako portugaldarrekiko  zuten deskonfiantza, eta Faleiroren izaera zaila ahaztu gabe. Burgoseko apezpikuaren bitartez, Haroko Cristobal merkatariaren partehartzea lortu zuten​, zeinak baliabideak ematen zituen. Diego Ribero kartografo portugaldarra, 1518-tik Kontratazioaren Etxearen zerbitzura zegoenak, bidaian erabilitako mapen garapenean parte hartu zuen.

Faleirorekin harremana hautsi ostean, Magallaesek Sevillara joateko erabiliko zituzten itsasontziak prestatzen joan zen. Tripulazioan jatorri desberdineko marinelak zeuden, eta horietako asko portugaldarrak eta euskaldunak ziren. Lehehengoen artean, honako hauek zeuden: Mezkitako Alvaro, Magallaesen lehengusu-anaia zena, Duarte Barbosa, Magallaesen emaztearen lehengusua zena, Juan Serrano, Francisco Serraoren anaia edo lehengusua zena eta Esteban Gomez. Hauetaz gain, Magallaesen esklabua zen Malakako Enrike ere presente egon zen.

Antonio Pigafettak, geografo eta kronista veneziarrak, bidaiaren eguneroko oso bat idatzi zuen, eta honen arrazoia zera izan zitekeen: Europara bizirik itzuli zen bakarrenetarikoa izatea.  

Atlantikoko bidegurutzea aldatu

Canarietan lehorreratu eta gero, Cabo Verde irlen paretik igaro ziren, baita Sierra Leonako kostatik ere, eta 1519ko abenduaren 13an gaur egun Rio de Jainero den lurrak ikutu zituzten. Hegoalderantz abiatu ziren, Platako ibaitik pasatzen, eta 1520ko martxoan San Juliango badiara iritsi ziren. Negua zetorrela eta, Magallaesek erabaki bat hartu zuen: bertan geratzea udaberria heldu arte.

Patagoniako neguko matxinada aldatu

Ez ziren Moluketara iritsi, ingurua desatsegina zen eta nabegazioaren baldintzak ez ziren onak, beraz, honek guztiak tripulazioan atsekabea sortu zuen. San Julianeko portuan ainguratu bezain laster, beste lau itsasontzietako kapitainek matxinada bat antolatu zuten komandantea hiltzeko asmoz. Hauek ziren konspiratzaileak: Juan de Cartagena, Luis de Mendoza, Antonio de Coca eta Gaspar de Quesada. Matxinadak huts egin zuen eta Magallaesek Gaspar de Quesada hiltzera kondenatu zuen. Honen gorpua Luis de Mendozarenakin batera zatitzera bidali zuen. Juan de Cartagena lurrean abandonatu zuten Sanchez de Reina elizgizonarekin batera, eta hauei buruz ez zen ezer ere gehiago jakin.

Maiatzaren 22an, Santiago, Juan Serranok gidatuta, hondoratu egin zen Patagoniako kosta esploratzen zuten bitartean. Bestalde, Magallaesek, Serrano Concepcion-en kapitain izendatu zuen eta Duarte Barbosa, aldiz, Victoria-rena.

Magallaesen Itsasartearen aurkikuntza aldatu

Magallaesen itsasartearen sarrerara iritsi zirenean, Concepcion eta San Antonio itsasontziek kanala aztertzeko ordena jaso zuten. San Antonio itsasontzia, Mezkitako Alvarorekin, aurreratu egin zen, eta Esteban Gomezek eta Jeronimo Guerrak Mezkita baztertu zuten gauean bidean atzera egiteko eta Espainiara itzultzeko. Concepcion itsasontziak kanala gurutzatu zuen  eta alferrik itxaron zion San Antonio itsasontziari. Gurutzatzea oso zaila izan zen. Behin etapa hauek bukatuta, “labirintotik” ateratzea lortu zuten hegoaldeko itsasorantz.

Ozeano Barean aldatu

Ozeano honi izen hau jarri zioten bertatik igaro zirenean ez zelako inolako ekaitzik egon. Bestalde, ez zuten lurrik topatu hiru hilabete igaro arte.

Espainiara itzultzen ari zen tripulazioari goseteak eta eskorbutoak kalte handia egin zion. Hain zen egoera latza, marinelen artean dirutza handia ordaintzen zutela arratoi bat jateko. Ura usteldu egin zen, eskorbutoa azaldu zen eta marinelek larrua eta zerrautza jaten zuten bizirauteko.

Azkenean, 1521eko martxoaren 6an, irla bat aurkitu zuten non marinelek deskantsatu egin zuten. Handik gutxira, irla horretara indigena ugari joango ziren bisitari berri hauei opari batzuk emateko. Lapurren irlara iritsi ziren, Marianasetako artxipielagora, hain zuzen ere.

Magallaesen heriotza Filipinetan aldatu

Molukak bilatzen ari zirela, Magallaes eta gainerakoak Cebu irletara iritsi ziren, beranduago “Filipinar irlak” izena izango zuten artxipielagora. Ekialde Urrunera iritsi ziren, Cristobal Colonen proiektua kunplituz.

Magallaesek 1521eko apirilak 27an bizia galdu zuen tribu baten aurka borrokatzen ari zela, Maktan irlan.

Elkanok gidatutako itzulerako bidaia aldatu

Magallaes hil eta ondorengo espedizioa aldatu

Magallaesen heriotzaren ostean, expedizioko kideek Concepcion erretzea erabaki zuten, geratzen ziren bi itsasontzietan banatuz. Trinidad itsasontziko kapitain Gonzalo Gomez de Espinosa izendatu zuten, eta Victoria itsasontziaren kapitaina Juan Sebastian Elkano zen. Molukar irletara iritsi zirenean eta espeziak hartu zituztenean, Espainiarantz abiatu ziren.

Trinidad-ek ez zuen ondo nabigatzen, ondorioz, Tidoreko portuan gelditu behar izan zen bertan konponketa batzuk egiteko, eta ondoren, Ozeano Baretik Panamara joan ziren. Azkenik, Elkanok itzulerako espedizioaren agintea hartu zuen, eta itsaso portugaldarretatik joatea erabaki zuen.

Espainiara iritsiera Elkanok zuzendutako Victoria itsasontzian aldatu

Espedizioa Sevillara iritsi zen 1522an, sei urteren ondoren. Guztira, 216 marinel hil ziren bidaian, eta soilik 18k (horien artean Juan Sebastian Elkanok) lortu zuten bizirautea. Bestalde, 1525ean Trinidad itsasontzian zeuden 55 marineletatik soilik 4 iritsi ziren Espainiara.

Ozeano Indikoa gurutzatu eta Afrikari itzulia eman ostean, Juan Sebastian Elkanok globoaren lehen zirkumnabegazioa gauzatu zuen. Hau garai hartan lorpen handia izan zen.

Elkano, Sevillara heltzeko gogo handiarekin, ez zen gelditu ere egin Sanlúcar de Barramedan.

Kronologia aldatu

Bibliografia aldatu

  • Zweig, Stefan, Magallanes: El hombre y su gesta. Madrid: Editorial Debate, 2005, ISBN 84-8306-610-6
  • Pigafetta, Antonio (1986) [1800]. estudio preliminar del Prof. Nelson Martínez Díaz, ed. Primer viaje alrededor del globo [Primo viaggio in torno al Globo Terracqueo]. Barcelona: Ediciones Orbis. ISBN 84-7634-527-5.
  • de Castro, Xavier, ed. (2010). Le voyage de Magellan (1519-1522). La relation d'Antonio Pigafetta & autres témoignages. «Magellane». París: Chandeigne. p. 1088.
  • Lucena Salmoral, Manuel (1982). El Descubrimiento y la fundación de los reinos ultramarinos: hasta fines del siglo XVI. Ediciones Rialp. ISBN 9788432121029. Archivado desde el original el 19 de octubre de 2017. Consultado el 20 de octubre de 2017.
  • Fernández de Navarrete, Martín (1837). Expediciones al Maluco, viage de Magallanes y de Elcano. Imprenta Nacional.
  • Mollá, Luis (2017). La Flota de las especias. Almuzara.