Luis de Mendoza
Luis de Mendoza (XIV. mendearen amaiera - San Julian badia, 1520ko apirilaren 2a) espainiar itsasgizon eta esploratzailea izan zen. Magallaes-Elkano espedizioan[1] Victoria[2] ontziko kapitaina eta espedizio horretako diruzain nagusia. Patagonian hil zen, Fernando de Magallaesen aurkako altxamendu batean parte hartu ondoren.[3]
Luis de Mendoza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | XV. mendea |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | San Julián badia, 1520ko apirilaren 2a (egutegi gregorianoa) ( urte) |
Heriotza modua | giza hilketa: sastakatzea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | marinela, diruzaina eta esploratzailea |
Magallaes-Elkano espedizioa
aldatuKarlos I.ak izendatu zuen 1519ko martxoaren 30ean «para descubrimiento de la Especiería». Armadaren helburua Espainiako mugetatik Espezien uharteetarako ibilbide bat aurkitzea zen. 1494ko Tordesillasko Itunean Portugalekin mugak adostu ziren, mundua bi koroen artean banatzen zuen mugape lerro bat ezarriz.[4]
Prestaketak amaitu ondoren, espedizioa Sevillako portutik abiatu zen 1519ko abuztuaren 10ean. Fernando de Magallaes zuen kapitain nagusi eta Juan de Cartagena ikuskatzaile (gainbegirale nagusi). Luis de Mendoza, diruzain jenerala izateaz gain, Victoria ontziko kapitain izendatu zuten.
Atlantikoko itsas bidaian, Juan de Cartagenak, beste ofizial batzuekin batera, Magallaesi bidaiarekin zerikusia zuten gauza guztiez kontsultatua izatea eskattzen zion, erregearen aginduei jarraituz. Handik gutxira, Cartagenak bere itsasontzitik Magallaes agurtu zuen "kapitain" gisa eta ez "kapitain jeneral" gisa. Magallaesek kapitain guztien bilera bat aprobetxatu zuen Cartagena atxilotzeko. Juan de Cartagenaren ordez, Magallaesek Antonio de Coca eta Alvaro de Mezquita jarri zituen San Antonioren agindupean.
Espedizioa hego-amerikar kostaldera abiatu zen, itsasertza esploratuz, arrakastarik gabe hego itsasorako pasabide bat bilatuz. 1520ko martxoaren 31n San Juliango portura iritzi ziren, eta Magallaesek, han negua igarotzea erabaki zuen.
San Juliango portuan Magallaes, Juan de Cartagena, Concepción itsasontziko kapitainaren (Gaspar de Quesada) zaintzapean uzten du. Espedizioko kapitain eta ofizialek, kostalde hartan nabigatzea alferrikakoa iruditu zitzaienez, eta Magallaesek Buena Esperanza lurmuturrera jotzen ez zuela ikusirik, kapitain jeneralari errekerimendu bat egitea erabaki zuten.
Pazko-matxinada
aldatuApirilaren 1eko gauan, Quesadak, Mendozaren laguntzarekin, bere itsasontziaren konpainia batekin San Antoniora igaro eta Alvaro de Mezquita atxilotu zuen, ontziaren kontrola hartuz. Horrela, Cartagenak, Quesadak eta Mendozak ontzietako hiru bereganatu zituzten, Magallaesi bere eskakizunak aurkeztuz. Magallaesek negoziatzeko itxura egin zuen, eta Gonzalo Gómez de Espinosa, bere aguazila, ezkutuan bidali zuen bere itsasontziko txalupan, armatutako bospasei gizonekin. Mendozak Magallaesen mezua irakurtzen ari zuen bitartean, eta itsasontzian negoziatzera gonbidatzen ari zen bitartean, Espinosak eta beste gizon batek ustekabean hiltzen dute. Bien bitartean, Magallaesek beste txalupa bat bidali zuen, Duarte Barbosa eta hamabost gizon armaturekin. Tripulazioaren aldetik erresistentziarik gabe Victoria itsasontzia abordatu zueten.
Biharamunean, apirilaren 2an, matxinatuen esku geratu ziren bi ontziak itsasoratzen saiatu ziren, baina Magallaesek blokeatzen zituen, San Julian badiaren irteeran kokatu baitzituen bere ontziak. San Antoniok amore ematen du Trinidadearekin borroka labur bat egin ondoren, geroago Concepcionek egiten du erresistentziarik gabe.
Heriotza
aldatuMagallaesek matxinoak epaitu zituen. Luis de Mendoza traidore izendatu zuten eta gorpua zatitu egin zuten. Gaspar de Quesada burua moztu eta zatitu egin zuten. Bere gorputza eta Gaspar de Quesadarena zatikatuak izan ziren, eta zatiak hesituak eta urkabeetan erakutsiak, ohar bezala.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) .
- ↑ (Gaztelaniaz) «LA PRIMERA VUELTA AL MUNDO: LA NAO VICTORIA | IGNACIO FERNANDEZ VIAL | Comprar libro 9788480100694» casadellibro (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) Jiménez, Luis Laorden. (2013). Navegantes españoles en el Oceáno Pacífico: la Historia de España en el gran Océano que fue llamado lago español. Luis Laorden Jiménez ISBN 978-84-616-6816-8. (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
- ↑ Bergreen, Laurence. (2003). Over the edge of the world : Magellan's terrifying circumnavigation of the globe. New York : William Morrow (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).