Antonio Pigafetta
Francisco Antonio Pigafetta (Vicenza, Veneziako Errepublika, 1491 inguru - Vicenza, 1531) itsasgizona eta kronikaria izan zen. Magallanesen espedizioarekin itsasoratu zen, eta bidaiako kronikaria izan zen. Pigaffetaren Egunkariak[1] xehetasun handiz jasotzen ditu Brasil, Patagonia eta, batez ere, Mariana eta Filipina uharteetako jatorrizko biztanleen ohiturak eta hizkuntzak.
Antonio Pigafetta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vicenza, 1492 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Veneziako Errepublika |
Bizilekua | Vicenza |
Heriotza | Vicenza, 1531 (egutegi gregorianoa) (38/39 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea eta idazlea |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Pigafettarena izan zen denbora luzean Magallanesen espedizioaren kronikarik zabalduena. Kronika horretan Pigafettak ez zuen inoiz Elkano aipatu. Uste da Pigafettak ez ziola Elkanori barkatu Magallanesen kontra altxatzea, eta horregatik, ordainetan, Pigafettak ez zuen bere kronikan inoiz Elkano aipatu nahiz eta bidaiaren azken zatian Elkano itsasontziko kapitaina izan. [2]
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Gaztelaniaz) Pigafetta, Antonio. Primo Viaggio Intorno al Globo Terracqueo. Real Instituto Elcano, 143 or..
- ↑ Atlas de los exploradores españoles. GeoPlaneta 2009 ISBN 9788408086833. PMC 556943554. (Noiz kontsultatua: 2018-12-01).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio Pigafetta |