Amiral

itsas gradu militar
Almirante» orritik birbideratua)

Amiral edo almirante (Heg.) gradua, mailaketa militar bat da, herrialdearen arabera maila desberdina duena. Adiera ohikoenean, maila gorena da itsas armadetan.

Frantziako amiralen zeinua.

EtimologiaAldatu

Hitzak jatorria du arabierazko amīr al-baḥr karguan, itsasoetako gudalburu, tartean latinaren etimologia herrikoia ere nahastu delarik, admiral era emateko (frantsesezkoa), latinezko admirabilis[1] ("miresgarri") edo admiratus ("mirestua") tarteko. Euskarazko aldaerak, amiral Ipar Euskal Herrian almirante eta Hego Euskal Herrian inguruko erdara nagusien maileguak dira.

Nafarroako almiranteakAldatu

Nafarroako Erresuman ere bazen almirante-kargua, baina ez zuen beste herrialde batzuetako itsas gudarosteen mailarekin zerikusirik. Almiradio izeneko lurralde-egituretako agintariak ziren almiranteak, erregeak izendatuak, ibar-jaunen azpitik oro har garrantzi hierarkikoan. Batzuetan bazuten eginkizun militarra, almiradioko gizonak errekrutatzekoa Erresumaren zerbitzurako, baina beste ezer baino gehiago kargu administratiboa zen, biziartekoa[2].

Karguaren izenak izan lezake jatorria Iruñeko San Zerningo Burguaren historian. Iruñeko burgu frankoa zen hau, eta bertan Frantzian jatorri zuten bizilagunak bizi ziren (okzitaniarrak izango ziren gehienak, dena dela), eta hango buruzagiaren kargu-izena zen almirantearena. Xanpainako leinua Nafarroako erregetzako leinu nagusia izan zen urteetan, San Zernindik beste eremu batzuetara zabaldu zen hitza[2].

Almiradioaren izen eta izanak iraun zuen Nafarroako konkistaren ondotik, baita XXI. mendera arte, baina almirante-kargua desagertu zen aspaldi.

ErreferentziakAldatu

  1. .
  2. a b «Gran Enciclopedia de Navarra | ALMIRADÍO» www.enciclopedianavarra.com Noiz kontsultatua: 2018-05-12.

Kanpo estekakAldatu