WP:UNDUE

XVIII mendeko EH argitalpenak

Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Lord of the Isles» artikulutik itzulia izan da, 2017-08-29 data duen 797937590 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.

Txapel estekak, estekaren izena eta xedeko esteka bat ez datozenean:

Gehiago jakiteko, irakurri: «Laburpen estiloa»
Artikulu hau ziburutar itsasgizonari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Martin Oiartzabal (argipena)».

{{biografia infotaula automatikoa |irudia = ''irudiaren izena'' |irudi oina = ''Irudiaren azpiko testua'' }} Txantiloi:Biografia_infotaula_automatikoa/dok#Irudia

Irudi testua
Bozkatzeko botoia (NA) Bozkatzeko botoia (ON)
Argibide guztiak orri zabalera osoz
Beste ohar batzuk
NA irizpideak ON irizpideak


Martin Goñi Nafarroako Errege Kontseiluko kidea izan zen Nafarroako Erresumaren konkistaren garaian (1512-1528). Erresumaren justizia organo goren horretan, aldaketa garrantzitsuak gertatu ziren orduan, erresumaren estatus aldaketa eta gerra giroa zela eta. Goñi Hondarribiko Setioan (1521-1524) borrokatu zen espainiar indarren kontra, eta Karlos V.a enperadoreak nafar subiranistei eman zien barkamenaren hartzaile izan zen.

Barkamenaren bitartez, Goñik postu bat eskuratu

Espainiako Gerra Zibilak gosetea ekarri zuen, baina horrez gain, estraperloa, izua, umiliazioa, isiltasuna eta deserria izan zituen ondorio herritarren artean; erregimenari atxikiak ez ziren herritarrak edo disidenteak desjabetu eta kaleratu zituzten. Nazional-katolizismoa bihurtu zen erregimenaren nahitaezko ideologia, hezkuntzan diziplina zorrotzez sartua. Bigarren Mundu Gerran, aliatuek Francoren diktadura totalitarioa botako zutela uste zuten askok, eta horretan esperantza handia jarri zuten euskal sozialistek, komunistek eta euskal abertzaleek. Hori, ordea, ez zen gertatu: NBEk Espainia onartu zuen, eta erregimen horri nazioartean zilegitasuna ematen hasi. Erregimenak ekonomia buruaskia jarri zuen abian, Gipuzkoa eta Bizkaian produkzio indarra jarriz; ondorioz, Espainiako beste lurraldeetako etorkinak samaldaka heldu ziren.

Ekonomia, gizarte eta kultura kontraesanak areagotu egin ziren. Euskaraz hitz egitea debekatu egin zen 1937an, hezkuntza erabat gaztelaniaz ezarri zen, eta euskara zigortu; hizkuntza kaleetatik desagertu zen. Bitartean, langileen miseria egoeraren erdian, sasiko sindikatu sozialistek eta komunistek greba deitu zuten 1947an, eragin handikoak Bilbo Handian. Erregimenaren erantzuna errepresio gogorreko erakustaldia izan zen langile eta sindikatuen kontra. Pirinioetan, makien erresistentzia amaitu zen, erregimena Mendebaldeko potentziek onartu ahala. Kinka horretan, Bilboko unibertsitate ikasle batzuek ekintza beharra ikusi zuten, ohartzen baitziren euskal herria eta euskaltasuna errekara joaten ari zela, eta Mendebaldeko potentziek ez zutela Francoren erregimena botako. Ekin taldea osatu zuten, eta EAJri laguntza eskatu zioten. EAJk, ordea, nazioarteko diplomazian jarraitzen zuen jartzen uste osoa, eta bien arteko harremana hautsi egin zen.

1959an, Ekinek ETA izena hartu zuen, eta bere kideek pintadak egiten zituzten, baita ikurriñak jarri ere, besteak beste. Horregatik, baina, errepresioa neurrigabea izan zen, tortura kontakizunek zirrara zabaldu zuten Hego Euskal Herriko gizartean. Aktibista batzuek Ipar Euskal Herrian hartu zuten aterpe. Herritarrak ahalduntzeko ekimenak areagotu egin ziren kulturan, lan munduan eta artean, baita ekonomian ere, kooperatiben mugimenduaren bitartez. Nazioarteko askapen mugimenduen lorratzean, ETA mugimendu marxista bihurtu zen, eta V. asanbladak ekintza-erreakzio-ekintza ekinbidea onartu zuen.

1968an, ETAk Meliton Manzanas komisario eta torturatzaile ezaguna hil zuen. Gipuzkoan, erregimenak salbuespen egoera ezarri zuen. Poliziaren gehiegikeriek torturak, espetxeratzeak eta erbesteratzeak ugaldu egin zituzten. Sozialismoaren eta abertzaletasunaren lehentasunari buruz, ETA banandu egin zen. Harrezkero, erregimenak salbuespen egoera gehiago deklaratu zituen Hego Euskal Herrian, bereziki Gipuzkoan. Hedabide eta ekitaldi publikoetan, Fragak zentsura zertxobait lasaitu arren, kontrolak handia izaten jarraitu zuen. 1973an, Burgosko prozesuan, erregimenak zigor eredugarri bat eman nahi izan zion Euskal Herriko oposizio politikoari, heriotza zigorrak ezarriz. Aldiz, Europan herritarren elkartasuna piztu zuen euskal erresistentziaren alde. Urte berean, ETA V.eko komando batek Carrero Blanco, Francoren oinordekoa, erail zuen bonba eraso batean.

ETAk eraso indiskriminatu bat egin zuen Madrilgo Cafeteria Rolandon 1974ko irailean, erakunde horren kontrako kritikak harrotu zituena. Franco hiltzeko zorian zen, eta erregimenean aldaketak gertatuko zirela antzematen zen. Erregimen frankistak bere alde gogorrena agertu nahi izan zuen, FRAF eta ETAko bost kide exekutatuz 1975ean; 1976ko neguan, Fragaren agindupean, Gasteizko martxoaren 3ko hilketak gertatu ziren, zigorgabe utziak. Maiatzean, antzeko bidetik, erregimenari lotutako elementuek eraso larriak eragin zituzten urteroko Jurramendiko karlisten ospakizunean, Nafarroan. Franco hil berritan, Arias Navarrok hartu zion txanda gobernuan, baina estatuburu Juan Carlos I.a jarri zuen diktadoreak. Polizia armatuak Errenterian kaleak okupatu eta txikizioak eragin zituen. Ordena Publikoko Auzitegia Auzitegi Nazional izena hartu zuen egun batetik bestera, eta jurisprudentzian ez zen aldaketarik egin. 1977an, hauteskundeak deitu ziren, Espainiako Alderdi Komunista legeztatu ondoren.

Suarez gobernuburua EAJrekin hizketan hasi zen. Abertzaleak elkarrizketan hasi ziren, Telesforo Monzonek hauspotuta, Xibertako topaketak. Bertan, ETAk eta EAJk lehenak ekintza armatuak uzteko gutxieneko oinarriak eztabaidatu zituzten. ETAk Nafarroa kontuan hartzen zuen estatutua babestea eskatzen zuen; EAJko lekukoek diotenez, berriz, ETAk pistola bat jarri zuen mahai-gainean, eta elkarrizketak bertan behera geratu ziren. Suarezek EAJrekin izandako bilkurek Gernikako Estaturako bidea zelaitu zuten. Bitartean, 1978an, Espainiako Konstituzioa onartzearekin batera, estatuak barkamena eman zien ordu arteko delitu politikoei, 1978ko Amnistia deitu izan dena. Euskal Herrian, askok, ordea, diktaduraren jarraipena ikusten zuten. ETA V.a bitan zatituz zen: ETA (m) eta ETA (pm), Espainiako egoera berriaren aurrean jokatzeko moduarekin bananduta.

ETA (m) ez zetorren bat Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Gernikako Estatutuarekin. Bestalde, ETAk Juan Maria Araluze Gipuzkoako ahaldun nagusi frankista hil zuen 1976ko urrian. Estatuak areagotu egin zuen errepresioa, eta talde armatu paraleloek indarkeriaz jo zuten: ATE, BVE eta bestelakoak: Guardia Zibilak Gladys del Estal erail zuen, eta BVEk Tomas Alba zinegotzia. ETAren bi adarrek, berriz, gogor jo zuten hilketak gehituz 1977tik aurrera, bereziki guardia zibil eta polizia armatuena. Hurrengo urteetan, urtero ehunka hildako biktima eragin zituzten, eta enpresaburuak ere jarri zituzten jo-puntuan, haiengandik dirua eskuratzeko, "zerga iraultzailea" delakoaren bidez. ETA (pm)-k Javier Ybarra Bergé enpresaburu eta politikari ezaguna erail zuen. Bitartean, Iberduerok Lemoizko zentral nuklearraren egitasmoa zerabilen esku artean, eta mugimendu ekologistak haren kontra egin zuen, baita ETA (m)-k ere, atentatuak eginez. EAJk ETAren indarkeriaren kontrako lehen manifestazioa handia antolatu zuen Bilbon 1978ko abenduan; estatuak, berriz, Argala ETAren estratega erail zuen Angelun ezkutuko operazio batean.

Errepresioaren kontrako protesta manifestazioak ugariak ziren, baita Lemoizen kontrako ekitaldi eta mobilizazioak ere. Une horretan, Gernikako Autonomia Estatutua onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioa antolatzen ari zen; ekonomia itunak indarrean sartu ziren. Nafarroak, berriz, bere autonomiaren bidea hartu zuen, PSOEk Nafarroa EAEtik bereiztea erabaki ondoren. Madrilen, armadako buruzagiak urduri ziren ETAren atentatuekin eta euskal herritarrek zein katalanek deszentralizazioaz har zezaketen indarrarekin. ETA (m)-k Jose Maria Ryan ingeniaria bahitu eta erail zuen 1981eko otsailean; hilabete berean, Guardia Zibilak Joseba Agirre torturatuta erail zuen haren zaintzapean zela Madrilen, lege antiterroristaren pean. Tentsio handieneko unean, otsailaren 23an, estatu kolpe ahalegina eman zen Madrilen, Jose Antonio Tejero Espainiako Kongresura sartu zenean. Hura bertan behera geratu zen, baina ia berehala LOAPA legea onartu zen, estatuaren deszentralizazioa oztopatzen zuena. Nafarroa Euskal Herriko gainerako lurraldeetatik banatzean EAJk izandako jokaeraren kontra, talde bat banandu zen, eta EA alderdia sortu, Carlos Garaikoetxea buru.

UCDko Adolfo Suarez presidentearen gainbeherak, PSOEren hauteskundeetako garaipena ekarri zuen Espainian 1982an. EAEn, EAJko Carlos Garaikoetxea hautatua zuten lehendakari 1980an. PSOE gobernura heltzean, ETB sortu ahal izan zen Eusko Jaurlaritzak bultzatuta, estatuko elementuek ordu arte jarritako oztopoen ondoren. PSOE gobernura igotzean, Guardia Zibilarekin eta militarrekin adiskidetzeko mugimenduak egin zituen, erakunde horiek sakonki aldatu gabe. Intxaurrondoko Kuartela birmoldatu zen, gotorleku baten egitura hartuz. Borroka antiterroristaren buru Jose Antonio Saenz de Santamaria ibili zen, Guardia Zibileko GEOak antolatu eta Polizia Nazional, Guardia Zibil eta Poliziako Goi Kidegoaren informazioa bateratu zuen. Ertzaintzaren lehen promozioa atera zen, legez "kidego integrala" izango zena. PSOEk etakideen damua sustatu zuen, eta ETA (pm) VII.ak desegingo zela iragarri zuen, EE alderdiaren babesaz. Ezker abertzaleak traidoretzat hartu zituen. Gainera, Espainiako gobernu sozialistak ZEN jarri zuen abian, "Zona Especial Norte", ezker abertzaleari eta ETAri aurre egiteko antinsurgentzia plana. HBk "Martxa eta borroka" kanpaina hasi zuen, errebolta gogoa musika joera berriekin uztartuz.

Hurrengo urteetan, ETA (m)-k bere indarkeria ekintzei eutsi zien hildako ugari eraginez, enpresaburuen estortsioa ere baliatuz. Komando Autonomo Antikapitalistek Enrique Casas PSOEko senatari sozialista hil zuten 1984ko otsailean, ETA (m)-k kritikatutako atentatua. Enrique Rodriguez Galindo teniente koronela hasi zen Intxaurrondoko Kuartelaren buru. Urte horrek GAL talde parapolizialaren hasiera ekarri zuen, estatu egituretan antolatu eta babestutako taldea; Garcia Goena izan zuen lehen hildako biktima, eta urte horretan bertan, Santi Brouard HASI alderdiko burua hil zuen. Estatuak Lemoizko zentral nuklearraren hasiera eten zuen, betiko. 1985etik aurrera, ETAk Euskal Herriaz kanpora kolpatu nahi izan zuen: Bartzelona eta Madril Komandoak hasi ziren jardunean. 1985eko irailean, ETA auto bonba bat zartarazi zuen lehen aldiz, Madrilen. 1986ko uztailean, berriz, República Dominicana plazako leherketaz, 12 guardia zibil hil eta 50 zauritu eragin zituen, kolpe psikologiko gogorra Guardia Zibilarentzat. Kanpaina hori Hipercorreko atentatuan heldu zen bere gorenera Bartzelonan 1987ko ekainean, 21 pertsona zibil hilez eta 45 zauritu eraginez; gaitzespen orokorra piztu zuena Espainian eta Euskal Herrian.

Bitartean, ETA (pm) VII.ak hasitako bidetik, Maria Dolores Katarain "Yoyes" ETAko buruzagiak borroka armatua uztea erabaki zuen, Espainiako gobernuaren etakideentzako birgizarteratze neurriak jarraituz. ETAk ez zion barkatu, eta tiroz hil zuen Ordizian 1986an. Ezker abertzalean zalantzak zituzten askok ETAtik urruntzea erabaki zuten; Yoyesen hilketa salatu zutenen artean zen Imanol abeslea. Azken gertaerek eragindako arbuioaren lorratzean, EAEko alderdi politikoek, HBk izan ezik, Ajuria Eneko Ituna sinatu zuten, ETAren kontra bat eginik aritzeko. Aljerren, elkarrizketak izan ziren Espainiako Gobernuaren eta ETAko Txomin Iturbe Abasoloren artean, baina hautsi egin ziren. Aldi berean, Espainiako Barne Ministerioak ETAko presoen kontrako dispertsio politikari ekin zion, presoen eta beren familien kontra joaz MLNV mugimendua ahultzeko edo, haren bultzatzaileek zioten bezala, "ETAren eraginpetik urruntzeko". GALek, berriz, utzi egin zion atentatuak egiteari, eta berehala Frantzia euskal iheslariak espainiaratzen hasi zen. Hartara, behin betiko amaitu zen Hego Euskal Herriko iheslariek Ipar Euskal Herrian zuten nolabaiteko aterpea.

Errebolta giroari atxikita, hainbat mugimendu sortzen ari ziren, adibidez: gaztetxeak. Leitzaran haranean AP -15 autopista egin nahi zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak. Mugimendu ekologistak kontra agertu ziren, mobilizazioak deituz. ETAk, orduan, esku hartu zuen lehergailuak zartaraziz. Alderdi guztiek, HBk izan ezik, ETA gaitzetsi zuten. HBk, baina, inoizko emaitza onenak lortu zituen 1987ko hauteskundeetan, eta bereziki Gipuzkoan, zaila zen hari ezikusia egitea. Ajuria Eneko Ituna pitzatzen hasi zen. Urte hauetan, ETAko hainbat komando desegin zituzten estatuaren segurtasun indarrek, adibidez, Araba komandoa, baita Madril eta Bartzelona komandoak ere. Estatuko agenteen babesaz, Josu Muguruza HBko hautetsia hil zuten Madrilen 1989ko azaroaren 20an, parlamentuko kide izateko akreditazioa jasotzeko zain zela; Iñaki Esnaola larri zaurituta atera zen.

ETAko zuzendaritza Artapalo kolektiboak kudeatzen zuen aspalditik, hiru pertsonak osatua. Bartzelonako 1992ko Olinpiar Jokoak hurbil zirela, ETAk jo-mugan jarri zituen, baina baita AHTren lanak ere. Aldiz, 1992ko martxoan, Guardia Zibilak hura desegin zuen Lapurdiko Bidarten, ordu arteko ETAko zuzendaritzaren hautsezintasunaren sinesmen zabaldua deseginez. ETA ahulduta geratu zen. Aldi berean, Une horretan, Leitzarango autobiari buruzko akordio bat egin zen, hura haran horretatik pasa ez zedin, eta hartatik Elkarri elkarrizketaren aldeko mugimendua sortu zen. Biktimen gaiak garrantzi handiagoa hartu zuten; 1989an, ETAren indarkeriaren kontrakoa bereziki, Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundea sortu zen. Bestaldean, euskal presoen sakabanaketaren kontra, Senideak sortu zen. Aldi berean, baina, kale borroka deitutako indarkeria zabaldu zen, ezker abertzaleko gazte taldeek egiten zituzten ekintza bortitz azkarrak, ondasun materialen kontra gehienetan. Hala ere, inoiz hildako biktimak ere eragin zituen, PSEren egoitza batera molotov lehergaiak botatzean.

ETAren ahulaldian, Gurutze Yantzi HBko zinegotzia atxilotu zuen Guardia Zibilak 1993ko irailean; handik bi egunera hilik gertatu zen Madrilen bihotzekoak jota, dirudienez poltsa tortura teknika aplikatuta; hilabete horretan bertan, Xabier Kalparsoro etakidea hilik agertu zen polizia desberdinen zaintzapean egon ondoren. 1995eko ekainaren 21ean, GALek hildako Lasa eta Zabalaren gorpuzkiak Hondarribiko aireportura heldu ziren haiek deskubritu eta gutxira, eta Ertzaintzak adiskide eta lagunen kontra kargatu zuen.







Besterik aldatu

  Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «The Social Construction of Reality» artikulutik itzulia izan da, 2015-01-30 data duen (Oharra: hemen jatorrizko artikuluaren bertsioaren kodea jarri behar da, ikus itzazu txantiloiaren orriko argibideak) bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.

Biografia txantiloi automatikoari irudiaren tamaina aldatu aldatu

{{Biografia infotaula automatikoa|irudiaren tamaina = 150px}}

Nazionalismoaren historia aldatu

Nazionalismoaren hasiera XVIII. mendeko Ilustrazioaren fruitutzat jotzen da, non herria hartzen den gobernuaren zilegitasunerako iturritzat, errepublikaren kontzeptuari hertsiki lotuta. Horretan, une erabakigarria izan zen Ipar Amerikako 13 kolonietako elite ilustratuek 1787an aldarrikatutako errepublikar konstituzioa, "We, the people" goiburuaz hasten dena, Britainia Handiaren erregetzari aurkajarria. "Herri" horrek, baina, ez du definizio zehatzik konstituzio horretan, lurralde bat(zu)etako biztanleen borondate baten adierazle baizik. Venezuelak, Ilustrazioaren ideien eraginpean, Estatu Batuetako konstituzioko pasarte horren oihartzuna jaso zuen independentzia aldarrikapenean.

Hala ere, Frantziako Iraultza eta Asanblea Nazionalean hezurmamitutako herriaren boterea hartzen dira, oro har, nazionalismoaren hastapentzat. "Liberté, egalité, fraternité" lelopean, herriaren borondatearen gobernua aldarrikatu zuten, 'nazio' bihurtuta, baita armada nazionala eratu ere, herritarrek nahitaez parte hartu beharrekoa.

I. Mundu Gerratik II. Mundu Gerrara aldatu

Action Françaiseen muturreko nazionalismoak gorantz egin zuen kemen handiz I. Mundu Gerra piztu baino lehen. Bere oinordetza XX. mende osoan sentitu zen beste muturreko frantses nazionalismoko aldaera batzuetan. Gerrak kanpoko etsai komun bat eskaini zuen, estatuko frantses nazionalismoaren garaipen unea izan zen: herritar gehienak gogotsu sartu ziren armadan gerran borrokatzera beren herrialdearen alde. Weber-en iritziz,"nazio integraziorako, gerra egundoko aurrerapausoa izan zen"; sozialista frantses internazionalistek kinka batean ikusi zuten beren burua, baina La Marseillese kantatzen amaitu zuten, abertzaletasun jakobinoaren izenean etsai komunaren kontra.[1]

'Gerra Handia', Weber-en iritziz, mugarri bat izan zen iragana eta orainaldi berria bereizteko: 1919rako, ohitura zaharrek utzi egin zioten Frantzian herritarren bizitzetako zati izateari, artean baten batzuk gerra aurreko estatusera itzuli baziren ere; gehienean, ordea, isil-isilik galduz joan ziren. Frantziak, bestalde, Alsazia-Lorrena 'berreskuratu' zuen 1918-1920ko Pariseko Konferentzian, eta naziotasunaren printzipioaz eztabaidatu zuten bertan, baita nazio gutxiengoez ere. Frantziako ordezkariak, baina, ukatu egin zuen Frantziak 'gutxiengorik' zuela.[1] Frantziak, nolanahi ere, kolpe latza jasan zuen I. Mundu Gerran, gerra-deira joandakoak trumilka hil ziren lubakietan, Somme eta Verdungo batailetan, eta Frantzia herren eta bananduta atera zen gerratik. Frantses identitateari buruzko zatiketaren muinean klase borrokak eta aberastasunaren banaketa zeuden, eta bereizketa hori ere agerian geratu zen II. Mundu Gerra hasieran Frantzia bi eremutan zatitu zenean.[1]

Gerrako esperientzien eta hildakoen inguruan, ordea, elkargune bat sortu zen, frantses balioen katalizatzaile bat, toki guztietan hildakoen omenezko oroitarriak jarriz, eta horietan errituak errepikatuz (ikus behean Euskal Herriko kasua). Frantses hizkuntza toki guztietara heltzen hasi zen, gerra esperientzien eta ezin besteko hizkuntza bihurtuta. Gerrako nazionalismoak joko olinpikoetan izan zuen jarraipena indarkeriarik gabe, gero eta gehiago herritarren erakargune bihurtuta. Teknologia, prentsa eta publizitatearen garapenak naziotasunaren adierazle bilakatutako ikurrak sortu zituen, Michelin konpainia (eta haren Bibendum panpina), adibidez; harekin batera, Frantziako Itzuliko lehiak frantsesen nazio sentimendua harrotzen zuen.

Bizitza eta bilakaera aldatu

James de Rothschild Frankfurt am Mainen jaio zen, artean Germaniako Erromatar Inperio Santuan zela. Mayer Amschel Rothschild (1744–1812) eta Guttle Schnapper-en (1753–1849) bostgarren semea zen.[2] Mayer-ek bere bost semeak Europako merkataritzaren gune banatara bidaltzea erabaki zuen familiako banku inperio baten bost leinu sortzeko. Era horretan, James Parisen finkatu zen 1811n, eta 1817an familiaren banku inperioa hirira ekarri zuen, De Rothschild Frères sortuz.

Frantziako bi erregeren aholkulari lanetan aritu zen, herrialde horretako bankari boteretsuena bilakatu eta, Napoleondar Gerren ondoren, burdinbide eraikuntzaren eta meatzaritzaren negozioak finantzatzen garrantzia handia izan zuen. Ondorioz, Frantzia herrialde industrial kementsua bihurtu zen. Negozio gizon kartsua eta bizkorra, James Rothschildek altxor bat metatu zuen, eta munduko gizon aberatsenetako bat bihurtu zen. Bere agiriak inoiz plazaratu ez diren arren, frogek aditzera ematen dute egungo diruarekin parekatuta Jamesen dirutza (bere familiako beste kideena kontuan hartu gabe) egun Bill Gatesek metatutako dirutza halako bost izango zen.[3][4]Txantiloi:Failed verification

1822an, Frantzisko I.a Austriakoa enperadoreak James Rothschildek, baita bere lau anaiei ere, Freiherr titulu hereditarioa esleitu zien. Urte horretan bertan, Austriako Inperioko kontsul nagusi izendatu zuten eta, 1823an, Ohorezko Legio frantsesa eskuratu zuen. 1830ko uztaileko iraultzan Luis Filipe erregeak boterea eskuratu zuen, eta Jamesek mailegu sorta bat jarri zuen abian gobernu berriaren finantzak bermatzeko, baita bigarren mailegu bat 1834an ere. 'Frantziako nazioari' emandako zerbitzuak eskertuz, Luis Filipek maila bat gorago saritu zuen Ohorezko Legioko Ofizial Handia izendatuz.

1817an, James Rothschildek Château Rothschild erosi zuen Boulogne-Billancourten; bertan hazi eta hezi zituzten seme-alabak. 1838 an, Charles Maurice de Talleyrand-Périgordi egoitza handi bat erosi zion Parisen, Place de la Concorden. Familiaren eskuetan izan zen 1950 arte eta, orduan, Estatu Batuetako gobernuari saldu zioten. Egun, Estatu Batuetako enbaxadaren atal bat da.

1848ko otsailean, Luis Filipe erregea tronutik bota zuten. Horrek James Rothschild artegatu zuen, Achille Fould bankari lehiakidea Frantses Errepublikako presidente berriaren, Napoleon III.aren adiskidea baitzen: une batez, iruditu zuen Rothschildarrek gobernuaren babesa eta eragina galduko zutela. Aldiz, zailtasun batzuk gertatu arren, familiako negozioak iraun egin zuen, eta gora egin zuen erregimen berrian.

Beste inbertsio batzuk eta filantropia aldatu

Rothschild eta bere vienatar emaztea Pariseko kultur bizitzaren erdigunean kokatu ziren. Haien harrera handien sukaldari burua Antonin Carême zen.[5] Senar-emazteek arteetako pertsonaia handia babestu zituzten, tartean zirela Gioacchino Rossini, Frédéric Chopin, Honoré de Balzac, Eugène Delacroix, eta Heinrich Heine. Babes urte horien guztien aitortzan, 1847an Chopinek Valse Op. 64, N° 2 in C sharp minor dedikatu zion haien alaba Charlotteri. 1848an, Jean Auguste Dominique Ingresek Betty de Rothschild's erretratua pintatu zuen.

1854an, James Rothschildek Ferrières-en-Brien Château de Ferrières eraikitzeko mandatua eman zion Joseph Paxton arkitekto famatuari, Parisetik 35 kilometre (22 mi) ekialdera. Jabetza hori bere gizonezko oinordekoen etxea bilakatu zen 1975 arte eta, urte horretan, Guy de Rothschildek Pariseko Unibertsitateari eman zion dohaintzan. 1868an James Rothschildek Château Lafite erosi zuen, Bordele eskualdean kokatutako Frantzia osoko mahasti garrantzitsuenetako bat eta, artean ere, negozio hori familiaren eskuetan dago.

Bere negozio jarduerez haraindi, James Rothschildek bere familia frantsesaren arte bilduma itzelen lehenengo erosketak egin zituen. Bere bilduman sartzen zen Vermeerren 1668ko The Astronomer artelana. Naziek bereganatu egin zuten koadro hori 1940an, baina II. Mundu Gerraren ondoren, margolana familiari itzuli zioten. 1983an, herentzia zergen ordainetan, Frantziako estatuak eskuratu zuen, eta Louvren egon da erakusgai ordudanik. Ildo beretik, James Rothschildek bere ondasun izugarriak lan filantropikoetan erabili zituen.

Familia aldatu

1824ko uztailaren 11n, James iloba Betty Salomon von Rothschildekin (1805–1886) ezkondu zen, eta bost seme-alaba eduki:


Iñaki Lopez de Luzuriaga (Gasteiz, 1973ko otsailaren 8a) Gipuzkoako euskal itzultzaile, idazle, ikertzaile eta dibulgatzailea da, batez ere Euskarazko eta Ingelesezko Wikipedian eta proiektu senideetan aktiboki parte hartuz 2008az geroztik.[6] Hainbat idazlan eta artikuluren autorea da. Euskal Wikilarien Elkarteko, UEUko eta Nabarraldeko kidea da.

Euskal filologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatetik (1997). Bost urtez Londresko Euskal Elkartean eta, gero, Stanford Unibertsitatean euskara eta gaztelania klaseak eman ondoren, itzultzaile aritzearekin batera, hizkuntza gaietatik historiara lerratu zen. Euskaldunak eta karolingiar iraultza. Akitanian eta Baskonian barrena ikerlan dibulgatiboa argitaratu zuen Udako Euskal Unibertsitatearekin (2016).[6] 2021ean, 1200. urteko Nafarroako Erresumaren inbasioa (1199-1200) gida liburuxka entziklopedikoa argitaratu zuen, EWKEren eta Nabarralderen lankidetzaz.

Humanitate Digitaletan graduondokoa egitearekin batera (2021), XVIII. mendeko Euskal Herriko bibliografia eta edizioa ikertu ditu, Bizkaiko Foru Liburutegia ("Lau Haizeetara") eta Wikidata oinarritzat hartuz.

  1. a b c Watson, Cameron. 2003, 222-227. or.
  2. .
  3. .
  4. .
  5. Crème du Carême
  6. a b Ainara, Argoitia. (2023-04-28). «Goi Erdi Aroa: mende ilunak argitzen» Barren (Elgoibar: Tokikom): 19..