Louvre museoa
Louvre museoa (frantsesez: Musée du Louvre) munduko museorik garrantzitsu eta zaharrenetakoa da, Parisen, antzinako erregeen Louvre jauregian. Bere bilduma guztiak esfortzu historiko baten emaitza dira: alde batetik, bilduma errealak, eta bestetik, Argien Mendeko kultura gizonen esfortzua. Horrez gain, Frantziako Iraultzak mesede handia egin zion kulturari, desamortizazio-prozesu bat gauzatu baitzen. Louvreko museoaren sorreraren ondorioz, bilduma pribatuetatik bilduma publikoetara pasa zen, eta gizartearentzat izugarrizko aurrerapausua izan zen. Europa eta Ipar Amerikako museoen estreinako adibidea izan zen. 2006an 8,3 bisitari izan zituen eta, hortaz, munduko museorik bisitatuena da.
Louvre museoa | |
---|---|
Musée du Louvre | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoa | Paris Handiko metropolia |
Territorial collectivity of France with special status | Paris |
Sector of Paris | Paris Centre |
Udalerri barrutia | Parisko 1. barrutia |
Administrative quarter of Paris | Saint-Germain-l'Auxerrois |
Ur-masa | Sena |
Koordenatuak | 48°51′40″N 2°20′09″E / 48.8611°N 2.3358°E |
Altitudea | 44 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Restitution of Nazi-looted art | |
Claim for restitution of an artwork | |
Criminal investigation | 2018 - |
Inaugurazioa | 1793ko abuztuaren 10a |
Jabea | Frantziako Kultura Ministerioa |
Kudeatzailea | Service of the Museums of France |
Izenaren jatorria | Louvre jauregia |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Pierre Lescot Claude Perrault Charles Le Brun Ieoh Ming Pei |
Objetu kopurua | 460.000 item (en) eta 38.000 item (en) |
Irekiera egunak | Wednesday to Monday (en) |
Bisitariak urtean | 2.825.000 |
Kontaktua | |
E-posta | mailto:info@louvre.fr |
Telefonoa | tel:+33-1-40-20-53-17 eta tel:+33-1-40-20-50-50 |
Webgune ofiziala | |
Museoaren aurrean dagoen Louvreko piramidea ikono bihurtu da dagoeneko.
Eraikinaren historia
aldatuMuseoaren egoitza den eraikina Louvre jauregia da. XII. mendeko gotorleku batean eraiki zen. Pizkundean eta geroko garaietan handipenak izan zituen. Eraikin honetan Karlos V.a erregeak bere bilduma artistikoak gorde zituen eta Henrike II.a Frantziakoak berriztapenak egin zituen, arkitektura pizkundetarreko eraikin eredugarria izan arte. Halere, Katalina Medici erreginak egindako lanek eman zioten jauregiari gaurko itxura. XVII. mendetik aurrera, Versaillesko jauregiaren eraikuntzak bigarren tokian utzi zuen Louvrea, erregeren familia beste jauregira joan baitzen.
XVIII. mendean, Frantziako Akademiak okupatu zuen jauregia eta hainbat margolanen erakusketa antolatu ziren bertan. 1793ko azaroaren 8an, Louvreko jauregiaren zati bat zabaldu zen lehenengoz, Frantziako Iraultzan bertan. Urte batzuk geroago galeria nagusia margolan erakusketa moduan erabiltzeko aukera onartu zen.
Tuileries jauregiari lotuta egon zen garai batean, 1870 arte egitura bakarra osatuz. Baina jauregiaren hegal hau Parisko Komunan suntsitua izan zen, bertan zeuden altxor artistikoak ere desagertuz.
Azkeneko berriztapena lurrazpiko antolaketa eta museoaren piramidearena da, 1989an Ieoh Ming Pei arkitektoak burutu eta eraikia. Eraberritze hau François Mitterrand presidentearen administraziopean burutu zen, 1980 eta 1990ko hamarkadaren hasieran, hiriaren hirigintzak eta azpiegiturek berrikuntza handia jaso zuten garaian.
2004ko martxoan, museoaren zabalkuntza berri bat iragarri zen. Islamaren arteari eskainia. 2009. urterako amaitutzat egotea espero da, 50 milioiko inbertsioa eginez.
Frantziako Iraultza eta Napoleonen garaia
aldatu1789an hasitako Frantziako Iraultzaren ondoren (monarkia deuseztatzea suposatu zuena), Louvre jauregia (1791ko maiatzeko dekretuaren bidez) eginkizun artistiko eta zientifikoetarako esleitu zen, hurrengo urtean bertan koroaren bildumak bilduz. Museo gisa, Louvreren zati bat, 1793ko azaroaren 8an ireki zen lehen aldiz publikoarentzat. Irtenbide hori behartua izan zen kontuan hartuz akademiek okupatuta zutela eta, jada 1778an, bere Galeria Handia arte galeria gisa erabiltzeko proiektua prestatu zelako. Neurriaren nobedadea izan zen erregearen ondasun higiezinak nazionalizatu zirela eta sarbidea doakoa zela, ez baitzegoen kulturadun publikoari mugatuta, ezta antolatutako bisitetara araututa ere[1].
Iraultzak artelanak estatuarentzat eskuratzea suposatu zuen hainbat bideren bidez: monako ordenak deuseztatzea, elizen desafekzioa eta ihes egindako nobleziak ondasunak bertan utzi izatea. Dena den, iraultza hasi zenean, d'Angivillerrek ezin izan zuen bere proiektua gauzatuta ikusi, baina, 1780ko hamarkadan Thierry Abadea bezalako testuak sortu zituena, kultur gune horren lehen sustatzaile handitzat hartzen da, zeinak bere Etat actuel de Paris-en (Egungo Parisko egoera) «arteen maitaleek hain sutsuki desiratzen duten monumentu» handi hori osatzea eskatu eta Frantziako hiriburuak arte gaietan Erromaren gaineko nagusitasuna lortuko baitzuen.
1793ko uztailean, dekretu bidez, Muséum Central des Arts sortu zen, eta, urte bereko abuztuan, Grande Galerie du Louvre inauguratu zen, sinbolikoki, berehala itxi behar izan baitzuten konponketak egiteko, azaroaren 18an berriro irekiz ateak. Iraultza osteko garaian, asteak irauten zuen 10 egunetatik (hamarkada), publikoak 3 egunetan bakarrik bisita zezakeen espazioa; 5 egun kopistarentzat soilik ziren, eta beste biak, garbiketarako. 1794ko apirilean, galeria berriro itxi zen mantentze-lanetarako, 1799ko apirilean, berriro, publikoari partzialki irekiz, eta, 1801eko uztailera arte, ez zen erabat ireki.
1803an, Napoleon Bonaparte oraindik kontsula zela, eraikinak bere izena hartu zuen Napoleon Museoa. Lehen Errepublika eta Konbentzio Nazionalaren garaitik kanpaina militarretan beste herrialde batzuetako artelanak bereganatzeko politika bazegoen ere, Frantziako lehen enperadorea izango zenaren izena modu garrantzitsu batean lotuko zitzaion praktika honi. Napoleonen gerrak Louvreko bildumen gorakada nabarmena suposatu zuen, bada, armadek inbaditutako herrialde ezberdinetan obrak errekisatu baitzituzten. Obra horietako batzuk Napoleonen erregimena erori zenean itzuli behar izan zituzten, baina oso garrantzitsuak ziren batzuk Louvren geratu ziren, adibidez, Veroneseren Kanako ezteiak[2]. 1801ean Konkordatua sinatzean, elizetara erlijio lanak itzultzea behartu zuen hark. Napoleon I.ak Louvreri egindako beste ekarpen batzuk izan ziren: «Cour Carrée» (Patio karratua) enblematikoa osatzea eta Louvre jauregia Tuileriak jauregiarekin batzeko aspaldian aurreikusitako proiektuari hasiera ematea.
Bildumak
aldatuLouvreko museoak zibilizazio desberdinetatik jasotako artelanez osatutako bilduma ugari ditu. 300.000 artelan inguru ditu, baina horietatik 35.000 baino ez dira erakusten.
Louvreko bildumak hainbat jatorrikoak dira:
- Erregeren bilduma.
Louvreko Museoan, Gioconda margolan ospetsua dago erakusgai, Leonardo da Vinci margolari eta eskultore nagusiak margotua. Horrez gain, Miloko Venusa edo Samotraziako garaipena Arte Unibertsaleko eskultura nagusiak ere aurki daitezke.
Era berean, honako egile famatuen artelanak ikus ditzakegu Louvren: Jacques-Louis David, Fragonard, Rembrandt, Rubens, Tiziano, Poussin, Goya edo Zurbarán.
Artelanez gain, Louvrek altzari bilduma garrantzitsu eta zabala du, XVIII. mendeko gauzaki asko, esaterako. Horien artean, Bureau du Roi izeneko altzaria da aipagarriena.
Margolan nagusiak
aldatuXIII-XV. mendeak
aldatu- Madonna aingeruekin, Cimabue
- Durerren autorretratua, Albert Durer (1493).
Pizkundea: XVI. mendea
aldatu-
Ama Birjina, Jesus haurra eta Santa Ana, Leonardo da Vinci
-
Baltasar de Castiglioneren erretratua, Rafael
-
Kanako ezkontzak, Veronese.
XVII. mendea
aldatu-
Karlos I.a Inglaterrakoa, Van Dyck (1635)
-
Et in Arcadia ego, Nicolas Poussin (1637-1638)
-
Betsabe en bainuan, Rembrandt (1654)
-
1662ko exbotoa, Philippe de Champaigne.
XVIII. mendea
aldatu-
Luis XIV.aren erretratua, Rigaud, 1701
-
Ziterea (xehetasuna), Watteau, 1717
-
Natura hila, Chardin, 1728
-
Carpioko kondesaren erretratua, Francisco Goya, 1794-1795
XIX. mendea
aldatu-
Bonaparte Jaffako izurridunak bisitatzen, Antoine-Jean Gros, 1804
-
Meduseren baltsa, Theodore Gericault, 1819
-
Bi ahizpak, Chassériau, 1843
Eskultura aipagarriak
aldatu-
Miloko Venusa, anonimoa (Antzinako Grezia)
-
Samotraziako Garaipena, Pithokritos Rodaskoa ziur aski.
-
Musua, Antonio Canova, 1783
-
Giza buruko idi hegoduna, Khorsabad.
Informazio praktikoa
aldatu- Helbidea: Musée du Louvre, 75001
- Ordutegia:
- 9:00 - 18:00 astelehen, ostegun, larunbat eta igandetan
- 9:00 - 21:45 asteazken eta ostiraletan
- Asteartetan itxita
- Geltokiak:
Erreferentziak
aldatu- ↑ «10 curiosidades del Louvre» National Geographic 24 de enero de 2020.
- ↑ González Gómez, Julián. (2008). «Paolo Veronese, Las bodas de Caná. Óleo sobre lienzo, 1563» Universidad Francisco Marroquín.
Kanpo estekak
aldatu- (Frantsesez)(Ingelesez) Museoko webgune ofiziala