Action française

L'Action française[1] (aksjɔ̃ fʁɑ̃sɛz ahoskatua) frantziar alderdia da, XX. mendearen hasieran hasi zen. Charles Maurras, Léon Daude, Maurice Pujo eta Henri Vaugeois 1899an sortu zuten, Dreyfus aferaren kontrako erreakzio nazionalista moduan. Charles Maurras bere buruzagi nagusi bilakatu zen.

Action française
La Royale (en) Itzuli
Datuak
Motaerakunde politikoa
HerrialdeaFrantziako Hirugarren Errepublika
IdeologiaOrléanism (en) Itzuli, Frantses nazionalismoa, anti-parliamentarism (en) Itzuli, Euroeszeptizismoa, Deszentralizazioa, integral nationalism (en) Itzuli eta subiranismoa
Agintea
LehendakariaCharles Maurras
Historia
Sorrera1899ko ekainaren 20a
Sortzailea
webgune ofiziala
Twitter: actionfrancaise Edit the value on Wikidata

Hauteskundeetan ez zuen hautagairik aurkeztu, demokrazia baztertu eta ekintza zuzena defendatzen zuelako boterea hartzeko bide gisa. Nazionalismo xenofoboa eta monarkia absolutua defendatu zituen, eta katolizismoa, erakunde hierarkizatu eta diziplinatu gisa ulertuta, Frantziarentzat ezinbestekoa zela baieztatu zuen. Pio XI.ak, 1926an, formalki gaitzetsi zuen mugimendua eta 1928an hereje izendatu zuen. Kondena Pio XII.ak kendu zuen.

Haren bozeramailea L'Action Française (1908-44) egunkaria izan zen. Vichyko gobernuari eman zion laguntzak (1940) bere ondorengo desagerpena eragin zuen. Bere teorien jarraitzaileak Aspects de la France astekariaren inguruan bildu ziren urte batzuetan, eta, nolabait, gaur egun eskuin muturreko Front Nationalek ordezkatzen du.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu