Kros
landa-zeharka markatutako ibilbide bateko oztopo eta gorabehera guztiak gainditzean datzan lasterketa-modu berezia
(«Landa lasterketa» orritik birbideratua)
- Artikulu hau landan zehar egiten den oinezkoen lasterketari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kros (argipena)».
Krosa[1][2] —batzuetan, ingelesezko cross-country izenez deitua[1]— atletismoko modalitate bat da, XIX. mendean Ingalaterran sortua. Landa inguruneko zirkuitu edo ibilbideetako lasterketetan oinez lasterka egitean datza, funtsean hiri edo herrigunetatik kanpo, larre, baso, erreka eta muinoetan barna.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/0d/MNSTATE.jpg/250px-MNSTATE.jpg)
Ez da olinpiarra eta ohiko espezialitateetatik kanpo geratu da, nahiz eta urte-sasoi jakin batzuetan arrakasta handia lortu, Munduko Txapelketa eta guzti.[1]