Juan Muguerza Nazioarteko Krosa
Juan Muguerza Nazioarteko Krosa Elgoibarren urtero egiten den kros txapelketa da. Juan Mugertza korrikalari elgoibartarraren izena darama. Urtarrilean jokatzen da.
Juan Muguerza Nazioarteko Krosa | |
---|---|
Antolatzailea | Mintxeta Atletismo Elkartea |
Sorrera | 1943 (gizonezkoak) 1967 (emakumezkoak) |
Tokia | Elgoibar (Gipuzkoa) |
Modalitatea | krosa |
Distantzia | Gizonezkoak: 9.707 m Emakumezkoak: 7.621 m |
Garaipen gehien | Gizonezkoak: Mariano Haro (5) Emakumezkoak: Belen Azpeitia (6) |
Errekorrak | ? |
Txapeldunak | Gizonezkoak (2024): Berihu Aregawi Emakumezkoak (2024): Beatrice Chebet |
Webgunea | www.mintxeta.com |
Historia
aldatuJuan Mugertza 1920 eta 1930 hamarkadako lasterkari ezaguna izan zen. 1919an Behobia-Donostia lasterketaren lehen ekitaldia irabazi zuen besteak beste, baina 1937an Gerra Zibilean hila izan zen. Bere oroimena mantendu nahian Elgoibar Kirol Klubeko lagunek Juan Mugertza Krosa antolatu zuten 1943an. Aurreneko urteetan baserri bideetatik pasatzen zen ibilbidea baina krosak eskatzen duen bezala eremu finko bat eratu zuten Lerunen. Hasierako urte haietan sariak dirutan baino eskopetak, josteko makinak, hozkailuak, erlojuak eta abar izan ziren.
1960ko hamarkadaren hasieran Ego Toki Elkarteak hartu zuen krosa antolatzearen ardura eta 1963an Nazioarteko kros txapelketa bihurtu zen. Mammo Wolde etiopiarrak irabazi zuen aurreneko ekitaldi hori eta lasterketari sona handia eman zion. Lau garaipen lortu zituen Mammo Wolde berak eta etiopiarrez gain britainiarrak eta Mariano Haro espainiarra nagusitu ziren hurrengo urteetan. 1967an emakumezkoen lehen lasterketa ere antolatu zen eta Koro Fuentes izan zen irabazlea. Hurrengo urteetan Belen Azpeitia nagusitu zen. Krosa urtero antolatu izan da baina 1981. urtean suspenditu beharra izan zen elurraren erruz.
1992an Wilson Omwoyo kenyarrak azken esprint harrigarrian Domingos Castro portugaldarra garaitu zuen. Ekitaldi hau izan zen Lerunen jokatu zen azkena, izan ere eremu hori beste behar batzutarako erabili beharra zegoen eta krosaren ibilbidea aldatu behar izan zen. Mintxeta aukeratu zen, hasieran zalantza handiekin baina 1993ko Fita Bayesa etiopiarraren garaipenak onarpena eman zion.
Ego Toki Elkarteak 40 urtetan antolakuntzaren ardura izan ondoren Mintxeta Atletismo Elkarteak hartu zuen lan hori. Izar handiak ekartzeko konpromisoa berretsi zuen eta aurreneko urtetan Abraham Chebii eta Kenenisa Bekele ekarri zituen. 2002an bertan Mammo Wolde saria abiatu zuten, juniorrentzako lasterketa.
Palmaresa
aldatuUrtea | Gizonezkoak | Denbora | Emakumezkoak | Denbora |
---|---|---|---|---|
1943 | Prudencio Ayerra | |||
1944 | Joakin Escudero | |||
1945 | Jose Mari Garin | |||
1946 | Joakin Escudero | |||
1947 | Simon Aldazabal | |||
1948 | Simon Aldazabal | |||
1949 | Simon Aldazabal | |||
1950 | Ez zen jokatu | |||
1951 | Francisco Irizar | |||
1952 | Francisco Irizar | |||
1953 | Lukas Larraza | |||
1954 | Francisco Irizar | |||
1955 | Lukas Larraza | |||
1956 | Lukas Larraza | |||
1957 | Lukas Larraza | |||
1958 | Benito Aldai | |||
1959 | Joakin Escudero | |||
1960 | Benito Aldai | |||
1961 | Fernando Aguilar | |||
1962 | Joakin Azpiroz | |||
1963 | Mammo Wolde | |||
1964 | Mammo Wolde | |||
1965 | Melvin Batty | |||
1966 | Roy Fowler | |||
1967 | Mammo Wolde | Koro Fuentes | ||
1968 | Mammo Wolde | Belen Azpeitia | ||
1969 | Lakie Stewart | |||
1970 | Lakie Stewart | |||
1971 | Mariano Haro | |||
1972 | Lakie Stewart | Belen Azpeitia | ||
1973 | Mariano Haro | Belen Azpeitia | ||
1974 | Souko Kuha | Belen Azpeitia | ||
1975 | Fernando Cerrada | Belen Azpeitia | ||
1976 | Mariano Haro | Belen Azpeitia | ||
1977 | Mariano Haro | Montserrat Abelló | ||
1978 | Mariano Haro | Carmen Valero | ||
1979 | Mike McLeod | Pilar Fernández | ||
1980 | John Wild | Laila Boudina | ||
1981 | Elurragatik suspenditua | |||
1982 | Carlos Lopes | Amelia Lorza | ||
1983 | Antonio Prieto | Amelia Lorza | ||
1984 | Jordi García | Asunción Antolín | ||
1985 | Ezequiel Canario | Amelia Lorza | ||
1986 | Steve Jones | Jane Furniss | ||
1987 | Paul Kipkoech | 29:37 | Ana Isabel Alonso | |
1988 | John Ngugi | 29:16 | Ana Isabel Alonso | |
1989 | Antonio Serrano | Ana Isabel Alonso | ||
1990 | Kipyego Kororia | 30:32 | Marcianne Mukamurenzi | |
1991 | Eammon Martin | 29:33 | Susan Sirma | 13:43 |
1992 | Wilson Omwoyo | 33:44 | Helen Kimaiyo | 17:12 |
1993 | Fita Bayesa | 29:38 | Luchia Yishak | 17:01 |
1994 | Addis Abebe | 34:30 | Hellen Kimayo | 19:01 |
1995 | Brahim Lahlafi | 34:38 | Fernanda Ribeiro | 19:28 |
1996 | Paulo Guerra | 31:04 | Derartu Tulu | 17:24 |
1997 | John Brown | 32:09 | Julia Vaquero | 17:37 |
1998 | Paul Koech | 32:16 | Kutre Dulecha | 18:05 |
1999 | Paul Tergat | 31:23 | Gennet Gebregeorgis | 17:34 |
2000 | Sammy Kipketer | 30:05 | Yimenashu Taye | 17:21 |
2001 | Abraham Chebii | 31:56 | Sally Barsosio | 17:47 |
2002 | Abraham Chebii | 31:53 | Anne Jalagat | 22:05 |
2003 | Kenenisa Bekele | 30:58 | Edit Masai | 20:45 |
2004 | Abraham Chebii | 30:14 | Elvan Abeylegess | 20:39 |
2005 | Tariku Bekele | 32:02 | Alice Timbilil | 22:20 |
2006 | Charles Kamathi | 32:23 | Workitu Ayanu | 22:19 |
2007 | Sileshi Sihine | 31:08 | Mestawet Tufa | 20:37 |
2008 | Leonard Komon | 31:54 | Priscah Jepleting Cherono | 21:19 |
2009 | Ayele Abshero | 31:18 | Florence Kiplagat | 21:39 |
2010 | Leonard Komon | 32:44 | Frehiwat Goshu | 22:37 |
2011 | Leonard Komon | 32:05 | Sara Moreira | 22:08 |
2012[1] | Paul Tanui | 32:25 | Wude Ayalew | 22:29 |
2013[2] | Conseslus Kipruto | 33:15 | Gelete Burka | 22:53 |
2014[3] | Timothy Toroitich | 32:04 | Hiwot Ayalew | 21:59 |
2015[4] | Teklemariam Medhin | 33:01 | Mimi Belete | 22:09 |
2016[5] | Aweke Ayalew | 32:05 | Irene Chepet Cheptai | 24:49 |
2017[6] | Joshua Cheptegei | 31:50 | Senbere Teferi | 25:10 |
2018[7] | Selemon Barega | 33:52 | Ruth Jebet | 27:15 |
2019[8] | Rhonex Kipruto | 32:04 | Hellen Obiri | 24:38 |
2020[9] | Tadese Worku | 31:37 | Hellen Obiri | 25:08 |
2021 | ez zen jokatu | |||
2022[10] | Nicholas Kipkorir Kimeli | 33:47 | Edimah Jebitok | 26:03 |
2023[11] | Selemon Barega | 33:14 | Rahel Daniel | 25:43 |
2024[12] | Berihu Aregawi | 30:34 | Beatrice Chebet | 26:08 |
Garaipenak
aldatuGizonezkoak
aldatuKorrikalaria | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Mariano Haro | 5 | 1971, 1973, 1976, 1977, 1978 |
Lukas Larraza | 4 | 1953, 1955, 1956, 1957 |
Mammo Wolde | 4 | 1963, 1964, 1967, 1968 |
Simon Aldazabal | 3 | 1947, 1948, 1949 |
Joakin Escudero | 3 | 1944, 1946, 1959 |
Francisco Irizar | 3 | 1951, 1952, 1954 |
Lakie Stewart | 3 | 1969, 1970, 1972 |
Abraham Chebii | 3 | 2001, 2002, 2004 |
Leonard Komon | 3 | 2008, 2010, 2011 |
Emakumezkoak
aldatuKorrikalaria | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Belen Azpeitia | 6 | 1968, 1972, 1973, 1974, 1975, 1976 |
Amelia Lorza | 3 | 1982, 1983, 1985 |
Ana Isabel Alonso | 3 | 1987, 1988, 1989 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «En Elgóibar, victorias del keniano Paul Kipngetich Tanui y la etíope Wude Ayalew» www.rfea.es.
- ↑ «Kipruto y Burka ganan en Elgoibar» Mundo Deportivo (Noiz kontsultatua: 2017-12-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2014-01-13). «Toroitich y Ayalew vuelan en seco» GARA (Noiz kontsultatua: 2017-12-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) vamosacorrer.com. Cross Internacional Juan Muguerza 2015: Mehdin y Belete imponen su ley en Elgoibar. (Noiz kontsultatua: 2017-12-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2016-01-24). «Ayalew y Cheptai se imponen en el Cross Internacional de Elgoibar» naiz: (Noiz kontsultatua: 2017-12-30).
- ↑ PALMARÉS 2017| 75 INTERNACIONAL CROSS MUGUERZA | ELGOIBAR | GIPUZKOA. (Noiz kontsultatua: 2017-12-30).
- ↑ barren.eus. «barren.eus - Jebet eta Barega gailendu dira krosaren osagai guztiak eduki dituen 75. Mugertza krosean» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
- ↑ «barren.eus - Hellen Obiri eta Rhonex Kipruto nagusitasunez gailendu dira 76. Mugertza Krosean» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
- ↑ «Exhibición de Worku y Obiri en Elgoibar» Mundo Deportivo 2020-01-12 (Noiz kontsultatua: 2020-01-12).
- ↑ barren.eus. (2022-01-09). «Kimeli eta Jebitok keniarrak gailendu dira euritan eta lokatzarekin jokatu duten Mugertza» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
- ↑ «Daniel eta Barega, Elgoibarko Kroseko irabazleak» EITB 2023-01-08 (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
- ↑ barren.eus. (2024-01-07). «Chebet keniarra eta Aregawi etiopiarra gailendu dira 80. Mugertza krosean» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-09).