Kordobako Kalifa-herria
Artikulu hau kalifa-herri historikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kordoba (argipena)».
Kordobako Kalifa-herria خلافة قرطبة | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
756 – 1031 | |||||||
Monarkia | |||||||
| |||||||
Kalifa-herria 1000. urte inguru | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Kordoba | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | arabiera mozarabiera hebreera | ||||||
Erlijioa | Islam sunita | ||||||
Historia | |||||||
Sorrera | 756 | ||||||
Ezeztapena | 1031 | ||||||
|
Kordobako Kalifa-herria[1], baita Kordobako omeiatar kalifa-herria edo Mendebaldeko kalifa-herria (arabieraz: خلافة قرطبة; Khilāfat Qurṭuba) Al-Andalusko erakunde musulmana zen. 929an Abd ar-Rahman III.ak sortu zuen, Al-Andalusen urrezko aroan.
Historia
aldatu929an Abd ar-Rahman III.ak orduko etsai guztiak mendean hartu eta gero, al Nasir li-din Allah (euskaraz "Jaungoikoaren erlijioa irabazarazi duena") ezizena hartu eta kalifa izendatu zion bere burua. Abd ar-Rahman III.aren kalifaldia (929-961) eta haren seme Al-Hakam II.arena (961-976) Al-Andalusen urrezko aroa izan ziren.
Bere nagusitasuna adierazteko Abd ar-Rahman III.ak bere hiriburua eraiki zuen: Medina Azahara. 1009an Hisham II.a kendu zutenean, fitna edo guda zibila hasi zen, azken kalifaren eta Almanzor bere hayib edo lehen ministroaren aldekoen artean. Ofizialki kalifa-herriak 1031 arte jarraitu zuen, taifatan banatu zen urtea.
Ekonomia
aldatuKordobako kalifa-herria orduko potentzia ekonomikoa zen, merkataritza eta finantzari ekin zion lehendabiziko ekonomia Erromatar Inperioa desagertu zenetik.
Kordoba hiriburuak 935ean 250.000 eta 1000 urtean 500.000 biztanle zituen, orduko munduko hiri nagusienetako bat izanik. Toledo (37.000), Almeria (27.000), Zaragoza (17.000) edo Valentzia (15.000) ere hiri handiak ziren.
- Abd ar-Rahman III.a (929-961)
- Al-Hakam II.a (961-976)
- Hisham II.a (976-1000) eta (1010-1013)
- Muhammad II.a (1009)
- Suleiman al-Mustain (1009) eta (1013-1016)
- Ali ibn Hammud al-Nasir (1016- 1018)
- Abd ar-Rahman IV.a (1018)
- Al-Qasim al-Mamun (1018-1021) eta (1023)
- Yahya al-Muhtal (1021-1023) y 1025-1026)
- Abd ar-Rahman V.a (1023-1024)
- Muhammad III.a (1024-1025)
- Hisham III.a (1027-1031)
Bibliografia
aldatu- Lévi-Provençal, Évariste, España musulmana hasta la caída del califato de Córdoba (711-1031), Madril, 1957.
- Sánchez Albornoz, Claudio, La España musulmana según los autores islamitas y cristianos medievales, Bartzelona, 1946.
- Torres Balbás, L., Ciudades hispanomusulmanas, Madril.
- Vernet, J., La cultura hispano árabe en Oriente y Occidente, Bartzelona, 1978.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatuAl Andaluseko historia |
Musulmanen konkista (711-732) |
Kordobako Omeiatarrak (756-1031) |
Lehenengo taifa aldia (1009-1106) |
Almorabideen agintea (1085-1145) |
Bigarren taifa aldia (1140-1203) |
Almohade Kaliferria (1147-1238) |
Hirugarren taifa aldia (1232-1287) |
Granadako Emirerria (1238-1492) |