Artikulu hau eraikin historikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kordoba (argipena)».

Kordobako meskita
Mezquita Catedral
Kultura ondasuna
Historic centre of Córdoba
Sitio Arqueológico de Córdoba
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaKordobako probintzia
UdalerriaKordoba
Koordenatuak37°52′44″N 4°46′46″W / 37.87887°N 4.77934°W / 37.87887; -4.77934
Map
Historia eta erabilera
Irekiera786
ErlijioaEliza latinoa
islama
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Cordoba (en) Itzuli
IzenaMariaren Jasokunde
Arkitektura
ArkitektoaHernán Ruiz (en) Itzuli
Juan de Ochoa (en) Itzuli
Ahmad Ben Baso (en) Itzuli
EstiloaZirid architecture (en) Itzuli
Dimentsioak125 (zabalera) × 178 (luzera) m
Ondarea
BICRI-51-0000034
Bisitariak urtean1.923.305
Webgune ofiziala
Kordobako meskitaren barrualdea.
Kordobako Katedralaren kanpoko ikuspegia, meskita barrualdean duela.

Kordobako meskita (gaztelaniaz: Mezquita de Córdoba) izandakoa XIII. mendean Kordobako Santa Maria Katedral gotikoaren barruan gelditu zen. Arte hispano-arabiarreko lan gorenetakoa da.

Testuingurua

aldatu

Al Andalus (711- 1492)

aldatu

711n, armada musulmanak (Afrika iparraldeko bereberrez osatuak izanik) Gibraltarreko itsasartea zeharkatu zuen. Soldadu gehienak Afrika iparraldeko bereberrak ziren. Handik lau urtera, jaun eta jabe ziren ia Iberiar penintsula osoan. 732an, Carlos Malcelen agindupeko zalditeria frankoak tropa musulmanen hedapena geldiaraztea lortu zuen, Poitiersen (Frantzian).

Inbasio musulmanak amaiera eman zion Erresuma bisigodoak Iberiar penintsulan egindako 200 urteko ibilbideari. Zein azkar konkistatu zuten ikusita, eta, batik bat, armada musulmanak soldadu gutxi zituela kontuan hartuta, bistakoa da bisigodoek nahiko berehala eman zuela amore. Batetik, nobleziak hitzarmenak egin zituen, beren jabegoei eutsi ahal izateko, eta, bestetik, biztanle gehienek musulmanak ongi hartu zituzten, gizarte islamiarrean berdintasun handiagoa zegoelako.

Penintsulako lurraldea (Al-Andalus) Damaskoko kaliferriaren mendeko emirerri bihurtu eta Kordoba izendatu zuten hiriburu. Era berean, Emirerria probintziatan banatu zuten. Probintzia bakoitzeko burua bali izeneko agintaria zen.

Gizartea

aldatu

Iberiar penintsulara heldutako musulman taldea 50.000 bat lagunekoa zen: guztizko biztanleriaren % 1,5 inguru. Talde horretan, arabiarrak eta siriarrak gutxiengoa ziren (buruak, ordea), eta gehiengoa bereberrak. Bertako biztanle gehienak islamera bihurtu ziren, jazarpen erlijiosoak saihesteko eta musulmanen eskubide berberak izateko (zerga handiagoak ez ordaintzeko, adibidez). Islamera bihurtutakoei muladi izena ezarri zitzaien.

Kristautasunarekiko atxikimenduari gutxiengoak (batez ere, hirietako artisau eta merkatariek) eutsi zion. Mozarabiarrak ziren. Jazarpena jasan zuten arren, agintari musulmanek haien ohiturak nahikoa errespetatu zituzten. Beste gutxiengo bat juduek osatzen zuten. Gehienak hirietan bizi ziren, eta artisautzan eta merkataritzan egiten zuten lan, oro har.

Ekonomia

aldatu

Nekazaritzak (bereziki, zerealaren eta olioaren ekoizpenak) Al Andaluseko ekonomiaren oinarria izaten jarraitu zuen. Landaketa berriak ezartzeaz gain (arroza, lihoa, abrikota, laranjondoa, azukre-kanabera, kotoia etab,), musulmanek nekazaritza-teknika berriak ekarri zituzten, eta, besteak beste, ureztatzeko sistema nabarmen hobetu zen.

Artisautza, oihalak eta luxuzko artikuluak (bitxiak, tapizak, zeramikak…) nabarmentzen ziren. Toledoko armek eta Kordobako larruek (cordobanes izenekoek) sona handia zuten. Artisautzaren oparotasunari esker, Al Andalusen baitan (hirietako azoketan) eta erresuma kristauetan, merkataritza erruz garatu zen.

Arkitektura

aldatu

Islamiar arkitekturaren ezaugarri nagusiak barne espazioan aberastasuna lortzeko nagusitzen dira. Ezaugarri berezienetako bat, dekorazioari ematen zaion garrantzia da, hau da, eraikinaren janzkerari garrantzi gehiago ematen zaio, egiturari baizik. Hala ere, materialtasunari ez diote garrantzi gehiegi hartzen, hauek beraien beharretara moldatu margotu eta tapatzen baitzituzten.

Eraikin tipologiei dagokionez, ez dira banaketarik egiten hiri arkitektura eta arkitektura erlijiosoaren artean.   Eraikinen altuera, eskasa izaten da, inguruko paisaian integratzea eta armonia bilatzea helburu konstante bat izanik. Basamortuak horizontaltasuna eta beduino arabiarren hasierako nomadismoa inposatzen ditu, horrela tamaina urriko eraikinak nahiago izatea. Eraikinak bolumen kubikoez osatutakoak izan ohi dira, non bere kupulen eta alten esfera erdiko dorreak edo bere meskitetako minareteak nabarmentzen dituzten.

Bestalde, elementu garrantzitsuak argia eta ura dira.  Argia era kontrolatu batean erabiltzen dute, hau da, argi naturala beraien beharretara moldatuz.  Uraren bidez, islada jokoak eta arkitektura mugikorrak lortzen dituzte, eta bestalde, arintasun sentsazioa ematen diote eraikinari.

Historia

aldatu

San Bixente Basilika, VI. mendea

aldatu

Testuinguruan jartzeko, esan dezakegu, VII.mendean Kordobara musulmandarrak heldu zirela eta Meskitaren obrak hasi baino lehen, kristauekin San Bixente basilika hispanobisigotikoa elkarbanatu zutela. Hau ez zen garai hartan, eszepzio bat izan, arabiarrak bere garaian eliza kristauak hartu baitzituzten beraien konkistan, beraien otoitz eta orazioak bertan egiteko. Behin hau eginda, eraikinaren osotasuna hartu eta espazioa beharrentzako, nahi bezain bestekoa ez balitz, meskitaren eraikuntzara jardungo zuten.

Espainiaren kasuan, al-Andalusen konkistaren ostean, kristauengatik oratorio musulmandarrak elizak bihurtu edo konbertituko ziren.  Eta urteekin, lehengo fabrika edo eraikuntzak beraien jabeengatik birmoldatuko ziren. Baina kasu batzuetan halako aldaketak bizirik mantenduko ziren, Kordobako meskitaren kasuan bezala.

K.o. 572.urtera arte, Leovigildoren konkista eman zen garaia, Kordoban nolabaiteko kontrol efektibo bizantziar bat egon zen. Leovigildoren konkistaren ostean, hiriburuaren titulua lortu zuen, Spaniako bizantziar probintziaren barruan. Gaur egun dauzkagun arrastoei esker, esan dezakegu, bisigodoen agindupean eraikuntza berri asko eman zirela Espainian.

Meskita zaharraren 4 eta 5. Nabeetan, forma laukizuzenak sortzen zituzten hainbat horma eta pabimentuetan  mosaikoak aurkitu ziren, Iparraldetik Hegoaldera orientatuak, beraien tamaina handiengatik nabarmentzen zirenak. Iparraldean, 2 eta 3 nabeen artean, eta Iparekialde-Hegoekialde orientazioarekin, gela laukizuzen bat aurkitu zen, hiru nabeetako eraikin basilikala komunikatzen zuena. Hormetako batean, oin semizirkularreko. horma-hobi bat aurkitu zen.

Hegoaldera, beste egitura bat aurkitu zen, bost metroko diametro zuen abside buru bat izateaz bereizten zena. Eraikinak, piszina laukizuzen bat zeukan, garai paleokristauko ur depositu bat izan zitekeena, bataio kristauak egiteko erabilia. Gaur egun, meskitaren azpian, San Bixenteren arrastoak aurki daitezke.

Abderraman I, VII.mendea

aldatu

784-786.urteetan eraiki zen. Orazio gela, San Bixente elizaren gainean ezarri zuten. Aurreko eraikinaren aprobetxamenduan oinarritu ziren eraikuntzarako besteak beste, zutabeak, kapitelak, fusteak, basak berrerabiliz.

78m-ko aldea zuen eta 11 nabeetan oinarritzen zen, qiblah-ra perpendikularki. Estalkia bi uretara planteatu zen.

Abderraman II,  IX.mendea

aldatu

Handipena hegoalderantz gauzatu zen , 26 metro inguru. Bestalde, Qiblah eta mihrab-aren horma ezabatu zen.

Aurreko eraikuntza sistema berdina jarraitu zen baina dekorazioa erabat aldatu zuten, fintasuna bilatuz, batez ere Mihrab inguruan. Horretarako, fuste eta kapitel berriak sortu zituzten.

Gaur egun, handipen honen elementu gutxi aurki ditzakegu.

Alhaken II eta Abderraman III, X. mendea

aldatu

Abderraman III.aren aldaketa nagusia, patioa iparralderuntz 30 m zabaltzea eta Alminar berria eraikitzea izan ziren.

Bestalde, entibo arku egituralek sortuako arazoa konpontzen saiatu zen.

Alhaken II.ak, Meskitaren aldaketarik nabarmenena egin zuen. Haram-a 50m hegoaldera mugituz, eta Meskita simetria ardatz batez antolatuz.

Almanzor, X.mendea

aldatu

Kordobako hiriak hazkunde demografikoa jasan zuen eta honen ondorioz,  handipenaren beharra zegoen.

Almanzorrek burututako aldaketak,  ekialderantz 8 nabe zabaltzea izan zen.

Bestalde, orazio gela eta patioa handitu zituen, osotara 23.400m2ko azalera hartuz. Fatxada berri bat ere eraiki zen,  monumentalena.

Kapera Nagusi eta Nabe gotikoa, XIV.mendea

aldatu

Kristauek egindako obrak ez zituzten suntsipen arkitektonikoak eragin. Katedrala eraikitzeko Abderraman II eta Almazorren guneak eraldatu ziren. Kapera Nagusi bat instalatu zen, al-Hakam II.aren garaiko luzernario batzuen azpian arku poliobulatuek eskaintzen zuten espazio zentral eta aberatsa probestuz.

Bertan beraz, nabe gotikoa kokatu zuten, hasierako handipenaren hiru tramoak ezabatuz.

Barrokoa, XVI.mendea

aldatu

Eraikina 1523an Hernan Ruiz el Viejok hasi zuen, Carlos V.aren baimenarekin. XVI.mendean zehar eraikitzen egon ziren, baina 1766 arte ez ziren obrak amaitu.

Azken emaitzak gotiko, plateresko, berpizkunde eta barroko estiloak batzen dituen oin latinoko eraikin bat da.  Arkuak,  gotiko garaiko puntadunak dira, ornamentua platereskoa eta kupula berpizkundekoa.

Deskribapen orokorra

aldatu

Meskitak, Medinako Mahoma etxearen  eskema bera jarraitzen du. Garatutako eskema honetan espazio akotatu bat ageri da, patio ireki batetik sartzen dena (sahn). Patio honetan, abluzioendako iturri bat aurkitzen da (sabil). Patio honen fatxada batetik, gela estali batera pasatzen gara, normalean zutabez eutsita dagoena (haram), non fededunak oraziorako biltzen diren. Haram-a bisualki horma itxi batez ordenatzen da (giblah), Mekara orientatua dagoena eta honen erdigunean, hutsune bat aurkitzen da, mihrab, funtzio xehetu bat gabekoa. Mihrab honek meskitaren apaingarririk nabarmenena izaten du. Batzuetan, Kordobako meskitan gertatzen den bezala, Mihrabaren gertueneko gunea akotatu edo “itxi” egiten da edo pulpito bat jartzen zaio (minbar), orazioa bideratzeko. Giblah-ren horma ez da Mekara orientatua egoten, hirigintzako tramara egokitzen baita, kale bat edo ugari errespetatuz.

Omeya familiako kide bezala, Abderrahman I.a, bere arkitektoek Damascoko Meskita Handiaren eskema bera jarraitzen zutela ziurtatu zen. Meskita honek ondorengo meskita guztien oinarriak ezartzen zituen. Kristau arkitekturaren elementu eta egituretan oinarrituz, espazio erlijioso islamikoa definitzen zen. Kristau elizen axialitate eta aldarearen zentraltasunarekiko, meskitek espazio neutro eta definitu gabea ezartzen dute. Kristauen foku nagusia, aldarea, liturgia zentroa, foku lineal batez ordezkatzen da, quibla, orazio horma, non mihrab-a , orazioaren norabidea orientatzen duen nitxo bat besterik ez den. Hurrengo eskemetan, meskiten eskema orokorra ageri da, Kordobako meskitak jarraitzen duen bera:

Meskitaren apaltasun espaziala, bere egituran isladatzen da. Eraikinean zehar arkua erabiltzen da, normalean estalki lauez estalia eta mihrab edo espazio nabarmenenak gangen bidez estaliak.

 
Barnealdeko arkuak

Bertikalki begi bistan geratzen den bakarra, alminar edo minaretea dugu, muezinak oraziorako deitzen duen dorrea.

Eraikuntza sistema

aldatu

Kordobako meskitan, bere atalik zaharrenean, Abd al-Rahman I.arena, fuste, kapitel eta zutabeen konposizioko desberdintasuna nabaria da. Azaldu dugun bezala, eraikuntza erromatar eta hispanobisigotikoetatik datozen materialak berrerabili zituzten eta horregatik ez dira bi zutabe berdin aurkituko.

Materialen berrerabilketa Abd al-Rahman II.aren handipenera arte iraungo dute. Hemendik aurrera gero eta material gutxiago berrerabiliko dira, pieza eta elementu berriak tailer kalifaletan garatzen hasiko baitira. Honela estatuaren antolaketa eta sendotasuna azpimarratuz.

Eraikinaren osotasunean harria eta adreilua erabiliko da, zutabeetan eta qiblah eta mihrabean marmola erabiltzeaz gain.Mosaikoak eta estukoa gune nobleenetan erabiliko dute: mihrab, qiblah eta maqsuran.

Eraikuntza materialen jatorria:

aldatu

Gaur egun ezezagunak diren kantera ugari aurki daitezke Kordoban; Albaida, Arruzafilla, Medina Azaharako mendebaldekoak...Baina ikerketa lanek diotenez, beste kantera batetik atera zuten materiala, Shangrila kobazuloak edo Augales kantera bezala ezagutzen denatik. Kalkarenita eta areniskaz eratutako kantera milenial bat dugu, 1929.urtean aurkitua. Emerita Augusta via Cordubarekin lotzen zuen bidetik oso gertu kokatzen zen eta Augales bezala ezaguna zela diote.

Kobazulo itxurako kantera honetan, areto eta galeria handiak aurki daitezke, harrizko blokeen extrakziotik sortuak. Bertan kanteria herramintek sortutako markak begi bistan daude, bolumen handiko blokeen profilekin bat. Kanteran lan egiten zuten gremioaren egoera soziala oso baxua zen, lan konplexuenak esklabuek egiten zituzten eta hauek zuzentzen zituztenak askeak ziren.

Herramintei dagokienez, garai honetara arte aldaezin mantentzen dira, pikuak, hachuelak, xerrak..Estrakzioko herramintak ere topatu dira: fossaria-dalabria, cunei, mallei eta punteroak. Estrakzio lanetatik lortua bigarren mailako errepideetatik eramaten ziren, karreten bidez, Kordobaraino.

Erabilitako materialak:

aldatu

Obra honen eraikuntzarako harlandua erabili zen gehien bat. Harlanduzko hormak soga eta tizoi sistemarekin eraiki zituzten, erromatarrek erabiltzen zituzten bezala.

Honetaz gain, adreilua, harlagaintz horma, egurra eta igeltsua erabili zuten. Lehenago aipatu bezala, islamiarrek, igeltsuz estaltzen zituzten egiturarako erabilitako material pobreak, baina meskita honetan, harria erabili zuten, Al Andalusen, Kordobako Emirato eta Kalifato garaian,  garrantzi ekonomikoa azpimarratuz.

- Elementu sostengatzaileak:

aldatu

Orazio gelan aurkitzen diren elementu sostengatzaileak zutabeak eta gainjarritako pilareak dira. Zutabeak fuste finekoak dira, korintiar kapitelekin errematatuak. Korintiar kapitelez errematatuak ez direnak, aurreko garaietako materialen berrerabilketakoak izango dira.

Altuera gehiago lortzeko, zutabeen gainean pilareak gehitu zituzten, honela arkeria jarrai batez lotuz. Arkeria hau bikoitza da, goikoa, estalkia eusten duena, puntu erdiko arkuz osatua dago, eta behekoa, herradura arkuz. Kanpoaldean hormak erabili ziren, kontrahormez erreforzatuak, hauek ere soga eta tizoi sistemaren bitartez eraikiak.

- Elementu sostengatuak:

aldatu

Sostengatutako elementu nagusiak arkuak, gangak eta espazio txikiak estaltzeko kupulak dira. Erabilitako arkuak, islamiar arkitekturan ohikoa zen bezala, estilo ezberdinetakoak izan ziren, aurretik azaldutakoez gain, herradura apuntatuzkoak, lobulatuak eta mixtilineoak.

Arku hauetako askok funtzio arkitektoniko bat izan arren, badira batzuk bakarrik dekorazio funtzioa betetzen dutela. Arkitekto musulmandarren ohitura jarraituz, dobelak dekoratu zituzten, kolore gorriaren eta txuriaren alternantziarekin jolastuz (txuria harria eta gorria adreilua).

Ataurikeekin ere zenbait azalera apaindu zituzten. Elementu sostengatuen artean kupulak aipatzea ezinbestekoa da. Mihrab-eko gallonatua dago eta mosaiko bizantziarrez apaindua.Macsurakoa gurutzatzen diren arkuetan oinarrituz sortzen da, zelosia itxurako hutsuneak utziz.

-Elementu dekoratiboak:

aldatu

Meskita osoan igeltsuz osatutako dekorazio landu bat erabili zen, arabeskoak osatuz; ataurikeak, lazeriak eta epigrafeak. Bestalde, zutabeen gainean kokatzen diren rolluzko modilloiak nabarmentzen dira eta mosaikoak kupuletan.

Kanpo estekak

aldatu

{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page