Abd ar-Rahman IV.a[1] (arabieraz: عبدالرحمن‎) Kordobako zazpigarren omeiatar kalifa izan zen, 1018an gobernatu zuena.[2][3]

Abd ar-Rahman IV.a
Kordobako kalifa

Bizitza
JaiotzaKordobaX. mendea
HerrialdeaAl Andalus
HeriotzaGuadix1018 ( urte)
Familia
Anai-arrebak
LeinuaKordobako omeiatar
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Biografia aldatu

Muhammad aita, Abd al-Malik aitona eta Abd ar-Rahman III.a birraitona izan zuen.

Hisham II.aren agintaldian botere-borroka hasi zenean, Kordobako gortetik ihes egin zuen. Valentzian babesturik zegoela, omeiatarren aldekoek Banu Hammud leinukoa zen Ali ibn Hammud al-Nasirren aurka aritzeko konbentzitu zuten.

Valentzia eta Zaragozako valien laguntzari esker, Kordobarako bidean zegoela eta 1018ko martxoan Jaén konkistatu ondoren, apirilean bere eslaviar guardiek Ali ibn Hammud erail zutela eta hammuditarren aldekoek Al-Qasim al-Mamun Sevillako valiari tronua eskaini ziotela jakin zuen. 1018ko apirilaren 29an omeiatarren aldekoek Abd ar-Rahman bidezko kalifa izendatu eta honek "al-Murtada" (Jainkoaren begi ona duena) izenondoa hartu zuen. Hala ere, ez zen bere babesleek uste zuten panpina eta, 1018ko irailean, omeiatar gudarosteak Guadix erasotzen ari zela, saldu eta erail zuten.

Erreferentziak aldatu

  1. EIMAren izen zerrendan marratxorik gabe dator, baina geroztik Euskaltzaindiak 165. arauan zehaztu du euskara batuan ar- forma dagokiola arabierazko artikulu horri.
  2. Altamira, Rafael. (1999). Il califfato occidentale. in: Storia del mondo medievale. II, 477–515 or..
  3. Hottinger, Arnold. (2005). Die Mauren. Arabische Kultur in Spanien. Munich: Wilhelm Fink ISBN 3-7705-3075-6..
  Artikulu hau Andaluziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.