Al-Andaluseko valierria
Al-Andaluseko valierria, Kordobako valierria edo Kordobako menpeko Emirerria, 711 eta 756. urteen arteko Al-Andaluseko historiaren izendapenak dira, baita berau gobernatzen zuen erakunde politikoarenak ere. Valierriko edo emirerriko hiriburua Kordoba zen.
Al-Andaluseko valierria | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
711 – 756 | |||||||
Valierria | |||||||
| |||||||
Al-Andalus, ca. 750 | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Kordoba | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Andalustar arabiera | ||||||
Erlijioa | Islam | ||||||
Historia | |||||||
|
Iberiar penintsula konkistatu ondoren, musulmanek bisigodoen antzinako erresuma valierri bilakatu zuten. Vali (gobernadore) batek gobernatutako lurraldea Damaskoko Kalifa-herriaren menpe izan zen, zehazki, Ifrikija deituriko Maghrebeko gune politikoaren menpekoa, hiriburua Kairuanen (egungo Tunisian) zuena.[1]
Garai honetan, barne arazo nagusia, arabiar jatorriko konkistatzaileen eta berbereen arteko gatazka izan zen, arabiarren aldeko konkistatutako lurren banaketa ezberdinagatik.
Emirerriaren independentzia
aldatuVIII. mendearen erdialdean, Abbastar Iraultzak Marwan II.a Damaskoko azken omeiatar kalifa eta bere familia hil zituen. Abd ar-Rahman printze gazteak baino ez zuen ihes egin. Hau, lehenik, Afrikako iparraldean babestu zen, eta, ondoren, penintsulara pasa zen, non, gailendu ondoren, 756an bere burua emir aldarrikatu zen.[2] Titulu honek, abbastar kalifekiko independentzia politikoa suposatzen zuen (kalifa-herriko hiriburua Bagdadera eraman zutenak), euren autoritate erlijiosoa onartzen zuen arren.
Valierri garaian, al-Andalusek kanpo arazoei aurre egin behar izan zien: iparraldeko penintsulako kristauak Zamoraraino zabaldu ziren eta frankoek Girona eta Bartzelona konkistatu zituzten, Pirinioen hegoaldean mugako marka edo probintzia bat ezarri zutenak. Gainera, barne arazoak egon ziren, islamera berriko bihurtutakoen (muladi izenekoak) matxinadek eragindakoak, zerga gutxiago ordaintzen zituzten musulmanen konkistatzaileekiko diskriminatuak sentitzen baitziren.
Valien zerrenda
aldatuAl Andaluseko historia |
Musulmanen konkista (711-732) |
Kordobako Omeiatarrak (756-1031) |
Lehenengo taifa aldia (1009-1106) |
Almorabideen agintea (1085-1145) |
Bigarren taifa aldia (1140-1203) |
Almohade Kaliferria (1147-1238) |
Hirugarren taifa aldia (1232-1287) |
Granadako Emirerria (1238-1492) |
- Musa ibn Nusair (712-714)
- Abd al-Aziz ibn Musa (714-716)
- Al-Hurr ibn Abd al-Rahman al-Thaqafi (716-719)
- Al-Samh ibn Malik al-Khawlani (719-721)
- Abd al-Rahman ibn Abd Allah al-Ghafiqi 1. aldia, bitartekaria (721)
- Anbasa ibn Suhaym al-Kalbi (721-726)
- Udhra ibn Abd Allah al-Fihri, birtatekaria (726)
- Yahya ibn Salama al-Kalbi (726-728)
- Hudhayfa ibn al-Ahwas al-Qaysi (728)
- Uthman ibn Abi Nisa al-Khathami (728-729)
- Al-Haytham ibn Ubayd al-Kilabi (729-730)
- Muhammad ibn Abd Allah al-Ashjai (730)
- Abd al-Rahman ibn Abd Allah al-Ghafiqi 2. aldia (730-732)
- Abd al-Malik ibn Katan al-Fihri 1. aldia (732-734)
- Uqba ibn al-Hajjaj as-Saluli (734-741)
- Abd al-Malik ibn Katan al-Fihri 2. aldia (741)
- Balj ibn Bishr al-Qushayri (741-742)
- Thalaba ibn Salama al-Amili (742)
- Abul-Khattar al-Husam ibn Darar al-Kalbi (742-745)
- Tuwaba ibn Salama al-Gudami (745-746)
- Abd al-Rahman ibn Katir al-Lahmi (746-747)
- Yusuf ibn Abd al-Rahman al-Fihri (747-756)
Erreferentziak
aldatu- ↑ Viguera, María Jesús. (2002). Juan Carrasco, Josep Maria Salrach, Julio Valdeón & María Jesús Viguera ed. Historia de las Españas medievales. Barcelona: Crítica, 21-24 or. ISBN 84-8432-300-5..
- ↑ Azizur Rahman, Syed. (2001). The Story of Islamic Spain. Goodword Books, 129 or. ISBN 978-81-87570-57-8..