Ireki menu nagusia

Sulaiman al-Mustain[1] edo Sulaiman ibn al-Hakam (arabieraz: سليمان الثاني‎) Kordobako bostgarren omeiatar kalifa izan zen bitan, 1009 eta 1010 artean eta 1013 eta 1016 artean.[2]

Sulaiman al-Mustain
Kordobako kalifa

1013 (gregoriar) - 1016 (gregoriar)
Hisham II.a - Ali ibn Hammud al-Nasir
Kordobako kalifa

1009 (gregoriar) - 1010 (gregoriar)
Muhammad II.a al Mahdi - Hisham II.a
Bizitza
Jaiotza KordobaX. mendea
Herrialdea Al Andalus
Talde etnikoa Arabiarra
Heriotza Kordoba1016
Heriotza modua heriotza zigorra: burugabetzea
Jarduerak
Jarduerak aristokrata

BiografiaAldatu

Al-Hakam aita, Sulaiman aitona eta Abd ar-Rahman III.a birraitona izan zuen.

1009an mertzenario bereber eta Antso Garzeitz Gaztelakoaren laguntzari esker, Muhammad II.a al-Mahdiren aurka matxinatu zen. 20.000 laguneko bere armadak 1009ko azaroaren 1ean Alcoleako guduan irabazi,[3] eta hiriburua setiatu eta arpilatu zuen. Hixam II.a askatu eta handik egun gutxira kargutik kendu eta "al Mustain bi-llah" (Allahren laguntza bilatzen duena) izenondoa hartu zuen.

Muhammad II.a Toledora ihes egin eta 30.000 soldaduko armada eraiki zuen. Wahid jeneralak zuzendua, Muhammad II.ak Ramon Borrell kondeak zuzenduriko 9.000 katalanen laguntza ere izan zuen eta 1010eko maiatzean Sulayman Kordobatik eta tronutik bota zuen.[3]

Muhammad II.a apenas ez zuen denborarik tronua bereganatzeko, izan ere, urte bereko uztailaren 23an kordobar nobleen biltzarrak kargutik kendu eta erail zuen. Hisham II.ak tronua berreskuratu zuen.

Sulaiman, Algecirasen babesean zegoela, ez zuen Hixam aintzat hartu eta itsasartez haraindiko bereberren laguntzaz, gerra zibil sortu eta 1013ko maiatzaren 9an hiriburua konkistatu zuen. Hixam II.a erail eta bigarrenez (1013-1016) kalifa izendatu zuen.

Kalifa-herrian zeuden etniak (arabiarrak, bereberrak eta eslaviarrak) asetzeko, probintziak bere kontrolpean zuten leinuei boterea eman eta Sulaimanek Kordobakoa bereganatu zuen. Baina geroko taifa erresumen egitura honek ez zuen bere helburua bete eta 1016an Ceutako valia zen Ali ibn Hammud al-Nasirrek matxinatu eta uztailaren 1ean Kordoban sartu zen. Sulaiman erail eta bere burua kalifa izendatu zuen.

ErreferentziakAldatu

  1.   Euskaltzaindia (2016-09-30) (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak Iruñea 14. orrialdea .
  2.   Altamira, Rafael (1999) Il califfato occidentale Storia del mondo medievale II 477–515. orrialdea .
  3. a b   Bisso, José (1869) Crónica de la provincia de Málaga Madril: Rubio, Grillo y Vitturi 82. orrialdea .


Aurrekoa
Muhammad II.a al-Mahdi
Kordobako kalifa
1009-1010
Ondorengoa
Muhammad II.a al-Mahdi


Aurrekoa
Hisham II.a
Kordobako kalifa
1013-1016
Ondorengoa
Ali ibn Hammud al-Nasir
  Artikulu hau Andaluziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.