Sagrajasko gudua (gaztelaniaz: Batalla de Sagrajas) 1086ko urriaren 23an izan zen Badajozko iparraldean. Guduan Jusuf ibn Tashfinek zuzendutako armada musulmanak kristau armada sarraskitu zuen. Batzuen ustez, kristau armadaren erdia galdu zen batailian,[3] baina noble gehienak etxera itzultzeko gai zirenez, hau ez da ziurra. Almorabideek ezin izan zuten garaipena aprobetxatu, Jusufen ondorengoa hil zenez, Afrikara itzuli behar izan zuelako.
- ↑ Dupuy, R. Ernest eta Trevor N. Dupuy. (1993). The Harper Encyclopedia of Military history. HarperCollins Publishers, 324 or..
- ↑ a b Lewis, David Levering. (2008). God's Crucible. New York: W & W Norton Inc, 361-364 or..
- ↑ a b Reilly, Bernard F.. (1996). The Contest of Christian and Muslim Spain:1031-1157. Wiley-Blackwell, 88 or..