Ireki menu nagusia

Konstantinos Mitsotakis

Konstantinos Mitsotakis (Kanea, Kreta, 1918ko urriaren 18 - Atenas, 2017ko maiatzaren 29a) greziar politikaria izan zen. Greziako lehen ministroa izan zen 1990 eta 1993 urteen artean.

Konstantinos Mitsotakis
Constantine Mitsotakis by David Shankbone.jpg
Greziako Kanpo Harremanetarako ministroa

1992ko apirilaren 14a - 1992ko abuztuaren 7a
Antonis Samaras Itzuli - Michalis Papakonstantinou Itzuli
Greziako lehen ministro

1990eko apirilaren 11 - 1993ko urriaren 13a
Xenophon Zolotas Itzuli - Andreas Papandreu
Leader of the Opposition Itzuli

1984ko irailaren 1a - 1989ko urriaren 12a
Evangelos Averoff Itzuli - Andreas Papandreu
Greziako Kanpo Harremanetarako ministroa

1980ko maiatzaren 10a - 1981eko urriaren 21a
Georgios Rallis Itzuli - Ioannis Charalambopoulos Itzuli
Minister of Coordination of Greece Itzuli

1978ko maiatzaren 10a - 1980ko maiatzaren 10a
Panayiótis Papaligoúras Itzuli - Ioannis Boutos Itzuli
Minister of the National Economy of Greece Itzuli

1978ko maiatzaren 10a - 1980ko maiatzaren 10a
Georgios Rallis Itzuli
Heleniar Parlamentuko kidea

1977 - 2004
Barrutia: Chania Itzuli, Thessaloniki A Itzuli, Athens B Itzuli
Minister of Coordination of Greece Itzuli

1965eko irailaren 17a - 1966ko abenduaren 22a
Dimitrios Papaspyrou Itzuli - Ioannis Paraskevopoulos Itzuli
Minister of Coordination of Greece Itzuli

1965eko uztailaren 16a - 1965eko abuztuaren 20a
Georgios Mavros Itzuli - Dimitrios Papaspyrou Itzuli
Finance minister of Greece Itzuli

1964ko otsailaren 19a - 1965eko uztailaren 15a - Q15629904 Itzuli
Finance minister of Greece Itzuli

1963ko azaroaren 8a - 1963ko abenduaren 31
Nikolaos Gazis Itzuli
deputy Finance Minister Itzuli

1951ko otsailaren 1a - 1951ko urriaren 27a
Q16332917 Itzuli - Q17279637 Itzuli
Heleniar Parlamentuko kidea

1946 - 1967
Barrutia: Chania Itzuli
Bizitza
Jaiotza Kanea1918ko urriaren 18a
Herrialdea  Grezia
Talde etnikoa greziarra
Lehen hizkuntza greziera
Heriotza Atenas2017ko maiatzaren 29a (98 urte)
Familia
Aita Kyriakos Κ. Mitsotakis
Ezkontidea(k) Marika Mitsotakis Itzuli  (1953 -  2012ko maiatzaren 6a)
Seme-alabak
Leinua Mitsotakis family Itzuli
Hezkuntza
Heziketa National and Kapodistrian University of Athens Itzuli gradu : jurisprudentzia, politika zientzia, Economics Itzuli
Hizkuntzak greziera modernoa
greziera
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta diplomazialaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Centre Union Itzuli
New Democracy Itzuli
Liberal Party Itzuli
Party of New Liberals Itzuli
IMDb nm1269508
Konstantinos-mitsotakis-signature.svg

Legelari- eta politikari-familia batean hazitakoa izan zen. Zuzenbideko, Politika Zientzietako eta Ekonomiako ikasketak egin zituen Atenasko Unibertsitatean. Bigarren Mundu Gerran, Kreta alemanen mendean zegoela, greziar erresistentziaren indarrak batzen lagundu zuen. 1946an, diputatu hautatu zuten; 1951n, Ekonomiako ministrorde; eta geroago, Sofoklis Venizelos-en gobernuan, Garraio eta Herri Lanetako ministro. 1958an, Alderdi Liberalak hauteskundeetan izan zuen porrotaren ondorioz, Mitsotakis hautatu zuten alderdiko buru, Sofoklis Venizelosen ordez. Garai hartan, Alderdi Liberalaren gainbeherak eraginda, beste alderdi bat sortu zen, Center Union (Zentro Batasuna), Georgios Papandreu, Konstantinos Mitsotakis eta Alexandros Baltasisen gidaritzapean. 1964ko hauteskundeetan, Zentro Batasuna izan zen garaile, eta Mitsotakis Finantzetako ministro izendatu zuten. Hala ere, Mitsotakisek Giorgios Papandreuren eskuineko esku izateari utzi zion, honen seme Andreas, Estatu Batuetan 21 urtez egon ondoren, Greziara itzuli zenean. 1965ean, Mitsotakisek Zentro Batasuna utzi zuen Parlamentuko kide batzuekin batera. Gertaera horrek kolokan jarri zuen Greziako politika, eta egonkortasun-falta horrek koronelen diktadura militarra ekarri zuen gero.

Koronelen kolpearen ondoren, Mitsotakis Turkiara joan zen ihes, eta Europara gero. Militarrek haren familia hartu zuten itzultzera behartzeko, baina hura Parisen geratu zen, sei urtez. 1973an itzuli zen, Gerra Legea kendu orduko; erregimen militarra erori baino pixka bat lehenago, kartzelan sartu zuten, zortzi hilabetez. 1977an, legebiltzarkide hautatu zuten, eta Alderdi Liberal Berria (New Liberal) sortu zuen. Urtebete geroago, Konstantinos Karamanlisen Demokrazia Berriarekin bat egin zuen. Rallis-en gobernuan Kanpo Arazoetako ministro izan zen. 1984an, Demokrazia Berriaren (New Democracy) presidentetza eskuratu zuen, Greziako Alderdi Kontserbadore nagusi bihurtuta. 1985eko hauteskundeetan gutxigatik ez zuen gehiengoa lortu, eta koalizioko gobernua eratu zen, kontserbadoreen eta komunisten artekoa. 1990ean, gehiengo absolutua lortu zuen Eraberritze Demokratikoko alderdiaren laguntzaz, baina 1993an galdu zuen, Alderdi Sozialistaren mesedetan.

2004an, Mitsotakisek Parlamentutik erretiratzeko nahia adierazi zuen, lehen aldiz hautatu zutenetik 56 igaro ondoren. Haren seme Kyriakos Mitsotakis Parlamentuko kide da, eta baita haren alaba Dora Bakoyannis ere, biak ere New Democracy alderditik.

Mitsotakis, politikatik kanpo, antigoaleko objektuen bilduma egitearen zale amorratua zen. Objektu horien bilduma ederra Greziako gobernuari eman zion dohaintzan. 2007ko urtarrilean, Mitsotakisek by-pass bikoitza ezartzeko ebakuntza izan zuen Atenasko Onassio ospitalean.

ErreferentziakAldatu