Ireki menu nagusia

Juan Mari Atutxa

Juan María Atutxa» orritik birbideratua)

Juan Mari Atutxa Mendiola (Areatza, 1941eko maiatzaren 18a - ) politikari bizkaitarra da.

Juan Mari Atutxa
Atutxa 2.jpg
Escudo del Pais Vasco.svg
Eusko Legebiltzarreko mahaiburu

1998 - 2005
Joseba Andoni Leizaola - Izaskun Bilbao Barandica
Bizitza
Jaiotza Areatza1941eko maiatzaren 18a (78 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea

Eusko Alderdi Jeltzalean ibilbide osoa egin du.

HastapenakAldatu

EAJko kidea gaztetatik, Bizkaiko Batzar Nagusietan ibili zen 1983tik 1991ra, nekazaritzaren sailean ardura hartuz tarteaz. Halaber, Lemoako udaletxean alkateordea izan zen 1987tik 1991 arte.

SailburuaAldatu

Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailean kargurik goiena hartu zuen 1991tik 1998 arte, Ertzaintza garapen garai garrantzitsu batean zegoenean.

Urte horiek ika-mika gogorrak ekarri zizkion orduko Ezker Abertzalearekin. Baina latzena ETAren mehatxuak jasatea izan zen.

LegebiltzarreanAldatu

Horren ostean, Eusko Legebiltzarrean presidente izendatu zuten (1998-2005). Kargu honetan, azken urteetan Espainiako eskuin-muturraren inguruko talde batek jomugan ipini zuen, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbaorekin batera, Alderdien Legea delakoa aplikatzeari uko egin ondoren. Honen ondorioz inputatua eta kondenatua izan zen beranduago Atutxa doktrina moduan ezagutu zen prozesua erabilita. Urte batzuk beranduago Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainia zigortu zuen. Atutxari, Knorri eta Bilbaori «epaiketa bidezkorako eskubidea» urratu zietela esan zuen[1].

ErretiroaAldatu

Politika utzita, gaur egun Sabino Arana Fundazioaren presidentea da.

Toki izenakAldatu

Lemoako (Bizkaia) Udalak Juan Mari Atutxa sailburu izandako garaia kale baten izenarekin gogoratzen du.

Kanpo loturakAldatu

ErreferentziakAldatu